2009/11/19

La ola

Izenburua: La Ola
Nazionalitatea: Alemania
Zuzendaria: Dennis Gansel
Antzezleak: Jürgen Vogel ...
Iraupena: 102'


Film hau benetako gertaera batean oinarritzen da: Kaliforniako eskola batean "third wave" (hirugarren olatua) izeneko esperimentu bat egin zuten 60. hamarkadan nazismoa bezalako mugimendu arriskutsuak errepikatzea oso erraza zela demostratzeko.
Filmak eszenatokia Alemaniara pasatzen du eta bertako eskola batean kokatzen du esperimentua. Reiner irakasleak Alemanian berriz nazismoa egoterik posible den aztertzen du astebete iraungo duen autokraziako irakasgaian eta ikasleen arreta erakartzeko talde bat osatuko du bere izena (La ola), liderra, uniforme, agurra eta sinboloekin. Ikasle gehienak gero eta gehiago konprometituko dira taldearekin, olatua gero eta handiagoa egingo da eta irakaslearen kontrolpetik alde egingo du.

Film honi buruzko informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen.


2009/11/12

Saharako ipuinak

Datorren ostegunean, azaroaren 19an, arratsaldeko 17:30ean, Miriam Mendoza ipuin kontalariak Saharako ipuinez osatutako saioa eskainiko digu Kultur Etxean.

Ekimen hau, Kultura Sailak antolatutako Kultur Trukea Hamabostaldiaren egitarauaren barnean dago.

2009/11/05

Tolosaldeako II. Emakumeen eta Inmigrazioen inguruko Komiki Lehiaketa

Hemen dituzue komiki lehiaketa honen oinarriak. Ikusteko klikatu irudietan.










2009/10/28

Iñaki Plaza & Ion Garmendia. 20 hatz proiekt

Iñaki Plaza & Ion Garmendia
20 hatz proiekt
Baga-Biga, 2009

Nahiz eta beraien lehenengo diskoa izan, Iñaki Plaza eta Ion Garmendia ibartarra ez dira hasiberri batzuk musika munduan. Urteetan Kepa Junkera, Faltriqueira, Tejedor , Ibon Koteron ... bezalako musikariekin jo dute zuzenean edo beraien diskoetan parte hartu dute. Gainera, saio didaktikoak, instrumentu ezberdinei buruzko ikastaroak eta ikasketa metodologia berriak ere landu dituzte.

Disko honetan, euskal musika eta instrumentu tradizionalak (trikitia, alboka, txistua, txalaparta ...) pvc-ko hodiak, plastikozko bidoiak edo harrizko txalaparta bezalako beste musika-tresna batzuekin nahasten dituzte, tradizioak eta esperimentazioak bat eginez eta emaitza polita lortuz.

Lupak abestiarekin egindako muntaia duzue hemen ikusgai


2009/10/26

Ipuin kontaketa

Datorren ostiralean, urriaren 30ean, arratsaldeko 6etan ipuin kontaketa saio berri bat izango dugu Ibarrako Kultur Etxean. Kontalaria Miriam Mendoza izango da eta 5-8 urteko haurrentzat kontatuko ditu bere ipuinak.

Oharra: saiora haurrak bakarrik sartuko dira.







Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Liburutegi zerbitzuaren laguntzarekin antolatutako saioa.

2009/10/14

Europa iparraldeko nobela

Europa iparraldeko nobela beltzak izugarrizko "booma" izan du batez ere Stieg Larsson idazle suediarraren Millenium trilogiari esker. Nobela hauek munduko herrialde aurreratuenetan gertatzen diren arazo sozialak dituzte oinarrian eta bertako protagonistak pertsona normalak dira, ez da polizia superheroirik agertzen. Egungo arazoez gain, bertako kultura, ohitura, gizartea eta bizimodua ezagutzeko ere aproposak dira.

Liburutegian idazle eta liburu hauek aurkitu daitezke:


Maj Sjöwall eta Per Wahlöo (Suedia):

- Roseanna
- El hombre que se esfumó

Henning Mankell (Suedia):

- Asesinos sin rostro
- La quinta mujer
- Cortafuegos
- El chino
- El retorno del profesor de baile
- Antes de que hiele
- El hijo del viento
- El cerebro de Kennedy


Liza Marklund (Suedia):

- Studio sex

Arnaldur Indridason (Islandia):

- Las marismas
- La mujer de verde

Jo Nesbo (Norvegia):

- Petirrojo

Camilla Lakcberg (Suedia):

- La princesa de hielo
- Los gritos del pasado
- Las hijas del frío

Asa Larsson (Suedia):

- Aurora boreal

2009/09/28

Reservoir dogs. Quentin tarantino

Izenburua: Reservoir dogs
Zuzendaria: Quentin Tarantino
Antzezleak: Harvey Keitel, Tim Roth, Chris Penn, Steve Buscemi, Lawrence Tierney, Michael Madsen
Jatorria: AEB, 1992

Aurtengo Donostiako Zinemaldiko izar nagusienetakoa izan den Quentin Tarantino zuzendari ospetsuaren lehen filma izan zen hau. Orduan inork gutxik ezagutzen zuen eta film honen estreinaldiak izugarrizko ustekabekoa suposatu zuen.

Filmak porrot egiten duen lapurreta bat kontatzen digu: elkarren artean ezezagunak diren eta asmatutako izenak dituzten sei lagun bitxi-denda bat lapurtzeko kontratatzen dituzte. Dena zehatz-mehatz prestatu dute baina polizia azaltzen da eta lapurreta zapuzten du. Badirudi traidore bat dagoela eta bizirik gelditzen diren lapurrak zein den jakiteko bilduko dira.

Film honetan Tarantinoren ibilbidean errepikatuko diren ezaugarriak azaltzen dira: biolentzia, elkarrizketa zorrotzak, musikaren garrantzia ...

Zuzendari hau gustokoa baduzue, film hauek ere baditugu liburutegia:
Hau da Reservoir dogs filmaren trailerra


2009/09/10

II. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa 2009

Lehiaketaren oinarriak ikusi nahi badituzu, klikatu irudietan.