Ekainaren 8tik 14ra bitartean Ibarrako Udaleko Kultura Sailak "Munduan zehar bidaiatuz …" bidaiei buruzko astea antolatu du, honako egitarauaz gozatzeko parada izango delarik:
- EKAINAK 8-14: “PAISAIEN OIHARTZUNA”, argazki-erakusketa. Benito Izagirre kultur etxean, goizez 10.30etik 13.00etara eta 15.30etik 21.00etara arratsaldez.
- EKAINAK 8, OSTIRALA: “NOMADAK TX”, Oreka TX taldearen Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoaren filma. Benito Izagirre kultur etxean, iluntzeko 20.30ean.
Bi musikarik txalaparta pertsonen eta kulturen elkargune bihurtzeko egin duten ahalegina kontatzen da Nomadak TX filmean. Desio horrek bultzatuta, protagonista biak planetako bazter ezkutuenetan barna ibili ziren soinu eta ahots desberdinen bila. Hainbat herrirekin bizi izan aritu ziren: Adivasiekin, -Indiako kastarik gabekoak-, Laponiako amiekin, Mongoliako estepako biztanleekin eta Saharar herriarekin. Topaketa bakoitza bikaina da. Ezuste eta esperientzia harrigarriz beteriko bidaia.
Filmaren trailerra ikusi nahi baduzu, klikatu irudian
EKAINAK 11, ASTELEHENA: “MEKONG IBAIA, BIZITZA TSUNAMIAREN ONDOREN”, Angel Cuerdoren ikus-entzunezkoa. Benito Izagirre kultur etxean, iluntzeko 20.00etan.
Angel Cuerdo eta Fabiola Jubin Asiako lurraldetara joan ziren Mekong ibaia jaistera. Bikotearen asmoa zen, ibaiak zeharkatzen dituen zazpi herrialdeak ezagutzea, alegia: Txina, Birmania, Laos, Tailandia, Kanboia eta Vietnam.
Dena den, herrialde horietan sartzeko bisatuen izapideak egiten ari zirela, inoizko tsunamirik okerrenak Bambu izeneko irla txikian harrapatu zituen. Zorionez, bizirik atera ziren eta bidaia egiteko aukera izan zuten.
EKAINAK 12, ASTEARTEA: “NEW YORK AIRETIK”, dokumentala. Benito Izagirre kultur etxean, iluntzeko 20.00etan.
EKAINAK 13, ASTEAZKENA: “EUSKAL HERRIA BIZIKLETAZ: NIRE LEHEN BIDAIA”, Bizibidaia. Benito Izagirre kultur etxean, iluntzeko 20.00etan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario