2007/12/14

Haur eta gazteentzako liburu berriak

Urtero legez, haur eta gazteentzako liburu berriak erosi ditugu eguberrietarako. Hemen dituzue liburu horien azalak. Paperean nahi baduzue, liburutegian gida txiki bat prestatu dugu.

BubbleShare: Share photos - Delicious Christmas Recipes.

2007/12/11

Aldizkariak (2007ko abendua)

Hauek dira hilabete honetan liburutegira iritsi zaizkigun aldizkari batzuk. Zer gai lantzen dituzten jakin nahi baduzue, klikatu tituluan eta beraien interneteko helbidera joango zarete, baina aldizkariak irakurri nahi badituzue etorri liburutegira edo erosi.

2007/12/03

Rojos - John Reed

Izenburua: Rojos
Zuzendaria:Warren Beatty
Antzezleak: Warren Beatty, Diane Keaton, Jack Nicholson
Estatu Batuak, 1981

Benetako historia bat du oinarrian film honek: John Reed kazetari eta komunista iparramerikarra, Louise Bryant idazle feministarekin maitemindu zen Iraultza Errusiarra gertatu zen egunetan. Beraien gorabeherak kontatzen dizkigu film honek, betiere iraultzako egun gatazkatsuak erakusten dizkigularik.

Filmak 12 izendapen izan zituen 1981eko Oscar Sarietan eta 3 irabazi zituen.


John Reed (Portland, 1887-Moscu, 1920) Oregon estatuan jaio zen familia dirudun batean eta Harvard-eko Unibertsitate prestigiotsuan egin zituen kazetaritza ikasketak. Gerra korrespontsal bezala egin zen ezagun, XX. mende haserako gerra eta iraultza nagusienetan izan baitzen. Honela Mexicoko iraultza, Errusiako iraultza eta Lehenengo Munduko Gerratearen berri eman zuen, XX. mendeko historia ulertzeko ezinbesteko autorea bihurtuz. Politikan, Estatu Batuetako Lan Alderdi Komunista sortu zuen. Bera da Kremlinen ehortzirik dagoen amerikar bakarra. Bere lana ezagutzeko, liburutegian liburu hauek aurkituko dituzu:


2007/11/26

Zu bezain ahul

Karmele Jaio
Zu bezain ahul
Elkar

Ipuingintzara itzuli da Karmele Jaio, eleberrietan ere bere trebezia erakutsi ondoren. Hamabost istorio dakarzkigu orain, kontakizun zuzen eta iradokorren bitartez, amodioaren ahulguneak nabarmenduz; arlo horretan nor ez da ahula baina? (Liburuaren kontrazaletik hartutako testoa)

Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) kazetaria da ikasketaz eta lanbidez. Hamabost zauri (2004) eta Amaren eskuak (2006) kaleratu ditu orain arte.

Liburu honetaz hemerotekan aurkitu dudana hau da:


2007/11/19

La gran final

La gran final
Zuzendaria: Gerardo Olivares
Antzezleak: Atibou Aboubacar, Mahamadou Alzouma, Ahmed Alansar, Kenshleg Alen Khan, Abu Aldanish, Tano Alansar, Shag Humar Khan
Espainia-Alemania, 2006

Hiru istorio ezberdinen bidez , elkarrengatik urruti bizi diren eta 2002ko Munduko Futbol Txapelketako finala ikusi nahi duten gizaki batzuen gorabeherak kontatzen dizkigu komedia honek. Mongoliako nomada sendi bat, Saharako basamortuko gameluzain karabana bat eta Amazoniako indio talde bat dira filmaren protagonistak. Denek partida ikusi nahi dute telebistaz eta izugarrizko arazoak dituzte hori lortzeko. Hala ere, borondate eta trebetasun handiz arazo horiek gainditzeko gai izango dira.

Hau da filmaren trailerra



2007/11/12

Los combates cotidianos

Los combates cotidianos
Manu Larcenet

Norma Editorial
Komiki honetako protagonista Marco da, bere sendia eta hiria utzi eta herri txiki batera joan den argazkilaria. Marcok bakardadeari eta bere arazoei aurre egin beharko die: paniko atakeei, bere aitaren gaixotasunari, lan egiteko gogo gutxiari, bikotea bilatzeko zailtasunei … hitz gutxitan esanda, gaurko gizarteko arazo ohikoenei.

Komiki xume honek 2004ko Angoulemeko Komiki Jaialdiko Sari Nagusia irabazi zuen.

2007/11/05

Sexty Sexers. Urkamendi blues

Sexty Sexers
Urkamendi Blues
Gaztelupeko Hotsak

2001ean sortu zen musika taldea Beran, Nafarroan. 2006ko otsailean lehen disko luzea kaleratu zuten “Iluntze berri baten bila” izenekoa. “Urkamendi blues” beraien bigarren diskoa da. 70. hamarkadako musikan (The Cult, Black Sabbath ...) eta hard-rockean (Hellacopters, Turbonegro ...) oinarritutako musika egiten dute, gitarrak eta erritmo indartsuak nabarmentzen direlarik.

Talde honetaz informazio gehiago nahi baduzu, irudian klikatu eta “EITB kultura” saioak taldeari eskainitako erreportaia ikusiko duzu.


2007/10/26

Ibarra

Azken urtean herriko elkarte batzuk (Xepla eta Alurrek) beraien historiaren berri ematen duten liburuak argitaratu dituzte. Honek herriari buruz dugun bilduma handitzeko balio izan du, liburutegian Ibarrari buruzko liburu hauez gain beste batzuk baititugu. Baita ere CD eta DVDak.



Iñaki Linazasoro
Ibarra: Todo un pueblo = Erabateko herria
Ibarrako Udala, 1997

Ibarrako deskribapen orokor bat egiten du, gai asko jorratuz: toponimia, geografia, historia, pertsonaiak ...





Juan Garmendia Larrañaga
La ferrería Azkue La Nueva o Pertzola
Lan Kide Aurrezkia, 1988

Gipuzkoako Agiritegian aurkitzen den agiri bati esker, 1551 urtean Azkue baserrian burdinola bat bazegoela badakigu. Liburu honetan burdinola honi buruzko dokumentuak, erabilitako teknikak ... azaltzen zaizkigu.




Sabino Alijostes
San Joanetako Estropadak: Ibarra, 1947-1988
Aitzeta, 2002

Ibartarrek zaletasun handia izan dutela estropadetara argi gelditzen da liburu honetan. Tolosako San Joanetako estropadetan ibarrako batelek izandako partehartzea azaltzen digu Sabinok, baita ere Donostiako Kontxan izandakoa ere.




Emeterio Sorazu
Ibarra : El caminar de la Comunidad de San bartolomé : manuscritos - documentos, S. XIV-XXI
2004

Ibarrako San Bartolome parrokiaren historia, arkitektura, antolaketa ... eskuizkribu eta agiri bitartez.






Xantos Agirrezabala, Xabino Alijostes
Xepla S.K.E.: 25 urteurrena, 1980-2005
Xepla, 2006

Xantos eta Sabinok Xepla Elkartearen historia kontatzen digute: sorrera, bazkideak, kirolak ...




Eli Nosellas
Alurr
Alurr, 2007

Hemen ere elkartearen, Alurr Dantza Taldearen, historia da liburuaren gai nagusia.




Eneko Aritza : (Orreagako Guda)

Mairu Ikastegi Herritarra, 2003

Ibarrako Eneko Aritzaren Lagunak Kultur Elkartearen lehen fruitua izan zen Eneko Aritza pertsonaiari buruzko fikziozko laburmetrai hau. Gogoratu orain film luze bat egiten ari direla (Sua).



Ibarra
Galdare, Comunicación Audiovisual, 2006

Ibarraren deskribapen bat da hau ere, baina DVD formatuan. Bertan herriko ohiturak, paisaiak ... agertzen zaizkigu.





Ibarrak merezi du!
Ibarrako Udala, 2002

"
Ibarrak merezi du! 1802-2002” lemapean Ibarra herri bihurtu zeneko bigarren mendeurrena ospatu zenean, herriko ondarea ezagutatarazteko CD hau argitaratu zen Ibarrako abesti esanguratsuenekin.


2007/10/19

La pesca del salmón en Yemen

La pesca del salmón en Yemen
Paul Torday
Salamandra

La anodina carrera del doctor Alfred Jones transcurre sin sobresaltos en el Centro Nacional para el Fomento de la Piscicultura, donde ha cimentado su reputación en un trabajo pionero sobre la reproducción de los moluscos. Sin embargo, todo cambia el día que su jefe le pide evaluar un extraño proyecto: introducir el salmón en Yemen.

Partiendo de de esta idea absurda, el autor crea un libro divertido, irónico y surrealista en el que mediante el humor critica toda la sociedad occidental.

Te gustará si te gusta el humor inglés.

Si quieres saber que opinan algunos blogs sobre el libro, klikea en el título del blog


2007/10/10

Verano en Berlín

Izenburua: Verano en Berlín
Zuzendaria: Andreas Dressen
Antzezleak: Inka Friedrich, Nadja Uhl, Stefanie Schönfeld, Andreas Schnidt

2 emakumeri buruzko istorio bat da hau. Biak gazteak, adiskideak eta bizilagunak dira Berlinen eta biek bizitza gogorrari aurre egin behar diote. Batak haur bat du, langabezian dago eta alkoholarekin arazoak ditu eta besteak aiton-amonak zaintzen ditu. Biak bakarrik daude eta bere etxeko terrazan biltzen dira gauero bere arazoei buruz hitz egiteko. Nahiz eta gaia gogorra izan, ez da drama bat, pelikula positibo bat baizik.

Film honek Gidoi Hobenaren Saria jaso zuen 2005eko Donostiako Zinemaldian.

Pelikularen trailerra ikusi nahi baduzu, klikatu irudian


2007/10/02

Lur Korta ipuin-kontalaria



Lur Korta ipuin kontalaria
4-8 urteko haurrentzat
Ibarrako Benito Izagirre Kultur Etxean
Urriaren 10ean, asteazkenean,
arratsaldeko 17:30ean

Ipurbeltz aldizkarian Lur Kortari egin zioten elkarrizketa irakurri nahi baduzu, klikatu hemen

2007/09/21

Perretxikoak eta onddoak

Jada udazkena iritsi da eta perretxikoak eta onddoak biltzeko garaia. Baina, zeintzuk dira jangarriak? Non aurkitzen dira? Nola prestatzen dira jateko? Galdera hauek eta beste batzuk erantzuteko liburutegian ditugun liburu hauek proposatzen dizkizuegu.




 Ramon Mendaza

Las 50 mejores setas comestibles
Iberdrola




Xavier Laskibar, Daniel Palacios 
Perretxikuak: Euskal Herriko perretxikuen gida
Elkar












José Antonio Muñoz Sánchez
Setas de la Península Ibérica
Everest







Giovanni Pacioni
Hongos
Grijalbo






Fernando Pedro Pérez
Euskal Herriko perretxikoak
A.D.E.V.E.

2007/09/14

Micah P. Hinson and The Opera Circuit

Micah P. Hinson
Micah P. Hinson and the opera circuit
Sketchbook records

"Sufrimendu handia izan dut bizitzan. Eta diskoan ere sufrimendu handia dago. Oso triste nengoela sortu nituen kantuak. Baina grabazio unea aspaldiko errazena izan zen, nahiz eta bizkarreko min itzela izan: drogak utziak nituen, maitasun aldetik egonkor nengoen, musikariak adiskide onak ziren...". (Micah P. Hinson. Berria, 2007ko urtarrilaren 18).

Abesti hau bere lehenengo diskoan (The Gospel Progress, 2004) azaldu zen.

2007/09/04

Mendi minez

Mendi minez
Ramon Olasagasti
Elkar

Berrobin jaio eta Ibarran bizi den idazle honek, azken urteotan mendian hil diren hainbat mendizaleren ibilbidea, biografia eta soslaia jasotzen ditu lan honetan, haien oroitzapena bizirik mantentze aldera edo omenaldi xume modura. Mendiminez bizi izan ziren lan honetako protagonistak, mendirako pasioz, mendia zelako euren grina. Heriotza bainago, batez ere bizitza aurkitu zutelako han.

Egileari Berria egunkarian egin zioten elkarrizketa irakurri nahi baduzu klikatu hemen

2007/07/27

Mailegatuenak

2007an orain arte gehien mailegatu diren helduentzako dokumentuak hauek izan dira Ibarrako Udal Liburutegian:
  • Euskarazko liburuak:
1. SPrako tranbia. Unai Elorriaga
2. Leturiaren egunkari ezkutua. Txillardegi
3. Zorion perfektua. Anjel Lertxundi
Mailuaren odola. Aingeru Epaltza
Euskal hiria sutan. Xabier Montoia

  • Erderazko liburuak:
1. La Brecha. Toti Martinez de Lezea
2. La fortuna de Matilda Turpin. Alvaro Pombo
3. La ecología emocional: el arte de transformar positivamente las emociones. Jaume Soler
El peregrino del tiempo. Romain Sardou


  • DVDak:
1. Match point. Woody Allen
2.
Azuloscurocasinegro. Daniel Sánchez Arévalo
3. Aupa Etxebeste!. Asier Altuna
Vete y vive. Radu Mihaileanu
Obaba. Montxo Armendariz
Volver. Pedro Almodovar
Crash = Colisión.
Paul Haggis

  • CDak:
1. Biluzik. Kauta
2. Gelditu denbora. Ken Zazpi

Por la boca vive el pez. Fito y los Fitipaldis

3. Limón y sal. Julieta Venegas


2007/07/19

El fotógrafo

El fotógrafo
Didier Lefèvre eta Emmanuel Guibert
3 liburuxka, Ediciones Glénat

Udara komikiak irakurtzeko garai aproposa dela esan daiteke baina horrek ez du esan nahi komiki guztiak arinak direnik. Adibidez hemen proposatzen dizuegun komiki honek 80. hamarkadan Afganistanen gertatzen zena azaltzen digu. Urte horietan herrialde honek sobietar armadaren inbasioa eta bertako gobernuaren eta gerrilari talibanen arteko gerra pairatzen zituen. Ingurune honetan, “Médicos sin Fronteras” taldeak bere laguntza eramateko karabana bat antolatu zuen eta bertan Didier Lefèvre argazkilari gaztea joan zen. Komikiak argazkilari honek txuri-beltzean ateratako argazkiak eta Emmanuel Guiberten koloretako marrazkiak nahasten ditu, emaitza orijinal eta berezi bat eskeiniz.


2007/07/11

El niño con el pijama de rayas

John Boyne
El niño con el pijama a rayas
Salamandra

Nota del editor en la contraportada:

Estimado lector, estimada lectora:

Aunque el uso habitual de un texto como éste es describir las características de la obra, por una vez nos tomaremos la libertad de hacer una excepción a la norma establecida. No sólo porque el libro que tienes en tus manos es muy difícil de definir, sino porque estamos convencidos de que explicar su contenido estropearía la experiencia de la lectura. Creemos que es importante empezar esta novela sin saber de qué trata.

No obstante, si decides embarcarte en la aventura, debes saber que acompañarás a Bruno, un niño de nueve años, cuando se muda con su familia a una casa junto a una cerca. Cercas como ésa existen en muchos sitios del mundo, sólo deseamos que no te encuentres nunca con una. Por último, cabe aclarar que este libro no es sólo para adultos; también lo pueden leer, y sería recomendable que lo hicieran, niños a partir de los trece años de edad.

El editor.

2007/06/29

Pildoras azules

Izenburua: Pildoras azules
Gidoia eta marrazkiak: Frederik Peeters
Argitaletxea: Astiberri
Bilduma: El sillón orejero

Frederik Peeters (egilearen izen bera du pertsonaiak, bera al da?) eta bere bikotea den Catiren bizitzari buruzko komikia da hau. Biak Catiren semearekin bizi dira eta errealitate krudel bat konpartitzen dute: Cati eta bere semea seropositiboak dira. Komikiak Hiesaren alde ezberdinak (sexualitatea, gizarte bazterketa, sendagaiak ...) eta hauek pertsonaiengan sortzen dituzten sentimenduak agertzen dizkigu betiere era xume eta baikor batean.
Komiki honek Genevako Toffer Saria jaso zuen 2001ean eta Angoulemeko Komiki Jaialdian komiki hobena izateko proposatua izan zen 2002an.

2007/06/20

El viento que agita la cebada

Izenburua: El viento que agita la cebada
Nazionalitatea: Erresuma Batua, Alemania ...
Generoa: Drama historikoa
Ekoizpen urtea: 2006
Zuzendaria: Ken Loach
Antzezleak: Cillian Murphy, Liam Cunningham ...

El viento que agita la cebada
Ken Loach zuzendari britainiarraren azken lan honek Urrezko Palmondoa eskuratu zuen Canessen. Film honetan, Irlandaren indepentziaren lehen urratsak eta Ipar-Irlandako gatazkaren sorrera gogora ekartzen da: 1920an, hainbat nekazari irlandarrek bat egin eta boluntarioz osatutako gerrillari talde bat eratu zuten, Irlandaren independentzia nahi zutenen asmoak zapuztu nahian Gobernu britainiarrak bidali zituen tropen aurka egiteko. Matxinoek britainiarrak estu hartuta zeuzkatenean bi aldeek agiri bat sinatu zuten, odol-isuri amaiezinari azkena emateko. Honen ondorioz, gerra zibila piztu zen eta elkarren ondoan borrokan aritutako familiak urratuta gelditu ziren, senideak etsai izatera igaro baitziren kasu askotan.

Liburutegian zuzendari ezagun honen beste film batzuk ere baditugu:

El viento que agita la cebada filmaren trailerra ikusi nahi baduzu klikatu irudian

2007/06/13

Lura. M'bem di fora

M'bem di fora
Lura

Lura Lisboan jaio baina Cabo Verdetar jatorria duen abeslaria da, horregatik ez da harritzekoa bere disko berriak “M'bem di fora” (Kanpotik nator) izenburua izatea. Hau bere bigarren diskoa da eta bertan Cabo Verdeko erritmoak (saudade, coladeira, morma, funana ...) Portugal (fadoa) eta Brasilko (bossa) erritmoekin nahasten ditu.
Abeslari honen orrialdea, http://www.luracriola.com/.
Disko honetako “Ponciana” abestiaren bideoa ikusi nahi baduzu, klikatu irudian







2007/06/07

Munduan zehar bidaiatuz … Bidaien inguruko astea

Ekainaren 8tik 14ra bitartean Ibarrako Udaleko Kultura Sailak "Munduan zehar bidaiatuz …" bidaiei buruzko astea antolatu du, honako egitarauaz gozatzeko parada izango delarik:

  • EKAINAK 8-14: “PAISAIEN OIHARTZUNA”, argazki-erakusketa. Benito Izagirre kultur etxean, goizez 10.30etik 13.00etara eta 15.30etik 21.00etara arratsaldez.
  • EKAINAK 8, OSTIRALA: “NOMADAK TX”, Oreka TX taldearen Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoaren filma. Benito Izagirre kultur etxean, iluntzeko 20.30ean.

Bi musikarik txalaparta pertsonen eta kulturen elkargune bihurtzeko egin duten ahalegina kontatzen da Nomadak TX filmean. Desio horrek bultzatuta, protagonista biak planetako bazter ezkutuenetan barna ibili ziren soinu eta ahots desberdinen bila. Hainbat herrirekin bizi izan aritu ziren: Adivasiekin, -Indiako kastarik gabekoak-, Laponiako amiekin, Mongoliako estepako biztanleekin eta Saharar herriarekin. Topaketa bakoitza bikaina da. Ezuste eta esperientzia harrigarriz beteriko bidaia.

Filmaren trailerra ikusi nahi baduzu, klikatu irudian


  • EKAINAK 11, ASTELEHENA: “MEKONG IBAIA, BIZITZA TSUNAMIAREN ONDOREN”, Angel Cuerdoren ikus-entzunezkoa. Benito Izagirre kultur etxean, iluntzeko 20.00etan.

Angel Cuerdo eta Fabiola Jubin Asiako lurraldetara joan ziren Mekong ibaia jaistera. Bikotearen asmoa zen, ibaiak zeharkatzen dituen zazpi herrialdeak ezagutzea, alegia: Txina, Birmania, Laos, Tailandia, Kanboia eta Vietnam.

Dena den, herrialde horietan sartzeko bisatuen izapideak egiten ari zirela, inoizko tsunamirik okerrenak Bambu izeneko irla txikian harrapatu zituen. Zorionez, bizirik atera ziren eta bidaia egiteko aukera izan zuten.

  • EKAINAK 12, ASTEARTEA: “NEW YORK AIRETIK”, dokumentala. Benito Izagirre kultur etxean, iluntzeko 20.00etan.

  • EKAINAK 13, ASTEAZKENA: “EUSKAL HERRIA BIZIKLETAZ: NIRE LEHEN BIDAIA”, Bizibidaia. Benito Izagirre kultur etxean, iluntzeko 20.00etan.

Bateragarria al da ama-aita izatea bizikletaz egindako bidaia batekin? Zer egiten zaio deigarria ume bati bere lehen bidaian? Urrutira joan gabe egin al dezaket bizikletaz bidaia interesgarri bat? Euskal Herria hobeto ezagutu nahi al duzu?... Rosak, Mikelek eta Ekik galdera hauen eta beste batzuen erantzuna ematen dute hiru zatitan banaturiko ikusentzunezko honetan.

2007/06/04

Ipuin kontalaria

IDOIA SANCHEZ IPUIN KONTALARIA

OSTEGUNEAN, 2007KO EKAINAREN 7AN, ARRATSALDEKO 17:00ETAN



IBARRAKO KULTUR ETXEKO ARETO NAGUSIAN


GALTZAUNDI EUSKARA TALDEAK ANTOLATUTAKO SAIOA

2007/05/24

El arte del placer

El arte del placer
Goliarda Sapienza
Lumen

Érase una vez una niña que nació el 1 de enero de 1900 en una casa pobre y en una tierra aún más pobre. Se llamaba Modesta y era siciliana, pero desde el principio su cuerpo y su mente re-clamaron para ella una vida más allá de los confines de su aldea y de su condición de mujer ignorante. Cuando aún era una chiquilla, Modesta fue enviada a un convento y de allí al palacio de unos nobles, donde su enorme talento y su inteligencia maquiavélica le permitieron controlar la economía de la casa y convertirse en aristócrata gracias a un matrimonio de conveniencia, y eso sin dejar de seducir a hombres y mujeres de toda ralea, que serían compañeros fieles hasta los últimos días de su vida. Amiga generosa, madre entregada, amante sensual... En fin, mujer capaz de saltarse con ingenio las reglas del juego de su tiempo para gozar del verdadero placer.
Una novela sensual, erótica, feminista e inteligente que recorre la historia de los primeros cincuenta años del siglo XX europeo.

2007/05/17

Kultur Arteko Jardunaldiak 2007: Pakistan

Datorren astean (Maiatzaren 22tik 26ra) Ibarrako Udalak eta Jatorkinek (Etorkinen aldeko Elkarteak) antolatu dituen "Kultur Arteko Jardunaldiak" izango dira Ibarrako Benito Izagirre Kultur Etxean. Aurten aukeratu den gaia Pakistan izan da.
Jardunaldi hauetako egitaraua ezagutu nahi baduzu, klikatu irudietan


2007/05/10

Erretzaileen eremua

Erretzaileen eremua
Jon Alonso
Susa

Sekula ezer erre ez dugun erretzaileok ez dugu erretzeari uzteko ametsa alde batera utzi. Kerik gabeko eremu inposible bateko istorio arruntak dituzu liburu honetakoak. Jon Alonsok bisturi batekin bezala idatzi ditu hamahiru narrazio hauek.
Jon Alonsok narratibaren alorrean Espainiako Kritikaren saria irabazi berri du liburu honekin.

Idazle honen liburutegiko liburuak ikusi nahi badituzu, klikatu hemen

2007/04/26

Pequeña Miss Sunshine









Izenburua: Pequeña Miss Sunshine
Zuzendaria: Valerie Faris, Jonathan Dayton
Aktoreak: Greg Kinnear, Paul Dano ...
Komedia, AEB, 101 minutu


“Pequeña Miss Sunshine” Estatu Batuetako famili bati buruzko komedia bat da. Oso ironikoa eta aldi berean, gizatasun handikoa den film honek familia desestrukturatu bat aurkezten digu: Hoovetarrak. Familia honetako alabak “Pequeña Miss Sunshine” haurrentzako edertasun lehiaketan parte hartu behar du eta horretarako 1000 kilometroko bidaiari ekiten dio familia osoak. Bidaia honetan familia aldatzeko balio izango duten gauza asko gertatuko dira.
Filma Sundanceko Zinemaldian estrenatu zen arrakasta handiarekin. Gero sariak izan zituen Donostian eta Oscar sarietan besteak beste.
Filmaren trailerra ikusi nahi baduzu, klikatu irudian


2007/04/20

Mariza. Fado curvo

Fado curvo
Mariza
EMI
Mariza 1999. urtean egin zen ezaguna Amalia Rodrigues fado abeslari handiaren hil osteko omenaldietan abestu zuenean.

Bere lehenengo diskoak (“Fado em Mim”), izugarrizko arrakasta izan zuen Portugalen. “Fado curvo” diskoa berriz, bere bigarrena da eta 2003 urtean argitaratu zuen. Disko honekin lortu zuen nazioarteko arrakasta.
Mariza fadoaren berritzaile nagusietako batean bilakatu dela esan daiteke. Fado tradizionalak era berritu batean abesten ditu, sentsibilitate eta dotorezia handiarekin, eta instrumentu askoren laguntzarekin.
Gogoratu Mariza gure eskualdean izango dela apirilaren 26an «Mundua Tolosan» egitasmoaren barruan kontzertua eskainiko baitu Leidorren. Aurretik Gasteizen abestu zuen eta hau dela eta Gara egunkarian egindako elkarrizketa irakurri nahi baduzu, klikatu hemen

Portugaldar poeta nagusien hitzak erabiltzea asko gustatzen zaio Marizari. Disko honetan Fernando Pessoaren poema baten moldaketa egiten du “cavaleiro monge” abestian. Abesti honen bideoa ikusi nahi baduzu, klikatu irudian




2007/04/13

Solo en el mundo

Solo en el mundo
Hisham Matar

Salamandra

Con nueve años de edad, Solimán empieza a percibir que, más allá de los juegos infantiles, existe otro mundo fuera del seno protector de su familia. Cuando su padre se marcha de viaje y Solimán se queda como hombre de la casa, un encuentro fortuito y confuso rompe por primera vez la confianza ciega en sus progenitores. A partir de ese momento, el mundo se vuelve para Solimán un lugar plagado de incertidumbres. Ya ni siquiera le consuela refugiarse en el regazo de su madre, quien, en un momento de debilidad, le confiesa la dolorosa historia de su propia infancia. Así, Solimán descubrirá nuevas palabras como traición, violencia o perdón, e incapaz de asimilar los códigos que rigen el mundo de los adultos, tomará algunas decisiones con terribles consecuencias. Con el telón de fondo de la vida en Trípoli durante los primeros tiempos de Gaddafi, Hisham Matar ha escrito un emocionante retrato de un niño, cuya mirada inocente va descubriendo las luces y las sombras de un país que despierta a la cruda realidad de los conflictos y tensiones generados durante décadas de plácido letargo.


2007/04/02

Pazko Astea (apirilak 10-13). Egitaraua

Urtero bezala, Ibarrako Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu herriko haur eta gaztetxoentzat Pazko Asterako (apirilak 10-13). Saio guztiak Benito Izagirre Kultur Etxean izango dira goizeko 11:30etik aurrera. Aurtengo egitaraua hauxe duzue:

  • Apirilak 10, asteartea

Zergatik bizi da Txanogorritxoren amona basoan? Txotxongilo emanaldia
Enkarni Genua Txotxongilo Taldea
Adina: 5 urtetik gorakoentzat

Xabi, 8 urteko mutikoa, ez dago ados irakurtzen dituen ipuinekin. Bere ustez ez dute informazio osoa ematen. Esate baterako, nola izena du Txanogorritxoren amak? Edo, non bizi da bere aita? Alabaina gehien kezkatzen duena zera da: zergatik bizi da amona basoan? Zoriontsu bizi al da? Hau dena argitzeko, Xabi detektibe egin eta ikertzen hasiko da txotxongilo taldearekin batera.

  • Apirilak 11, asteazkena

Beti lagun txotxongilo emanaldia
Rosa Mª Martínez
Adina: 2-8 urtekoentzat

Lagunen arteko harremanei buruzko istorio bat kontatuko digu. Emanaldia interneten bidez munduko edozein txokora iritsi gaitezela adieraziz hasten da . Galdu den olagarroa txiki batekin itsasora joango gara baina hartza eta azeriarekin ere mendi aldera joateko aukera izango dugu.

  • Apirilak 12, osteguna

Eriz Magoaren magia ikuskizuna
Adina: Denontzat

Fantasia eta errealitatea elkartzen diren momentua. Eriz-en humore eta laguntzaz umeei zuzenduriko aparteko ikuskizuna.

  • Apirilak 13, ostirala

Liburuzainaren bahiketa antzerki emanaldia
Xoxipe Antzerki Taldea
Adina: 5 urtetik gorakoentzat

Ernestina, liburuzain zaharrak istorio dibertigarri honetan murgilduko gaitu, gaztetan berari gertatutako abentura baten arian. Bere liburutegia txukuntzen ari zela Rufiskiski eta Rufuskaska gaizkileek bahitu egin zuten, herrian pertsonaia garrantzitsua zenez udaletxeak erreskatea ordainduko zuelakoan. Bahiketa dibertigarrian zehar Ernestina eta gaizkileak lagunak egingo dira eta maitasuna era piztuko da liburuzaina eta gaizkile baten artean; baina garrantzitsuagoa dena, gaizkileek liburuak ezagutuko dituzte eta irakurketarekiko maitasuna piztuko da beraiengan.