Henning Mankell
El hombre inquieto
Tusquets, 2009
Kurt Wallander poliziaren azken abentura dugu hau. Kurtek 60 urte ditu, landa-etxe txiki batean bizi da, aitona izan da eta alzheimerren lehen sintomak ditu. Baina honek ez du eragozten beste kasu zail bat argitzeko: bere alabaren aitaginarreba, Suediako marinako goi kargu ohi bat, eta amaginarrebaren desagertzea.
Hau da liburuaren aurkezpen bideoa:
Liburuaren lehen kapitulua irakurri nahi baduzue, klikatu hemen
Izenburua: La Ola
Nazionalitatea: Alemania
Zuzendaria: Dennis Gansel
Antzezleak: Jürgen Vogel ...
Iraupena: 102'
Film hau benetako gertaera batean oinarritzen da: Kaliforniako eskola batean "third wave" (hirugarren olatua) izeneko esperimentu bat egin zuten 60. hamarkadan nazismoa bezalako mugimendu arriskutsuak errepikatzea oso erraza zela demostratzeko.
Filmak eszenatokia Alemaniara pasatzen du eta bertako eskola batean kokatzen du esperimentua. Reiner irakasleak Alemanian berriz nazismoa egoterik posible den aztertzen du astebete iraungo duen autokraziako irakasgaian eta ikasleen arreta erakartzeko talde bat osatuko du bere izena (La ola), liderra, uniforme, agurra eta sinboloekin. Ikasle gehienak gero eta gehiago konprometituko dira taldearekin, olatua gero eta handiagoa egingo da eta irakaslearen kontrolpetik alde egingo du.
Film honi buruzko informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen.
|
Datorren ostegunean, azaroaren 19an, arratsaldeko 17:30ean, Miriam Mendoza ipuin kontalariak Saharako ipuinez osatutako saioa eskainiko digu Kultur Etxean.
Ekimen hau, Kultura Sailak antolatutako Kultur Trukea Hamabostaldiaren egitarauaren barnean dago.
|
Tolosaldeako II. Emakumeen eta Inmigrazioen inguruko Komiki Lehiaketa (0)
15:40 by Ibarrako Udal Liburutegia , under Komikiak, Lehiaketak
Hemen dituzue komiki lehiaketa honen oinarriak. Ikusteko klikatu irudietan.
|
Iñaki Plaza & Ion Garmendia. 20 hatz proiekt (0)
17:35 by Ibarrako Udal Liburutegia , under CDak, Ibarra, Musika
Iñaki Plaza & Ion Garmendia
20 hatz proiekt
Baga-Biga, 2009
Nahiz eta beraien lehenengo diskoa izan, Iñaki Plaza eta Ion Garmendia ibartarra ez dira hasiberri batzuk musika munduan. Urteetan Kepa Junkera, Faltriqueira, Tejedor , Ibon Koteron ... bezalako musikariekin jo dute zuzenean edo beraien diskoetan parte hartu dute. Gainera, saio didaktikoak, instrumentu ezberdinei buruzko ikastaroak eta ikasketa metodologia berriak ere landu dituzte.
Disko honetan, euskal musika eta instrumentu tradizionalak (trikitia, alboka, txistua, txalaparta ...) pvc-ko hodiak, plastikozko bidoiak edo harrizko txalaparta bezalako beste musika-tresna batzuekin nahasten dituzte, tradizioak eta esperimentazioak bat eginez eta emaitza polita lortuz.
Lupak abestiarekin egindako muntaia duzue hemen ikusgai
|
Datorren ostiralean, urriaren 30ean, arratsaldeko 6etan ipuin kontaketa saio berri bat izango dugu Ibarrako Kultur Etxean. Kontalaria Miriam Mendoza izango da eta 5-8 urteko haurrentzat kontatuko ditu bere ipuinak.
Oharra: saiora haurrak bakarrik sartuko dira.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Liburutegi zerbitzuaren laguntzarekin antolatutako saioa.
|
Europa iparraldeko nobela beltzak izugarrizko "booma" izan du batez ere Stieg Larsson idazle suediarraren Millenium trilogiari esker. Nobela hauek munduko herrialde aurreratuenetan gertatzen diren arazo sozialak dituzte oinarrian eta bertako protagonistak pertsona normalak dira, ez da polizia superheroirik agertzen. Egungo arazoez gain, bertako kultura, ohitura, gizartea eta bizimodua ezagutzeko ere aproposak dira.
Liburutegian idazle eta liburu hauek aurkitu daitezke:
Maj Sjöwall eta Per Wahlöo (Suedia):
- Roseanna
- El hombre que se esfumó
Henning Mankell (Suedia):
- Asesinos sin rostro
- La quinta mujer
- Cortafuegos
- El chino
- El retorno del profesor de baile
- Antes de que hiele
- El hijo del viento
- El cerebro de Kennedy
Liza Marklund (Suedia):
- Studio sex
Arnaldur Indridason (Islandia):
- Las marismas
- La mujer de verde
Jo Nesbo (Norvegia):
- Petirrojo
Camilla Lakcberg (Suedia):
- La princesa de hielo
- Los gritos del pasado
- Las hijas del frío
Asa Larsson (Suedia):
- Aurora boreal
|
Izenburua: Reservoir dogs
Zuzendaria: Quentin Tarantino
Antzezleak: Harvey Keitel, Tim Roth, Chris Penn, Steve Buscemi, Lawrence Tierney, Michael Madsen
Jatorria: AEB, 1992
Aurtengo Donostiako Zinemaldiko izar nagusienetakoa izan den Quentin Tarantino zuzendari ospetsuaren lehen filma izan zen hau. Orduan inork gutxik ezagutzen zuen eta film honen estreinaldiak izugarrizko ustekabekoa suposatu zuen.
Filmak porrot egiten duen lapurreta bat kontatzen digu: elkarren artean ezezagunak diren eta asmatutako izenak dituzten sei lagun bitxi-denda bat lapurtzeko kontratatzen dituzte. Dena zehatz-mehatz prestatu dute baina polizia azaltzen da eta lapurreta zapuzten du. Badirudi traidore bat dagoela eta bizirik gelditzen diren lapurrak zein den jakiteko bilduko dira.
Film honetan Tarantinoren ibilbidean errepikatuko diren ezaugarriak azaltzen dira: biolentzia, elkarrizketa zorrotzak, musikaren garrantzia ...
Zuzendari hau gustokoa baduzue, film hauek ere baditugu liburutegia:
- Pulp fiction (1994)
- Four rooms (1995)
- Jackie Brown (1997)
- Kill Bill I (2003)
- Kill Bill II (2004)
- Death proof (2007)
|
II. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa 2009 (0)
16:25 by Ibarrako Udal Liburutegia , under Komikiak, Lehiaketak
Lehiaketaren oinarriak ikusi nahi badituzu, klikatu irudietan.
|
Bone
Jeff Smith
Astiberri
Boneville herritik kanporatuak izan ondoren, bone arrazako Fone, Phoney eta Smiley lehengusuak galdu egiten dira basamortuan eta banaka, baso eder batera iritsiko dira. Hemen Thor neska ederra eta bere amona bitxia ezagutuko dituzte eta abentura izugarriak izango dituzte basoko pertsonai beldurgarri baina oso azkarrak ez diren mostrorratekin.
Fantasia eta abenturazko komiki hau 90. hamarkadan hasi zen argitaratzen, berehala arrakasta handia izan zuen eta 40 sari baina gehiago jaso zituen, klasiko batean bihurtuz. Astiberri argitaletxeak 9 liburuxketan bildu du eta koloretan argitaratu du (jatorrizkoa txuri-beltzean zen).
Lehenengo kapitulua ikusi nahi baduzu, klikatu hemen
|
