2009/03/03

Martxoak 8

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, liburutegian ditugun eta emakumeen egoera azaltzen duten pelikula batzuk gomendatzen dizkizuegu


Agua con sal
Zuzendaria: Pedro Pérez-Rosado
Nazionalitatea: Espainia

Olga Kubatik ikasketa beka batekin etorri da Europara bere egoera hobetzeko asmoz baina denborarekin etorkin ilegala bihurtzen da eta altzari fabrika batean oso baldintza txarretan lan egiten bukatzen du. Hemen arazoz betetako familia batean hazitako Marijo valentziarra ezagutzen du. Biak langile ilegalak dira, 2 € kobratzen dute orduko eta egunean 10 ordu lan egiten dituzte. Film hau ongizate gizarte honetan bizirik iraun nahi duten emakumeen istorio bat da.


Persepolis
Zuzendariak: Marjane Satrapi eta Vincent Paronnaud
Nazionalitatea: Frantzia

Izenburu berdineko komikian oinarritutako film honetan, Iraneko XX. mendeko historia (Sharen garaia, iraultza islamiarra, Iran eta Iraken arteko gerra ... ) eta garai bakoitzean emakume irandarrek izan duten egoera azaltzen zaigu.


Ladybird Ladybird
Zuzendaria: Ken Loach
Nazionalitatea: Britainia handia

Benetako istorioa da Ken Loachek kontatzen diguna: Maggie aita ezberdineko lau seme-alaben ama da eta arazoak ditu haurrak ez dituela zaintzen usten dutelako gizarte zerbitzuetakoek. Emakumeak arazo xenofoboei ere aurre egin beharko die paraguaiar batekin erlazio sentimental bat hasten duenean.


Offside: Fuera de juego
Zuzendaria:Jafar Panahi
Nazionalitatea: Iran

Iranen emakumeek debekatuta dute futbol partidak ikustera zelaietara sartzea. Asko mutilez janzten dira debekua gainditzeko baina harrapatuak izaten dira eta polizien esku gelditzen dira. Komedia honek Iraneko emakumeen eskubideei buruz hitz-egiten digu.


Te doy mis ojos
Zuzendaria: Iciar Bollain
Nazionalitatea: Espainia

Emakumeen aurkako indarkeriaz ari zaigu pelikula. Filmak Pilar eta Antonio bikotearen istorioa kontatzen digu baina baita ere egoera onartzen duen ama batena, ulertzen ez duen ahizpa batena eta Toledo bezalako hiri erlijioso batena.


Las mujeres de verdad tienen curvas
Zuzendaria: Patricia Cardoso
Nazionalitatea: Estatu Batuak

Ana 18 urteko mexikar jatorriko gaztea, bere familian unibertsitatean sartzeko aukera duen lehena da. Baina bere familiak beste egitasmo batzuk ditu berarentzat: argaldu, ezkondu eta haurrak izan. Belaunaldi ezberdinen arteko gatazka, inmigrazioa, emakumeen papera gizartean, edertasunaren kanonak ... lantzen ditu filmak.


Fraulein
Zuzendaria: Andrea Staka
Nazionalitatea: Suitza

Jugoslavia ohiko lurralde ezberdinetan jatorria duten eta Suitzan bizi diren hiru emakume dira film honen protagonistak. Adiskidetasuna, etorkinak, gerra, deserrotzea eta lan erlazioak dira film honen gai nagusiak.

2009/02/25

Otis Redding. The dock of the bay

Otis Redding
The dock of the bay
Atlantic, 1968

Otis Redding Estatu Batuetako hegoaldean (Georgian) jaio zen 1941ean. Bere aita apaiz bautista izanik, elizako koruan egin zituen lehen pausoak musikan gero institutuko bandan aritzeko eta talde ezberdinetan ondoren: Little Richarden "Upsetters" eta Johnny Jenkinsen "Pinetoppers" taldeetan. Azkenik 1963an lortu zuen bere lehen diskoa grabatzea. Kanta gehienak Otis berak idazten zituen eta gero bere ahots leunarekin (edo urratuarekin abestiak horrela eskatu ezkero) abesteko. Pixkanaka arrakasta lortzen joan zen eta "Soularen errege" goitizena jarri zioten.
1967an hil zen bere taldeko partaide gehienekin batera hegazkin istripu batean. Disko hau bere heriotza ondoren argitaratu zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Bertan
hemen entzuteko aukera duzun (Sittin'on) The dock of the bay abesti ezaguna azaltzen zen

2009/02/19

Iñauterietako ordutegia

IÑAUTERIETAKO ORDUTEGIA

  • OSTEGUN GIZENEAN (OTSAILAREN 19AN), GOIZEZ BAKARRIK IREKITA (10:00-13:00)

  • ASTELEHENA ETA ASTEARTEAN (OTSAILAREN 23 ETA 24EAN), EGUN GUZTIA ITXITA

ONDO PASA!!!!!!!

2009/02/11

El edificio Yacobián

Alaa Al Aswany
El edificio Yacobián
Maeva

Yacobián eraikina Kairoko (Egipto) erdialdeko kale komertzial batean dago kokatuta. 1930ean eraiki zuten aberats jendea bertan bizitzeko baina denboraren poderioz gainbeheran dago eta orain era guztietako jendea bizi da bertan: politikoak, ikasleak, aristokratak, kazetariak, emakumeak, langileak ... Idazleak biztanle hauen bizitzak azaltzen dizkigu Egiptoko arazoen eta egoeraren berri emateko: ustelkeria, poliziaren indarkeria, homosexualen egoera, emakumeenganako diskriminazioa, fundamentalismo islamdarra ... Egia esan ez du oso ondo uzten Egiptoko egungo erregimen politikoa.

Idazlea eta bere lana ezagutu nahi badituzu, ikusi bideo hau

2009/02/10

Ipuin kontaketa

Datorren ostegunean, otsailaren 12an, arratsaldeko 5.30ean ipuin kontaketa saio berri bat izango dugu Ibarrako Kultur Etxean. Kontalaria Miriam Mendoza izango da eta 4-8 urteko haurrentzat kontatuko ditu bere ipuinak.

Hemen dituzue urtarrileko saioaren argazki batzuk





Argazkien egilea: Makiu

2009/01/30

2008ko urtekaria

Kultur Etxeko lankideei esker, 2008ko urtekaria jada liburutegian dago nahi duenak kontsultatzeko. Bertan herrian gertatu diren eta egunkari eta aldizkarietan azaldu diren albisteak bildu ditugu zuen eskura jartzeko. Gogoratu Ibarrako berriak egunero jarraitzeko nahikoa duzuela eskuineko zutabean Ibarrako albisteak klikatzea.

2009/01/29

Bilbao - New York - Bilbao

Kirmen Uribe
Bilbao - New York - Bilbao
Elkar

Loiun abiatu eta JFK aireportura iristen den hegazkin-bidaia bat da, berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberri hau. Baina, hegaldiarekin batera, hiru belaunaldiren historia kontatzen zaigu: aitona-amonei dagokien gerraurrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena, eta idazlearena berarena, XIX. mendean hasi eta XXI.eraino doan epopeia txiki baten moduan; batetik besterako lokarri, Aurelio Artetaren koadro bat, eta haren inguruko gorabeherak.

Idazleak liburuari buruz dioena entzun nahi baduzu, ikusi bideoa




2009/01/27

Ipuin kontalaria


Nor: Miriam Mendoza ipuin kontalaria
Norentzat :2-4 urteko haurrentzatNon: Ibarrako Benito Izagirre Kultur EtxeanNoiz: Urtarrilaren 29an, ostegunean,arratsaldeko 17:30ean
Oharra: haurrek zaintzaileren batekin egon beharko dute saioan.