2012/03/28

Haur eta gaztetxoentzat DVDak

Haur eta gaztetxoentzat DVD hauek erosi ditugu azken aldian



2012/03/22

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna 2012

1965. urtea geroztik, IBBYk (International Board on Books for Young People) Hans Christian Andersen idazlearen jaiotza goraipatzeko Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du apirilaren 2an. Hori dela eta, IBBYko sail batek egun hau iragartzeko kartel eta mezu bat idazten du, aurten Mexiko izan delarik lan hau egin duena.

Aurtengo mezua Franzisco Hinojosak egin du eta euskararako itzulpena Izaskun Jauregik. Hemen duzu aurtengo mezua (Kartela eta mezua beste hizkuntza batzuetan ikusteko, klikatu hemen)

BAZEN BEHIN MUNDU OSOAK KONTATZEN ZUEN IPUINA 
 
Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina. Ipuin hori, egia esan, ez zen bat bakarrik; askoz ere gehiago ziren, eta mundu osotik zabaltzen hasi ziren, besteak beste esan txarreko nesken eta otso limurtzaileen, beirazko zapaten eta maitemindutako printzeen, katu azkarren eta berunezko soldaduen, erraldoi on-pusken eta txokolatezko fabriken istorioekin. Hitzez, adimenaz, irudiez, pertsonaia zoragarriez bete zuten. Barre egiteko, harritzeko, elkarrekin bizitzeko aukera eman zioten. Esanahiez bete zuten. Eta ordutik aurrera ipuin horiek gehitzen jarraitzen dute, mila eta bat aldiz hauxe esateko: “Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina…”
Ipuinak irakurtzean, kontatzean edo entzutean, irudimena lantzen ari gara, osasuntsu jarraitzeko entrenatzea beharrezkoa izango balitz bezala. Egunen batean, ziur asko geuk jakin gabe, istorio horietako bat gugana etorriko da, bidean aurkitzen ditugun eragozpenei irtenbide sortzaileak eskaintzeko.
Ipuinak ozen irakurtzean, kontatzean edo entzutean, oso zaharra den errituala errepikatzen ari gara, zibilizazioaren historian funtsezko eginkizuna izan duena: erkidegoa egitea. Ipuin horien inguruan bildu egin dira kulturak, garaiak eta belaunaldiak, denok berdinak garela esateko: japoniarrak, alemanak eta mexikarrak; XVII. mendean bizi izan zirenak, eta gu, Interneten ipuin bat irakurtzen dugunak; aitona-amonak, gurasoak eta seme-alabak. Ipuinek berdin asetzen gaituzte gizaki guztioi, nahiz eta gure artean alde handiak egon, izan ere, azken batean, denok gara haien protagonistak.
Izaki bizidunekin gertatzen ez den bezala, jaio, ugaldu eta hiltzen direlako, ipuinak emankortasun handiarekin sortzen dira, eta hilezkorrak izan daitezke. Kontatzen edo berridazten diren unearen egoerara egokitzen diren herri tradiziokoak bereziki. Erreproduzitzean edo entzutean, egile ere bihurtzen zaituzten ipuinak dira.
Eta, bazen behin ere, mendez mende, ahoz aho, sorkuntzari buruzko ideia azaltzeko, bere istorioa azaltzeko, kultura-aberastasuna eskaintzeko, jakin-mina pizteko eta ezpainak irribarrez betetzeko, bidaiatu egin zuten mitoez, ipuinez eta legendaz beteriko herrialdea. Herrialde horretan, biztanle gutxik zuten liburu bat izateko aukera. Baina aldatzen hasi den kontua da dagoeneko. Gaur egun, nire herrialdetik (Mexikotik alegia) urrun dauden gero eta leku askoz ere gehiagotara iristen ari dira. Eta irakurleekin aurkitzean, komunitatea egiteko, familia sortzeko, eta zoriontsuak izateko gero eta aukera handiagoa duten banakoak egiteko zeregina betetzen ari dira. 


2012/03/12

Un inquietante amanecer

Un inquietante amanecer 

Un campista aparece asesinado a balazos en una playa de la isla de Fårö. Se trata del constructor Peter Bovide, que acaba de iniciar sus vacaciones de verano junto a su familia. La única pista fehaciente que posee la subcomisaria Karin Jacobsson, quien está a cargo del caso mientras su jefe, Anders Knutas, sigue de vacaciones, es el arma con la que se perpetró el crimen: una pistola antigua utilizada por el Ejército soviético durante la Segunda Guerra Mundial. Las averiguaciones llevarán a la policía a desentrañar algunas irregularidades cometidas en la empresa de Bovide que empleaba a inmigrantes ilegales. Karin pronto intuirá que el asesinato podría estar relacionado con el caso nunca resuelto de la desaparición de una turista alemana muchos años atrás.

Otros libros de la autora en la biblioteca:
 
Este es el booktrailer del libro


2012/03/07

Biodiskografiak



Hamlet-entzat hitzak ziren mundu ("words, words, words"), eta hirurogeiko hamarralditik honako belaunaldi gazteentzat, berriz, musikak bildu du mundu hori ("songs, songs, songs"). Iban Zalduaren Biodiskografiak liburuak urte horietxek hartzen ditu musikaz nahi adina hitzaspertu eskaintzeko, eta, batik bat, jada atzean geratu diren nerabezaro-gaztaroko garaiak fikzioan berreskuratzeko.




Egileari eginiko elkarrizketa irakurri nahi baduzu, klikatu hemen. Behean berriz, Hamaika.tv katean eginiko erreportaia duzu ikusgai


2012/02/22

Los platos más picantes de la cocina tártara

Los platos más picantes de la cocina tártara
Alina Bronsky
Siruela

Después del colapso de la Unión Soviética, la necesidad de supervivencia de Rosalinda la lleva, junto con su hija Sulfia y su nieta Aminat, desde los Urales a Alemania, la tierra prometida. En Alemania trabaja de señora de la limpieza, mientras en su casa es una tirana que impone su criterio en la vida de su hija y de su nieta.
Alina Bronsky cuenta la historia de la infancia y juventud de Aminat, dividida entre una madre desgraciada y una abuela egoísta y manipuladora, obstinada en mantener a toda costa sus raíces tártaras.
Un libro aderezado con grandes dosis de humor negro, que relata la hilarante historia de tres mujeres inolvidables, cuyos destinos se enredan en una tragicomedia familiar, que es a la vez un retrato de la nueva Europa.

2012/02/15

Iñauterietako ordutegia

OSTEGUN GIZENEAN (OTSAILAREN 16EAN), ARRATSALDEZ ITXITA

ASTELEHENEAN ETA ASTEARTEAN (OTSAILAREN 20 ETA 21EAN), ITXITA EGUN OSOAN 


ONDO PASA!!!!!!!!!

2012/02/08

Twist: Izaki intermitenteak


Twist: Izaki intermitenteak
Harkaitz Cano
Susa


Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna.
Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena… asko dira “Twist” nobelako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.


Hau da liburuaren booktrailerra  


TWIST booktrailer from iban del campo on Vimeo.