2007/04/02

Pazko Astea (apirilak 10-13). Egitaraua

Urtero bezala, Ibarrako Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu herriko haur eta gaztetxoentzat Pazko Asterako (apirilak 10-13). Saio guztiak Benito Izagirre Kultur Etxean izango dira goizeko 11:30etik aurrera. Aurtengo egitaraua hauxe duzue:

  • Apirilak 10, asteartea

Zergatik bizi da Txanogorritxoren amona basoan? Txotxongilo emanaldia
Enkarni Genua Txotxongilo Taldea
Adina: 5 urtetik gorakoentzat

Xabi, 8 urteko mutikoa, ez dago ados irakurtzen dituen ipuinekin. Bere ustez ez dute informazio osoa ematen. Esate baterako, nola izena du Txanogorritxoren amak? Edo, non bizi da bere aita? Alabaina gehien kezkatzen duena zera da: zergatik bizi da amona basoan? Zoriontsu bizi al da? Hau dena argitzeko, Xabi detektibe egin eta ikertzen hasiko da txotxongilo taldearekin batera.

  • Apirilak 11, asteazkena

Beti lagun txotxongilo emanaldia
Rosa Mª Martínez
Adina: 2-8 urtekoentzat

Lagunen arteko harremanei buruzko istorio bat kontatuko digu. Emanaldia interneten bidez munduko edozein txokora iritsi gaitezela adieraziz hasten da . Galdu den olagarroa txiki batekin itsasora joango gara baina hartza eta azeriarekin ere mendi aldera joateko aukera izango dugu.

  • Apirilak 12, osteguna

Eriz Magoaren magia ikuskizuna
Adina: Denontzat

Fantasia eta errealitatea elkartzen diren momentua. Eriz-en humore eta laguntzaz umeei zuzenduriko aparteko ikuskizuna.

  • Apirilak 13, ostirala

Liburuzainaren bahiketa antzerki emanaldia
Xoxipe Antzerki Taldea
Adina: 5 urtetik gorakoentzat

Ernestina, liburuzain zaharrak istorio dibertigarri honetan murgilduko gaitu, gaztetan berari gertatutako abentura baten arian. Bere liburutegia txukuntzen ari zela Rufiskiski eta Rufuskaska gaizkileek bahitu egin zuten, herrian pertsonaia garrantzitsua zenez udaletxeak erreskatea ordainduko zuelakoan. Bahiketa dibertigarrian zehar Ernestina eta gaizkileak lagunak egingo dira eta maitasuna era piztuko da liburuzaina eta gaizkile baten artean; baina garrantzitsuagoa dena, gaizkileek liburuak ezagutuko dituzte eta irakurketarekiko maitasuna piztuko da beraiengan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario