2014/10/21

Baleak ikusi ditut

Baleak ikusi ditut
Javier de Isusi
Astiberri


Proventzako kartzela batean ezagutuko dute elkar Josuk eta Emmanuelek; bata etakide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia. Handik ia mila kilometrora bizi da Anton, Josuren txikitako laguna; ETAk aita hil zion hogeita bost urte lehenago, eta heriotza horren itzalean bizi da oraindik ere.

Javier de Isusik –Los viajes de Juan Sin Tierrakomiki sailaren egileak–, gertakizun erreal batean oinarria duen nobela grafiko zirraragarria proposatzen digu oraingoan; elkarren kontrako bideak ibiltzea suertatu zaien hiru pertsona dira protagonistak, eta, hala ere, elkarrekin topo egin nahi dute, pertsona moduan topo egin.


2014/10/13

Ipuin kontalari saioak

Izaskun Mujikaren eskutik 2 ipuin kontaketa berri izango ditugu kultur etxean 
  • Datorren  ostugunean,  urriaren 16ean, 3-5 urteko haurrentzat
  •   Urriaren 21ean, asteartean, 5-8 urteko haurrentzat





Bi saioak arratsaldeko 17:30ean izango dira

2014/09/19

Hutsaren itzalak

Hutsaren itzalak
Jon Arretxe
Erein


Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren deia jaso du. Hendaiara datorrela esan dio, egun batzuk elkarrekin pasatu nahi dituela eta. Paperik ezaren arazoak saihesteko, Tourek Sa Kene bere amorantea bidaltzen du alaba autoz jasotzera. Baina Sira ez da hitzordura agertzen. 

 Hauxe da Toure “detektibe-igarle”aren hirugarren abentura. Arretxek koxka bat estuago egiten du, eta Saharaz hegoaldeko etorkinen egoera gordinean egiten du azpimarra. Hemen ez dago aurreko abenturetan hainbat irribarre, egoera barregarri edo ikerketa absurdorik. Bigarren plano batean geratzen da umorea eta ironia oraingoan. Paradisuaren ateetaraino iristeko ibilbide nekezkoak, mafien esku-sartze ankerrak, giza legearen etengabeko urratzeak hartzen dute protagonismoa… Intrigarik ez da falta, ordea. Egiantzekotasun handiko historia da Toure eta San Frantziskoko Afrika Txikiko bere lagunena, ahula ahaltsuaren kontrako borrokara behartzen duen historia. 

 Jon Arretxe berriz ere kontakizun poliziakoaz baliatzen da gure inguruan ikusten diren bidegabekeriak eta xenofobiaren orratzak zorrotz salatzeko.


 
Hutsaren itzalak. Gaur Egun albistegia (EITB) from Erein argitaletxea on Vimeo.

2014/09/08

Nos vemos allá arriba

Nos vemos allá arriba
Pierre Lemaitre
Salamandra

Galardonada con el Premio Goncourt, ensalzada por los críticos y convertida en un auténtico fenómeno editorial en Francia —donde ya ha superado el medio millón de ejemplares vendidos—, esta novela es un emocionante canto a la capacidad de superación del ser humano y, a la vez, un fresco y atrevido retrato de una sociedad descompuesta por uno de los más crueles inventos del hombre: la guerra.

En noviembre de 1918, tan sólo unos días antes del armisticio, el teniente d’Aulnay-Pradelle ordena una absurda ofensiva que culminará con los soldados Albert Maillard y Édouard Péricourt gravemente heridos, en un confuso y dramático incidente que ligará sus destinos inexorablemente. Édouard, de familia adinerada y con un talento excepcional para el dibujo, ha sufrido una horrible mutilación y se niega a reencontrarse con su padre  y su hermana. Albert, de origen humilde y carácter pusilánime, concilia el sueño abrazado a una cabeza de caballo de cartón y está dispuesto a lo indecible con tal de compensar a Édouard, a quien debe la vida. Y Pradelle, aristócrata venido a menos, cínico y mujeriego, está obsesionado con recuperar su estatus social. De regreso en París, los tres excombatientes se rebelarán contra una realidad que los condena a la miseria y al olvido. Así, Édouard pergeña una ingeniosísima estafa con el fin de vengarse de su progenitor, que siempre lo repudió por su sensibilidad y sus habilidades artísticas. De paso quiere ayudar al fiel Albert, cuyo prurito es huir a las antípodas para olvidar a Cécile, su amor perdido. Aunque tal vez el más ambicioso sea Pradelle, que sacudirá la conciencia de Francia entera mediante una monumental operación delictiva concebida para amasar una rápida fortuna. Los escollos son considerables, pero la voluntad de los tres parece infinita.

2014/09/03

Oporretatik itzuli gara! 

Aste honetan goizez irekiko dugu (9:30-14:00 eta asteazkenean 16:00-18:00 ere bai). Datorren astetik aurrera (irailaren 8tik) ohiko ordutegia (10:00-13:00 eta 16:00-20:30) izango dugu.


2014/07/31

Udako oporrak

OPORRETAN GAUDE!


IRAILAREN 1EAN IREKIKO DUGU LIBURUTEGIA