2009/05/27

Joan as Police Woman. To survive

Joan as Police Woman
To Survive
Pias

Joan Wasser, hau da bere benetako izena, oso txikitatik hasi zen biolina eta pianoa jotzen. Gaztetan talde ezezagun batzuen partaide izan ondoren, artista esanguratsu batzuen laguntzaile gisa egin zen ezagun. Nirvana, Nick Cave, Lou Reed, Antony & the Johnsons edo Rufus Wainwright bezalako taldeekin lan egin ondoren hasi zen bere bakarkako ibilbidea, To Survive bere bigarren diskoa delarik.

Disko honetan piano soinuak dira nagusi. Soula, popa eta jazza nahasten ditu abesti goxo eta lasaiak eginez, beti ere sentimendu ezberdinei buruz hitz eginez, batez ere maitasunari buruz.