2008/03/28

El ardor de la sangre. Irène Némirovsky

El ardor de la sangre
Irène Némirovsky
Ediciones Salamandra, 2007


Irène Némirovsky “Suite Francesa” nobelarekin egin zitzaigun ezaguna eta ondoren bere nobelak argitaratzen edo berrargitaratzen hasi ziren. Kontakizun motz hau, 1937 eta 1942 artean idatzita dago eta inoiz ez da argitaratua izan gaur arte. Bertan garai horretako nekazal giroko herri frantses bat azaltzen zaigu, herri lasaia, itxia eta zoriontsua, inoiz ezer gertatzen ez den horietakoa gazte baten heriotza gertatzen den arte. Orduan azalduko dira gazte garaiko sekretuak, hain ondo gordeta zeuden kontuak betiere herriko bizilagunen konplizitatearekin.

Liburutegian idazle honen liburu hauek ditugu:

- Suite Francesa
- El baile
- Dantzaldia
- David Golder

2008/03/17

Pazko astea 2008

Urtero bezala, Kultura sailak Pazko Asterako antolatu dituen haurrentzako ekitaldien berri ematen dizuegu. Saio guztiak Ibarrako Kultur Etxean izango dira goizeko 11.30ean


2008/03/10

Después de la boda

Izenburua: Después de la boda
Nazionalitatea: Danimarka-Suedia
Generoa: Drama
Ekoizpen urtea: 2006
Zuzendaria: Susanne Bier
Antzezleak: Madds Mikelsen, Rolf Lassgard ...


Jacob Indian dago diru ezagatik itxi beharrean dagoen umezurtz-etxe batean kaleko haurrak zaintzen. Baina bat-batean daniar aberats baten 4 miloi dolarreko eskaintza jasotzen du, Danimarkara joaten da eskaintza negoziatzera eta aberatsaren sendiko partaide egingo dute. Drama familiar honetan protagonistak gizarteko punta-puntako egoerak ezagutuko ditu eta horrek sekretuek, amodioak, itxurakeriek eta iraganak duten garrantziaz hausnartzeko balio izango dio.

Film hau 2006ko Oscar eta Zinema Europarreko Sarietarako izendatua izan zen.

Hau da filmaren trailerra


2008/02/28

Pereirak dioenez

Egilea: Antonio Tabucchi
Izenburua: Pereirak dioenez
Itzultailea: Fernando Rey
Agitaletxea: Igela

Antonio Tabucchi idazle italiarrak 1994ean idatzitako liburu honen itzulpenagatik, Fernando Rey iruindarrak 2007ko itzulpen alorreko Euskadi Literatura Saria jaso zuen. Epaimahaiaren esanetan, "jatorrizko testuarekiko fideltasunaren eta euskarazko testuaren naturaltasunaren arteko oreka" mantentzen jakin du Reyk eta "euskarazko testuak italierazko jatorrizko testuaren esentzia du".

Nobela hau XX. mendeko literatur lan handienetako bat da. Portugaleko 30. hamarkadan kokatzen da, Salazarren diktadura garaian, eta Pereira kazetaria du protagonista. Pereira bere munduan bizi da baina eguneroko bizitzan topatzen dituen lagunek eta batez ere bere aldizkarian lan egiteko kontratatzen duen Monteiro Rossi eta bere emaztegai den Martak bere mundutik ateraraziko dute, egoeraren kontzientzia hartuz eta azkenean postura bat hartuz.

Pereiraren istorioaren bidez, idazleak garaiko egoeraren berri (Espainiako gerrate zibila, faxismoa Europan …) ematen digu eta gai ezberdinak jorratzen ditu: politika eta kazetaritzaren arteko harremanak, literatura, diktadurak eta askatasuna …

Argia Aldizkariak Fernando Rey itzultzaileari eginiko elkarrizketa irakurri nahi baduzu, klikatu hemen

2008/02/15

Liburutegietako kanona

Liburuaren lege berriaren arabera, egile-eskubideak direla eta liburutegiek 20 zentimoko kanon bat ordaindu beharko dute liburutegian egindako liburu mailegu bakoitzarengatik. Ordainketa hau estatuko aurrekontuetatik ordainduko bada ere, paradoxikoa da Europan gutxien irakurtzen den lekuan maileguan hartutako liburuak irakurtzeko ordaindu behar izatea.

Caiga Quien Caiga telebista saioko Proteste ya! sailean gai honi buruzko erreportaje bat egin zuten


2008/02/06

Quimi Portet. Matem els dimarts i els divendres

Quimi Portet
Matem els dimarts i els divendres

Girona : Música Global Discográfica, 2007


Quimi Porteten seigarren disko honek Vic-eko harategi batean irakurri zuen kartel batean (astearte eta ostiraletan hiltzen dugu) du jatorria.
El Último de la Fila talde arrakastatsu eta mediatikoan parte hartzen zuen bitartean, Quimik bere bakarkako ibilbidea hasi zuen disko xume eta erakargarriak eginez. Bide berri honetan katalunieraz bakarrik abesten du eta rock xume eta intimista egiten du, betiere letra ironiko eta umoretsuekin eta zerikusirik ez du El Último de la Filan egiten zuen musikarekin ez eta zuen jarrerarekin ere.

Abeslari hau hobeto ezagutzeko Gasteizko Hala Bedi irrati libreko Hiru Kortxea saioan egindako elkarrizketa atsegina entzutea proposatzen dizuet hemen klikatuz. Baita ere
La cuixa i l'ala abestia ikusi eta entzutea.