El fotógrafo
Didier Lefèvre eta Emmanuel Guibert
3 liburuxka, Ediciones Glénat
Udara komikiak irakurtzeko garai aproposa dela esan daiteke baina horrek ez du esan nahi komiki guztiak arinak direnik. Adibidez hemen proposatzen dizuegun komiki honek 80. hamarkadan Afganistanen gertatzen zena azaltzen digu. Urte horietan herrialde honek sobietar armadaren inbasioa eta bertako gobernuaren eta gerrilari talibanen arteko gerra pairatzen zituen. Ingurune honetan, “Médicos sin Fronteras” taldeak bere laguntza eramateko karabana bat antolatu zuen eta bertan Didier Lefèvre argazkilari gaztea joan zen. Komikiak argazkilari honek txuri-beltzean ateratako argazkiak eta Emmanuel Guiberten koloretako marrazkiak nahasten ditu, emaitza orijinal eta berezi bat eskeiniz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario