Ibarrako Udal Liburutegiari buruzko informazioaz gain,liburutegiko nobedade (liburu, Cd, DVD) gomendagarriak azaltzen diren bloga
2011/05/20
Muchachito Bombo Infierno
2010/11/11
Cd berriak
2010/03/30
CD berriak



Create a MySpace Playlist at MixPod.com
2010/02/17
2009ko musika



Create a MySpace Music Playlist at MixPod.com
2009/10/28
Iñaki Plaza & Ion Garmendia. 20 hatz proiekt
Iñaki Plaza & Ion Garmendia20 hatz proiekt
Baga-Biga, 2009
Nahiz eta beraien lehenengo diskoa izan, Iñaki Plaza eta Ion Garmendia ibartarra ez dira hasiberri batzuk musika munduan. Urteetan Kepa Junkera, Faltriqueira, Tejedor , Ibon Koteron ... bezalako musikariekin jo dute zuzenean edo beraien diskoetan parte hartu dute. Gainera, saio didaktikoak, instrumentu ezberdinei buruzko ikastaroak eta ikasketa metodologia berriak ere landu dituzte.
Disko honetan, euskal musika eta instrumentu tradizionalak (trikitia, alboka, txistua, txalaparta ...) pvc-ko hodiak, plastikozko bidoiak edo harrizko txalaparta bezalako beste musika-tresna batzuekin nahasten dituzte, tradizioak eta esperimentazioak bat eginez eta emaitza polita lortuz.
Lupak abestiarekin egindako muntaia duzue hemen ikusgai
2009/05/27
Joan as Police Woman. To survive
Joan as Police WomanTo Survive
Pias
Joan Wasser, hau da bere benetako izena, oso txikitatik hasi zen biolina eta pianoa jotzen. Gaztetan talde ezezagun batzuen partaide izan ondoren, artista esanguratsu batzuen laguntzaile gisa egin zen ezagun. Nirvana, Nick Cave, Lou Reed, Antony & the Johnsons edo Rufus Wainwright bezalako taldeekin lan egin ondoren hasi zen bere bakarkako ibilbidea, To Survive bere bigarren diskoa delarik.
Disko honetan piano soinuak dira nagusi. Soula, popa eta jazza nahasten ditu abesti goxo eta lasaiak eginez, beti ere sentimendu ezberdinei buruz hitz eginez, batez ere maitasunari buruz.
2009/02/25
Otis Redding. The dock of the bay
Otis ReddingThe dock of the bay
Atlantic, 1968
Otis Redding Estatu Batuetako hegoaldean (Georgian) jaio zen 1941ean. Bere aita apaiz bautista izanik, elizako koruan egin zituen lehen pausoak musikan gero institutuko bandan aritzeko eta talde ezberdinetan ondoren: Little Richarden "Upsetters" eta Johnny Jenkinsen "Pinetoppers" taldeetan. Azkenik 1963an lortu zuen bere lehen diskoa grabatzea. Kanta gehienak Otis berak idazten zituen eta gero bere ahots leunarekin (edo urratuarekin abestiak horrela eskatu ezkero) abesteko. Pixkanaka arrakasta lortzen joan zen eta "Soularen errege" goitizena jarri zioten.
1967an hil zen bere taldeko partaide gehienekin batera hegazkin istripu batean. Disko hau bere heriotza ondoren argitaratu zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Bertan hemen entzuteko aukera duzun (Sittin'on) The dock of the bay abesti ezaguna azaltzen zen
2008/11/03
Arianna Puello. 13 razones
Arianna Puello 13 razones
Zona Bruta
Disko honetan Rap musika egiten jarraitzen du baina beste estilo batzuekin nahastuta. Dominikar Errepublikan grabatua izan da eta ondorioz bertan nagusi diren erritmoak azaltzen dira: saltsa, reggae, erritmo tropikalak ... baita reggaetona ere.
Bideo honetan Amparanoiaren laguntza duen Juana Kalamidad abestia ikus eta entzun dezakezu.
2008/07/23
Esne Beltza. Made in Euskal Herria
Esne Beltza
Xabier Solano (The Solanos, Fermin Muguruza, Etzakit, 4 Itzal) buru duen talde hau esperientzi handiko musikariz dago osatua. Gehienak Fermin Muguruzaren taldea osatzen zuten azken biran baina beste talde batzuetan ere jo izan dute, hala nola Etzakit, Joxe Ripiau , Mal de Ojo, Baldin Bada, Karidadeko Benta, Izotz edo Su Ta Garen.
Made in Euskal Herria beraien lehen diskoa da eta bertan musika beltza (reggae, ska, hip hop eta soula) lantzen dute baina betiere euskal ukitu bat emanez trikitixa eta beste instrumentu batzuekin. Zuzenean entzuteko taldea dela esan daiteke bere musika oso alaia eta dantzagarria baita.
Zuzenean ikusteko Ibarrako San Bartolome Festetan (abuztuaren 23an, gaueko 11:00etan herriko plazan) izango duzue parada. Musika entzuteko berriz, hemen klikatu eta taldeko Myspaceko orrialdera joango zarete. Argazkiak ikusteko berriz, hemen klikatuz flickren dauden argazkiak ikusiko dituzue.
Bideo hauetan ekainaren 19an Ereñozun emandako kontzertuaren zati bat eta diskoaren grabaketako making off-a dituzue.
2008/04/11
Lizz Wright. The orchard
Lizz WrightThe orchard
Verve Music
Bideoan "My heart" abestiaren zuzeneko bertsioa entzun dezakezu
2008/02/06
Quimi Portet. Matem els dimarts i els divendres
Matem els dimarts i els divendres
Girona : Música Global Discográfica, 2007
Quimi Porteten seigarren disko honek Vic-eko harategi batean irakurri zuen kartel batean (astearte eta ostiraletan hiltzen dugu) du jatorria. El Último de la Fila talde arrakastatsu eta mediatikoan parte hartzen zuen bitartean, Quimik bere bakarkako ibilbidea hasi zuen disko xume eta erakargarriak eginez. Bide berri honetan katalunieraz bakarrik abesten du eta rock xume eta intimista egiten du, betiere letra ironiko eta umoretsuekin eta zerikusirik ez du El Último de la Filan egiten zuen musikarekin ez eta zuen jarrerarekin ere.
Abeslari hau hobeto ezagutzeko Gasteizko Hala Bedi irrati libreko Hiru Kortxea saioan egindako elkarrizketa atsegina entzutea proposatzen dizuet hemen klikatuz. Baita ere La cuixa i l'ala abestia ikusi eta entzutea.
2007/11/05
Sexty Sexers. Urkamendi blues
Sexty SexersUrkamendi Blues
Gaztelupeko Hotsak
2001ean sortu zen musika taldea Beran, Nafarroan. 2006ko otsailean lehen disko luzea kaleratu zuten “Iluntze berri baten bila” izenekoa. “Urkamendi blues” beraien bigarren diskoa da. 70. hamarkadako musikan (The Cult, Black Sabbath ...) eta hard-rockean (Hellacopters, Turbonegro ...) oinarritutako musika egiten dute, gitarrak eta erritmo indartsuak nabarmentzen direlarik.
Talde honetaz informazio gehiago nahi baduzu, irudian klikatu eta “EITB kultura” saioak taldeari eskainitako erreportaia ikusiko duzu.
Sexty Sexers
Uploaded by borthuzai
2007/09/14
Micah P. Hinson and The Opera Circuit
Micah P. HinsonMicah P. Hinson and the opera circuit
Sketchbook records
"Sufrimendu handia izan dut bizitzan. Eta diskoan ere sufrimendu handia dago. Oso triste nengoela sortu nituen kantuak. Baina grabazio unea aspaldiko errazena izan zen, nahiz eta bizkarreko min itzela izan: drogak utziak nituen, maitasun aldetik egonkor nengoen, musikariak adiskide onak ziren...". (Micah P. Hinson. Berria, 2007ko urtarrilaren 18).
Abesti hau bere lehenengo diskoan (The Gospel Progress, 2004) azaldu zen.
2007/06/13
Lura. M'bem di fora
M'bem di fora Lura
Lura Lisboan jaio baina Cabo Verdetar jatorria duen abeslaria da, horregatik ez da harritzekoa bere disko berriak “M'bem di fora” (Kanpotik nator) izenburua izatea. Hau bere bigarren diskoa da eta bertan Cabo Verdeko erritmoak (saudade, coladeira, morma, funana ...) Portugal (fadoa) eta Brasilko (bossa) erritmoekin nahasten ditu.
Abeslari honen orrialdea, http://www.luracriola.com/.
Disko honetako “Ponciana” abestiaren bideoa ikusi nahi baduzu, klikatu irudian
2007/04/20
Mariza. Fado curvo
Fado curvoMariza
EMI
Bere lehenengo diskoak (“Fado em Mim”), izugarrizko arrakasta izan zuen Portugalen. “Fado curvo” diskoa berriz, bere bigarrena da eta 2003 urtean argitaratu zuen. Disko honekin lortu zuen nazioarteko arrakasta.
Mariza fadoaren berritzaile nagusietako batean bilakatu dela esan daiteke. Fado tradizionalak era berritu batean abesten ditu, sentsibilitate eta dotorezia handiarekin, eta instrumentu askoren laguntzarekin.
2007/03/01
Ali Farka Touré & Toumani Diabaté
Abesti gehienak Mandinga herriko abesti tradizionalak dira: Ali Farkak oinarria jartzen du kanta guztietan eta Toumani Diabaték bakar-saio liluragarriak egiten ditu bere korarekin.
2007/02/12
Bagdad rap
Bagdad rapEkoizpen urtea: 2004
Zuzendaria: Arturo Cisneros
Iraupena: 75 min.
Nazionalitatea: Espainia
Generoa: Dokumentala
Sariak: New Yorkeko Zinemaldi Independienteko Dokumentalik Onena, Buenos Aireseko Gazteentzako Zinemaldiko Dokumentalik Onena ...
2007/02/05
Kind of blue
Miles Davis (1926, Illinois–1991, Santa Monica) Kind Of Blue
Columbia, 1959
Miles Davisen (Tronpeta) gidaritzapean, John Coltrane (saxo tenorea), Cannonball Adderley (saxo altua), Bill Evans eta Wynton Kelly (pianoa), Paul Chambers (kontrabaxua) eta Jimmy Cobbek (perkusioa) osatutako luxuzko taldeak jazzaren historiako disko hobenetako bat sinatu zuen 1959an. Ahaztezinezko 5 kantu grabatu zituzten eta jazzaren barruan iraultza bat sortu zuten jazz modala izeneko estiloa sortuz.
Jazza ezagutzen hasteko oso disko aproposa.
Diskako "So what" abestia entzuteko aukera duzu hemen
2006/12/21
La cantina. Entre copa y copa
La cantina. Entre copa y copa (Emi)
2006/12/14
Leonard Cohen: Libro del anhelo
Libro del anhelo. Leonard Cohen. LumenLeonard Cohen es una de las figuras más fascinantes de nuestro tiempo. Su voz rota y leñosa ha cantado todas las miserias y grandezas de la condición humana a lo largo de más de cuarenta años. Muchas veces se le ha calificado como uno de los mejores poetas del siglo, gracias, en gran medida, a que su
talento musical ha ido siempre acompañado de una asombrosa destreza verbal.
Este "Libro del anhelo" constituye estrictamente un poemario, un libro en el que el autor ha trabajado durante más de veinte años y en el que ha volcado todo su saber, sus dudas, sus miedos, sus consideraciones en torno al amor, la vejez, el mundo que nos rodea, la muerte. Acompañados por dibujos del propio Cohen, este libro es un complemento imprescindible a sus canciones.
En la biblioteca también podrás encontrar los siguientes CDs del autor:


