2011/11/07

Kamishibai saioa



Datorren ostegunean, azaroaren 10ean, arratsaldeko 17:30ean, 3-5 urteko haurrentzat Kamishibai saio berri bat izango dugu Ines Bengoa kontalariaren eskutik.



2011/10/18

Nemesis. Philip Roth

Philip Roth
Nemesis
Meettok
 
 
Newark ekuatorialeko bero itogarrian, epidemia ikaragarri bat hondamendia ari da eragiten New Jersey-ko haurren artean, elbarritasunak, paralisiak, bizitza osorako ezindurak eta are heriotza ere ekarriz. Hauxe da Rothen obra berri eta liluragarriaren gai harrigarria: gerra garaiko polio epidemia bat, 1944ko udan, eta haren eragina Newark barruti batu eta familia-baloreetan oinarritutakoan.  

Nemesisen erdigunean Bucky Cantor dugu, hogeita hiru urteko jolastokiko zuzendari kementsu eta arduratsua, xabalina jaurtitzaile eta pisu-jasotzailea, bere ardurei emana eta bere buruarekin desilusionatua bizi dena, ikusmen kaskarrak bere kideekin batera gerrara joatea galarazi diolako. Polioa jolastokia jotzen hasten denean Cantorrek dituen dilemetan -eta aurre egin beharreko eguneroko errealitatean- funtsatua, Rothek halako izurri batek sor ditzakeen emozioetan barneratzen gaitu: ikara, izua, sumina, nahasmendua, bihozmina eta oinazea.  

Newarkeko kale erre eta kirasdunen eta Indian Hill izeneko Poconos-etako udaleku aratzaren artean, non airea “kutsatzaile gabeko aire purua baitzen”, Rothek fede hobereneko gizon prestu eta adoretsua irudikatzen du, epidemiaren kontrako bere gerra partikularrean borrokan. Roth samurki zehatza da hala Cantorren hondamen pertsonalaren pasarte bakoitzean, nola haurtzaroaren izaeraren deskribapenean.  

Istorio honetan ere Rothen azken aldiko nouvelletako -Everyman, Indignation (Suminez), The Humbling, eta orain, Nemesis- galdera ilunarekin egiten dugu topo: zein erabakik baldintzatzen du halabeharrez bizitza? Zenbateraino gara indargabeak zirkunstantzien indarraren kontra?

2011/10/13

Ines Bengoaren ipuin kontaketa

INES BENGOA KONTALARIA
5-8 URTEKO HAURRENTZAT
ASTEARTEAN (URRIAREN 18AN), 17:30EAN

KULTUR ETXEAN
    

      OHARRA: HAURRAK BAKARRIK SARTUKO DIRA SAIORA

2011/10/10

Barazki mokadu goxoak



Barazki mokadu goxoak errezeta liburua Donostiako Kaskazuri jatetxeko sukaldean ondu zen. Sasoian sasoiko sukaldaritza maite dute han, eta ezin hobeto dakite zein garrantzizkoa den produktua dagokion unean erabiltzea; horrekin batera, oso kontuan hartzen dute jakien aurkezpena. Esperientzia hori guztia bilduta, bada, errezeta bilduma berde-berdea osatu du Kaskazuri etxeko sukaldari taldeak propio liburu honetarako, eta omenaldi bikaina egin diote sukaldaritza landu, koloretsu, usaintsu eta, batez ere, zaporetsuari.

Hemen, Hamaika Telebistak liburuaren egileekin eginiko erreportaia ikusi dezakezue



2011/09/08

IV. Galtzakomik Lehiaketa 2011

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen euskarazko komiki lehiaketa da Galtzakomik. 2011n Galtzakomiken IV. edizioa egingo da.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Edozeinek parte hartu ahal izango du, bakarka, hiru kategorietan: 12 urtetik behera, 12 – 18 urte bitartean eta 18 urtetik gora.

Gaia librea izango da, baina ez da onartuko eduki bortitz, sexista edo arrazista duen komikirik eta dena delako arloan intolerantziazko jokabiderik eragin dezakeenik. Pertsonai guztiek jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan beharko dute, autoreak berak sortutakoak eta euskara hutsean izan behar du.

Lehiaketan jatorrizko lana aurkeztu behar da eta baita ordenagailuaren bidez sortu edo tratatuak izan direnak ere. Kasu hauetan orri bakoitzeko inpresio bat aurkeztu beharko da, A-4 neurrikoa eta gutxienez 300 ppp-ko kalitatekoa izan beharko du.

Lan bakoitzak A-4 neurriko lau orri izango ditu gehienez, eta formatu bertikalean aurkeztu beharko dira. Lau orri hauetan istorio bakar bat edo istorio batzuk aurkeztu ahal izango dira.


Nola aurkeztu

Autorearen izenik ezin da jarri aurkeztutako komikian. Gutun-azalean aurkeztuko dira lanak, sinadura eta izenik gabe, izenburu batekin. Autorearen datuak (izena, telefono zenbakia, lanbidea, adina, helbidea eta komikiaren izena) beste gutun-azal batean aurkeztuko dira, izenburu berarekin. Bigarren gutun-azal hau lehenengoan sartuta aurkeztuko da.


Lanak non eta noiz aurkeztu

Lanak Galtzaundiko egoitzan aurkeztu ahal izango dira edo postaz helbide honetara bidaliko dira:

GALTZAUNDI EUSKARA TALDEA
"IBARRA GALTZAKOMIK" KOMIKI LEHIAKETA
NAFARROA ETORBIDEA 6 BEHEA
20.400 TOLOSA (Gipuzkoa)

Aurkezteko epea 2011ko irailaren 19tik azaroaren 18ra izango da. Epearen azken egun honetan postetxean aurkeztutako lanak ere onartuko dira (zigilu-markak ziurtatuko du data hau).

Saritutako lanekin eta komiki lehiaketan jasotako lanekin erakusketa bat antolatuko da abenduan Ibarrako kultur etxean. Erakusketa hau amaitu ondoren, 30 eguneko epearen barruan, sarituak ez diren autore guztiek hartu ahal izango dituzte haien lanak. Epe hau bukatu eta gero, eskatuak izan ez diren lan guztiak Galtzaundiren artxibora pasatuko dira.


Sariak

- 12 urtetik behera:

Komiki bilduma eta marrazketarako materiala.

- 12 urtetik 18 urtera bitartean:

Lehenengoa: 400€
Bigarrena: 200€

- Sariak 18 urtetik gora:

Lehenengoa: 600€
Bigarrena: 400€

Egile bakoitzak sari bakarra eskuratu ahal izango du. Epaimahai aditu batek lanik onenak aukeratuko ditu.Lehen saria eskuratzen duenak nahita nahiez etorri beharko du sariak banatzeko ekitaldira, pisuzko arrazoiren bat ez bada.


Sari banaketa

2011ko abenduaren 16ean arratsaldeko 19:30ean izango da Ibarrako Kultur Etxean. Epaimahaiaren ustez lanek ez badute eskatutako kalitaterik, sariak eman gabe utzi ahal izango dira.
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guzti hauek onartzen direla esan nahi du.

Informazio gehiago

Lehiaketa honi buruzko informazio gehiago Galtzaundi Euskara Taldean (943 655 004, kultura@galtzaundi.com, www.galtzaundi.com) edo Ibarrako Udaletxeko euskara sailean (943 673 827, euskara@ibarrakoudala.net). 
Iazko komiki irabazleak ikusi nahi badituzu, klikatu hemen

2011/09/05

Bere aitaren alaba



Bere aitaren alaba   Anne Berest  Alberdania

Hiru ahizpa dira eleberri honetan protagonista. Bizitzak banatu egin ditu, baina gaur aitaren etxean bildu dira urtebetetze bazkari baten kariaz. Oroitzapenak sortzen dira haurtzaroko beren etxera itzuli direnean. Keinu urduriak, mingainean trabatzen diren hitzak, mahaiaren inguruan esertzera lehiatzen diren haserreak… Ohikoak izaten dira halako elkarganatzeetan. Postre garaian, berriz, luze ernemuindutako bonba lehertu da: komentario zaurigarri baten ondoren, familiako sekretu bat agerian geratzen da, eta hiru ahizpen bizitza ez da aurrerantzean bera izango, ez da bera izango aitarekin daukaten harremana ezta gazterik hil zen amarengandik gordetzen duten oroitzapena ere.