Juan Kruz Igerabideren Hauts bihurtu zineten (Alberdania) Beterriko Liburu izendatu dute.
Epaimahaiaren aburuz liburu sarituak jasotako merezimenduak hauek izan dira:
- Gaiaren gazi-gozoak baino areago, pertsonaien izaera ondo taxutua gailentzen da, baita euren arteko harreman sarea ere. Ondo baino hobeto harilkatu ditu liburuko protagonisten nortasunak, pentsaerak, bizipenak.
- Kontaketaren erraietan sartzea erraza bezain atsegina egin du Igerabidek. Hizkuntza goxoa darabil, txukuna eta zaindua. Hitz-joko ugari tartekatu du, eta elkarrizketetan, naturaltasunaren xarma gailentzen da.
- Frankismo garaiko eta ondorengo urteetako egoera sozio-politikoaren hausnarketa sendoa eskaintzen du liburuak, Adunaren ispilu den herri txiki bateko biztanleen azaletik egina.
- Liburuan zehar, modu orekatuan mantendu du tonu goxoa, lasaigarria. Azken puntura iritsita, barealdia sumatuko du irakurleak ere. Gustuko sentipena.
Hauexek irakurleen eskutik jasotako emaitza nagusiak:
- Hauts bihurtu zineten (Juan Kruz Igerabide): 16 boto
- Vredaman (Unai Elorriaga): 6 boto
- Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (Iñaki Segurola): 6 boto
- Neguko zirkua (Harkaitz Cano): 5 boto
- Sua nahi, Mr. Churchill? (Koldo Izagirre): 5 boto
Iturria: http://www.larramendi.org/
No hay comentarios:
Publicar un comentario