Quimi Portet
Matem els dimarts i els divendres
Girona : Música Global Discográfica, 2007
Quimi Porteten seigarren disko honek Vic-eko harategi batean irakurri zuen kartel batean (astearte eta ostiraletan hiltzen dugu) du jatorria. El Último de la Fila talde arrakastatsu eta mediatikoan parte hartzen zuen bitartean, Quimik bere bakarkako ibilbidea hasi zuen disko xume eta erakargarriak eginez. Bide berri honetan katalunieraz bakarrik abesten du eta rock xume eta intimista egiten du, betiere letra ironiko eta umoretsuekin eta zerikusirik ez du El Último de la Filan egiten zuen musikarekin ez eta zuen jarrerarekin ere.
Abeslari hau hobeto ezagutzeko Gasteizko Hala Bedi irrati libreko Hiru Kortxea saioan egindako elkarrizketa atsegina entzutea proposatzen dizuet hemen klikatuz. Baita ere La cuixa i l'ala abestia ikusi eta entzutea.
Oso ondo definitu duzu, Rock xumea.
ResponderEliminarAsko gustatu zait.
Bai, abestia polita da baina interesgarriena Ala Bedikoen elkarrizketa dela uste dut
ResponderEliminarArtixta Quimi!
ResponderEliminarElkarrizketa oso berezia izan zan, bateze galderak euskeraz iteko eskatu zunen, entenditze zula-ta. Bertako askok eztakean jarrera katalan batek euki behar. Zenbaiti kolorek ta dana atea zitzaizkion.
Eskarrikasko Hala Beditik elkarrizketa lotura iteatik.
Jon 3k/2ktu
Elkarrizketak lotura hau baino gehiago merezi du. Zorionak!
ResponderEliminarMila esker denoi eta ikusi arte.
ResponderEliminarSalut i gràcies!
-quimi portet (musikari-adar jotzailea)