2015/10/14

Neguko egunerokoa

Neguko egunerokoa 
Paul Auster
Txalaparta


2011ko otsailean, Paul Auster idazle brooklyndarra bere bizitzaldiaren neguan sartzen hasia zela igarrita, bizitza horren kontakizunari ekin zion denboraren lerro kronologikoari jarraituz, jazoera batzuk, leku batzuk, eta egoera batzuk hautatuz. Austerren bizialdiak hartzen duen historiaren tarte horretan Amerikako Estatu Batuetan izandako aldaketa sozial eta kulturalen nolabaiteko lekukotza da liburu hau. Baina, kanpoko gertaerei bezainbeste edo gehiago begiratuz barneko gertaerei, sentimenduei, gertaera haietako bakoitzean Auster izan zen ume, gazte eta helduarengana samurtasun berezi batekin hurbildu da. Gertaerek utzitako arrastoetan barneratu eta haien pisua, esanahia, mamia dezifratuz, halabeharraren bihotzean eta zentzuan azterka aurkitzen dugu idazlea neguko eguneroko honetan.