2011/03/14

Ipuin kontaketa saioa

INES BENGOA KONTALARIA
5-8 URTEKO HAURRENTZAT
OSTEGUNEAN (MARTXOAREN 17AN), 17:30EAN

KULTUR ETXEAN

2011/03/09

Operación muerte

Operación muerte
Shigeru Mizuki
Astiberri

Egilea Japoniako armadan erroldatu zen 20 urterekin eta II. Munduko Gerran parte hartu zuen, hemen malaria hartzeaz gain beso bat galdu eta lagun gehienak nola hiltzen ziren ikusi zuen. Esperientzia honetan oinarrituta idatzi zuen komiki hau, gerraren zentzugabekeria eta Japoniako armadak erabiltzen zituen metodo eta taktikak salatzeko, batez ere gyokusai izenekoa: bataila bat irabazi ezin zutenean, soldaduek aurkaria erasotu egin behar izaten zuten nahiz eta irabaztea ezinezkoa zela eta bizitza galduko zutela jakin.

Egile honen NonNonba gomendagarria ere liburutegian dugu.

2011/03/03

Inauterietako ordutegia





OSTEGUN GIZENEAN
(MARTXOAK 3AN), ARRATSALDEZ ITXITA

ASTELEHENEAN (MARTXOAK 7AN), EGUN GUZTIA ITXITA
ASTEARTEAN (MARTXOAK 8AN), EGUN GUZTIA ITXITA

ONDO PASA!!!!!!!!!!!

2011/02/17

Ipuin kontalariak

Liburutegietan ohikoa da ipuin-kontalari saioak antolatzea (azkenekoa aste honetan izan dugu Ibarran) irakurketa bultzatzeko eta jendea bertara erakartzeko. Baina ipuin kontalariek zein helburu izaten dituzte? Zer errekurtso erabiltzen dituzte bere helburuak lortzeko? Hauek eta beste galdera batzuk erantzuten dituzte Maite Franko eta Joxemari Carrerek Sautrela telebistako saioan eginiko erreportaiean

2011/02/09

Ipuin kontaketa Ines Bengoaren eskutik


3-5 urteko haurrentzat
Kamishibai ipuinak
Ines Bengoa ipuin kontalariaren eskutik
Benito Izagirre Kultur EtxeanOtsailaren 16a, osteguna, arratsaldeko 17:30ean

2011/02/03

Egipton gertatzen ari denaren arrazoiak hobeto ulertzeko

Egipton gertatzen ari denaren arrazoiak hobeto ulertzeko, 2009ko otsailean idatzitako sarrera honetan gomendatzen nuen nobelaren irakurketa gomendatzen dut berriro.

Alaa Al Aswany
El edificio Yacobián
Maeva

Yacobián eraikina Kairoko (Egipto) erdialdeko kale komertzial batean dago kokatuta. 1930ean eraiki zuten aberats jendea bertan bizitzeko baina denboraren poderioz gainbeheran dago eta orain era guztietako jendea bizi da bertan: politikoak, ikasleak, aristokratak, kazetariak, emakumeak, langileak ... Idazleak biztanle hauen bizitzak azaltzen dizkigu Egiptoko arazoen eta egoeraren berri emateko: ustelkeria, poliziaren indarkeria, homosexualen egoera, emakumeenganako diskriminazioa, fundamentalismo islamdarra ... Egia esan ez du oso ondo uzten Egiptoko egungo erregimen politikoa.

Idazle beraren "Chicago" , Naguib Mahfuzen liburuak edota Khaled Al Khamissiren "Taxi" ere baliagarriak dira Egiptoko egoera ulertzeko.