2006/05/11

Bob Marley

Gaur (2006/05/11) 25 urte bete dira Bob Marley musiko ezaguna hil zela. Hori dela eta, ekintza ezberdinak antolatu dira mundu guztian: kontzertuak, festak, liburu irakurketak ... Bere jaioterrian, Jamaikan, irrati guztiek bere musika jarriko dute egun osoan. Pertsonai hau hobeto ezagutzeko, liburutegiak CD, DVD etra liburu hauek eskaintzen dizkizu:


Egilea: Aritz Usandizaga
Izenburua: Bob Marley: begirunea, maitasuna eta askatasuna
Argitaletxea: Txalaparta
Formatoa: Liburua

Eguzkia, hondartzak eta dolarrak estimatzetik beltz izatearen harrotasuna, askatasuna eta Afrika maitatzera igaro ziren jamaikarrak. Babiloniaren aurkako borroka horretan reggaea izan zen iraultzarako deia. Munduari egiaren, begirunearen eta maitasunaren bidea erakusteko, reggaeak mezularia behar zuen, eta bila zezakeen onena aurkitu zuen: Bob Marley. Egileak, abeslari ezagunaren bizitzarekin batera, esklaboen, Jamaikaren, reggaearen eta ghettoetako bizimoduaren berri ematen digu, hainbeste aldiz entzun arren ia batere ezagutzen ez ditugun istorioak kontatuz.



Abeslaria: Bob Marley & The Wailers
Izenburua: One love: The very best
Argitaratzailea: The Island Def Jam Music
Formatoa: CD

Abeslariaren kanta ezagunenak entzuteko aukera: 1. Stir it up. -- 2. Get up, stand up. -- 3. I shot the sheriff. -- 4. Lively up yourself. -- 5. No woman no cry. -- 6. Roots, rock, reggae. -- 7. Exodus. -- 8. Jamming. -- Waiting in vain. -- 10. Trhee little birds. -- 11. Turn your lights down low. --12. One love/people get ready. -- 13. Is this love. -- 14. Sun is shining. -- 15. So much trouble in the world. -- 16. Could you be loved. -- 17. Redmption song. -- Buffalo soldier. -- 19. Iron lion zion. -- 20. I know a place (single remix)


Egilea: Bob Marley
Izenburua: Legend: The best of
Argitaletxea: The Island Def Jam Music
Formatoa: DVD

Hauek ere abesti ezagunak dira baina entzuteaz gain, zuzeneko kontzertuak eta bideoak dituzue ikusgai.


Informazio gehiago nahi baduzue, abeslariaren orrialde ofiziala hauxe duzue: www.bobmarley.com





No hay comentarios:

Publicar un comentario