Mostrando entradas con la etiqueta Ipuin kontaketak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ipuin kontaketak. Mostrar todas las entradas

2026/03/23

Ahoz aho 2026

 HOZ AHO 2026 IBARRAN

 Martxoak 27, ostirala, arratsaldeko 17:30ean Ibarrako kultur etxean, SORGIÑA TXIRULINAren emanaldia

 


 

2025/04/02

Ipuin kontaketa



Ipuin kontaketa berri bat liburutegian, oraingoan Lur Kortaren eskutik

 


 

2025/03/17

ahoz aho '25

AHOZ AHO 2025 IBARRA: Martxoak 21, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Ibarrako kultur etxean, helduentzako ipuin kontaketa musikatua Amaia Elizagoien eta Itziar Teietxearen eskutik.




2024/02/29

Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia


Aurten ere Ibarran da Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia, Maider Alcelay eta Celine Rainoirden emanaldiekin



2023/03/01

"Ahoz aho"

"Ahoz aho" Ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdia Ibarran:






2021/04/20

Euskal emakume idazle eta ilustratzaileak ezagutara emateko egitasmoa

Irati Garmendia Aranburu idazleak eta Ane Arzelus Rodriguez ilustratzaileak Xomorro lapurra liburua argitaratu behar dute bien artean, eta , horren harira, erronka bat proposatu nahi diegu 6 eta 12 urte neska-mutilei: zomorro bat marraztea. Nola, ordea?

Lehenik, ipuin bat kontatuko die Iratik; bigarrenik, ipuinarekin lotutako ilustrazioak nola egin erakutsiko die Anek; eta, azkenik, haurrei erronka aurkeztuko diete: marraztu dezatela zomorro bat. 

Egiten dituzten marrazkiak Ibarrako Kultur etxean entregatu beharko dituzte apirilaren 22etik 29ra. Marrazkiari izena jarri eta izen bera duen sobre batean parte hartzailearen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa jarri beharko dituzte. Aipatutako guztia Kultur etxean utziko dute.

Maiatzaren 4tik 13ra aurkeztutako marrazki guztiekin erakusketa bat egongo da Kultur etxeko areto nagusian, eta azkeneko egunean, Iratik Xomorro lapurra liburuaren hiru ale zozketatuko ditu parte hartu duten guztien artean.

1. Bideoa: 'Xomorro lapurra' ipuina






2. Bideoa: zomorroak marrazten ikasteko tailerra.




3. Bideoa: Irati Garmendiak erronka bat proposatu digu datorren liburuaren egunaren harira.

+