2013/04/09

Meaulnes handia

Meaulnes handia
Alain-Fournier
Alberdania, Erein, Igela  

"Meaulnes handia" frantsesezko eleberri irakurrienetakoa da (1913az geroztik 5 miliotik gora ale saldu dira poltsikoko edizioan), klasiko bihurtua. Ehunka nerabe identifikatu dira heroi idealista, zoritxarreko eta abenturazale horrekin, eta harekin amets egin. Oroimenean gorde dituzte herriko eskolako eszenak, gaztelu miresgarri baten aurkikuntza edo neska maitatuaren agerpena eta galera. Baina liburua irakurterreza bada ere, eta maiz gazteentzako irakurgai gisa gomendatzen den arren, horrek ez du ezertan mugatu lanaren irakurle mota, eta ez da inola ere oztopo irakurketa konplexuago baterako. Nagusiki nerabe batek nerabeentzat idatzitako nerabe historia bat bada ere, baditu hainbat elementu edo alderdi eleberrigintzaren joera garrantzitsuekin lotzen dutenak.

2013/03/27

Pazko astea 2013

Hau da aurtengo Pazko astean (apirilak 2-5) Ibarrako Kultur Etxean haurrentzako antolatu den egitaraua:


Apirilak 2, asteartea, arratsaldeko 17:00etan  

Rosa Mª Martinez
Etxean goxo" Txotxongilo emanaldia"


Ikuskizun jostagarri honetan, arratoi arrunt bat da protagonista nagusia. Izen gabeko arratoi apart honek etxekoen epelean bizi nahi du.
Ametsa lortu nahian, eguneroko bizimodua alde batera utziko du eta abentura itzeletan arituko da. Bidaian pertsonaia askorekin egingo du topo; adibidez, beti modan jantzita dagoen Alai txakur dotore eta jostalaria; bere lagunmina den Bianca Isabella katu pinpirina; Clementina dendari fina eta Zirkoko izar ausarta eta aparta den Sir Arthur lehoiarekin.




Apirilak 3, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan 

Lanku taldea
"Bertsolharitza" ipuin kontaketa

Bertsolharitza.Kontakizuna eta kantakizuna uztartzen dituen ipuin kontaketa da.

Haritz baten baitan mamitzen dira istorioakaritzak. Haritzak ezkurrak eman beharrean hitzak ematen ditu. Gaztetxoek aukeratuko dituzte hitzak eta haritzaren zaintzaileak hitz hori abiapuntu bezala hartu eta dagokion ipuina kontatuko du. Kontaketa aberasteko, euskal kantutegian ezagun egin diren edo propio okasiorako jarritako bertsoak gehituko zaizkio.



 Apirilak 4, osteguna, arratsaldeko 17:00etan  


Kiki, Koko eta Moko pailazoen istorio honetan, basoko iratxoak oso izuturik daude, aztoratuta eta haserre, ikusirik gure planetako gauzarik baliotsuena, naturaren bizia, suntsitzen eta birrintzen ari dela. Eta nork edo zerk  du horrek errua? Gizakiaren arduragabekeria itzelak. Istorio honetan bada zuhaitz bat ere oso gaixo dagoena, hilzorian dagoena, espezie desberdineko beste hainbat eta hainbat bezalaxe.



Apirilak 5, ostirala, arratsaldeko 17:00etan 

Jakin eta Jolas taldea
"Antzokiko istorioak" ikuskizuna


Ikuskizun berezi bat da hau,ipuinak kontatzeaz gain, antzezten baitira. Eskenatokia benetako antzoki batean bihurtuko dugu, eta bertan, guztientzat ezagunak diren hiru ipuin eta fabulen bertsio libre eta originalak kontatuko dira.

2013/03/07

El anarquista que se llamaba como yo (Pablo Martín Sánchez)

El anarquista que se llamaba como yo
Pablo Martín Sánchez
Acantilado 

En 1924 era condenado a garrote vil el anarquista Pablo Martín Sánchez, acusado de atentar contra la dictadura de Primo de Rivera. Su homónimo, el escritor Pablo Martín Sánchez, busca, en esta inquietante novela, reconstruir su historia. A través de la vida del personaje y de su mundo, asistimos a momentos capitales del devenir de la Europa contemporánea, como el nacimiento del cine, el movimiento anarquista en París y en la Argentina, la vida de relevantes intelectuales exiliados en Francia, la Semana Trágica de Barcelona o la crispación social del viejo continente en la época de entreguerras. El lector, con el ánimo en suspenso, asistirá atónito al destino que aguarda al protagonista. Sus aventuras y desventuras lo mantendrán atrapado en una trama tan apasionante como difícil de olvidar.

Esta es la entrevista que le hicieron al autor en el programa Página 2


2013/02/20

Damutzen ez direnak (Itxaso Araque Barriuso)

Damutzen ez direnak
Itxaso Araque Barriuso
Elkar

Stuartek goi-mailako postu bat du Goldman Sachs inbertsio bankuan, betiko neska-lagunak utzi zuenetik bere bizitza pertsonala hutsaren hurrengoa bada ere. Andreasek Bauhaus berri bat egin nahi zuen ikaslea zela, arkitektura sozialago bat, eta orain luxuzko hotelak diseinatu beharrak halako erresumin bat sortzen dio. Naroak ez daki mutilarekin segitu nahi duen, beronen familiari politikak dakarzkion onurak gozatuz, ala idazle batek pizten dion kilika intelektual eta sentsualera makurtu. Londres, Berlin, Milan. Hiru hiri, hiru pertsonaia, hiru istorio. Hogeita hamar urte inguruan dabiltza protagonistak, eta, oraindik gazte izan arren, galdua dute garai bateko xalotasuna, agian baita garai bateko ametsak ere. Ahots berri bat dakar gure letretara Itxaso Araquek bere lehen eleberrian, hainbat gai eta kezka planteatzeaz batera: harreman pertsonalen ezina, hirien gentrifikazioa, ustelkeria politikoa, norbere irudiaren eta errealitatearen arteko talka…

2013/02/13

De la montaña y el amor (Javier Arruga Oleaga)

De la montaña y el amor
Javier Arruga Oleaga
Desnivel

De la montaña y el amor es un libro de pasiones, en unos casos fosilizadas, en otros expuestas a nuevas circunstancias.
En la novela se entrecruzan dos historias y dos modos de narrar. En la primera, narrada en primera persona y con la forma de un diario de viaje, un montañero elige la cima de una montaña en Nepal como el lugar en el que optará finalmente por una de las dos alternativas que se le ofrecen: seguir disponiendo de su vida y de su tiempo sin ningún obstáculo o continuar con su pareja y hacerse cargo de su hijo, que debe nacer al término del viaje.
En esta historia, las observaciones del personaje principal y las conversaciones que mantiene con su guía y otros personajes, nos muestran un Nepal en el que los habitantes de las zonas de montaña continúan llevando unas vidas extraordinariamente duras, dureza agravada por la guerra civil. Esta historia da también ocasión para observar Katmandú como una ciudad crisol en la que conviven las religiones budista e hinduista con lo que queda de su pasado como paraíso hippy.
La otra historia nos cuenta una tensa situación en la que dos cordadas, una vasca y una aragonesa, deben decidir si continuar su ascensión a la cima del K2 o auxiliar a un compañero accidentado.
Los partes meteorológicos de radio Karakórum sirven de hilo conductor entre la realidad del campo base y la extraña existencia que se vive en los campos de altura del K2. Allí arriba, la atmósfera es tan fina que las fantásticas historias que se cuentan son infinitamente más creíbles de lo que en realidad sucede. La presencia de la muerte es, en esas circunstancias, el espejo que muestra quiénes son cada uno de ellos realmente.
Abajo, en el campo base, la vida demuestra una vez más que por más alto que subamos y más bajo que descendamos nunca vamos más allá de nosotros mismos.

Esta novela fue la ganadora del Premio Desnivel de Literatura 2012

2013/02/04

Boga boga (Borda, Itxaro)

Itxaro Borda
Boga boga
Susa

 
Amaia Ezpeldoi gure literaturako pertsonaia berezietarik bat da. Detektibe honen bosgarren nobela dakar orain Itxaro Bordak, ezustekoz betetako kontakizun bizigarria.
Baionan zabor biltzaile lanetan jarduteaz gainera, aspaldiko desagertze bat argitzen tematuko da Amaia Ezpeldoi. Badira hogeita bost urte pasa Jana Elgebeltz garaztarra azkenekoz ikusi zutela, Santizpiritu zubian, 1985eko Baionako festetan. Alabaina, Janaren anaia Danielek esan du, bilatu duela leku guztietan, mundu osoa aspertu duela galdezka eta ez duela aztarnarik kausitu. «Ameriketan da menturaz» erantzun dio Amaiak, bera hara joango bailitzateke ihes egitekotan.
Itsasoaz bestaldera joan gabe baina bost neska adiskide eta alegeraren laguntzari esker, aferaren muinera gerturatzen hasiko da detektibea, eta pixkanaka konturatuko da nor zen Jana Elgebeltz: klandestinitatean engaiatutako ekintzailea.