2007/04/02

Pazko Astea (apirilak 10-13). Egitaraua

Urtero bezala, Ibarrako Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu herriko haur eta gaztetxoentzat Pazko Asterako (apirilak 10-13). Saio guztiak Benito Izagirre Kultur Etxean izango dira goizeko 11:30etik aurrera. Aurtengo egitaraua hauxe duzue:

  • Apirilak 10, asteartea

Zergatik bizi da Txanogorritxoren amona basoan? Txotxongilo emanaldia
Enkarni Genua Txotxongilo Taldea
Adina: 5 urtetik gorakoentzat

Xabi, 8 urteko mutikoa, ez dago ados irakurtzen dituen ipuinekin. Bere ustez ez dute informazio osoa ematen. Esate baterako, nola izena du Txanogorritxoren amak? Edo, non bizi da bere aita? Alabaina gehien kezkatzen duena zera da: zergatik bizi da amona basoan? Zoriontsu bizi al da? Hau dena argitzeko, Xabi detektibe egin eta ikertzen hasiko da txotxongilo taldearekin batera.

  • Apirilak 11, asteazkena

Beti lagun txotxongilo emanaldia
Rosa Mª Martínez
Adina: 2-8 urtekoentzat

Lagunen arteko harremanei buruzko istorio bat kontatuko digu. Emanaldia interneten bidez munduko edozein txokora iritsi gaitezela adieraziz hasten da . Galdu den olagarroa txiki batekin itsasora joango gara baina hartza eta azeriarekin ere mendi aldera joateko aukera izango dugu.

  • Apirilak 12, osteguna

Eriz Magoaren magia ikuskizuna
Adina: Denontzat

Fantasia eta errealitatea elkartzen diren momentua. Eriz-en humore eta laguntzaz umeei zuzenduriko aparteko ikuskizuna.

  • Apirilak 13, ostirala

Liburuzainaren bahiketa antzerki emanaldia
Xoxipe Antzerki Taldea
Adina: 5 urtetik gorakoentzat

Ernestina, liburuzain zaharrak istorio dibertigarri honetan murgilduko gaitu, gaztetan berari gertatutako abentura baten arian. Bere liburutegia txukuntzen ari zela Rufiskiski eta Rufuskaska gaizkileek bahitu egin zuten, herrian pertsonaia garrantzitsua zenez udaletxeak erreskatea ordainduko zuelakoan. Bahiketa dibertigarrian zehar Ernestina eta gaizkileak lagunak egingo dira eta maitasuna era piztuko da liburuzaina eta gaizkile baten artean; baina garrantzitsuagoa dena, gaizkileek liburuak ezagutuko dituzte eta irakurketarekiko maitasuna piztuko da beraiengan.

2007/03/26

Aulki bat elurretan


Uxue Alberdi
Aulki bat elurretan
Elkar

Kale txukunak, jende ordenatua, laku ederrak, elurrezko panpinak... Eta eskale zarpailak, alkoholiko errukarriak, maitasun anemikoak, harreman izoztuak. Horra hor Suedia, Suediaren zati batzuk behintzat, Uxue Alberdik hautatuak eta moldatuak, ipuin liburu bat egiteko.
Istorio gazi-gozo hauek idazteko,
Idazle gazteentzako VIII. Igartza Beka irabazi zuen Uxue Alberdik.

Egunkari ezberdinetan liburua eta idazleari buruz esan dutena jakin nahi baduzu, klikatu hemen

2007/03/16

Elegía

Philip Roth
Elegía

Mondadori

Artista publicitario de éxito con una agencia de publicidad en Nueva York, el protagonista, es padre de dos hijos de un primer matrimonio, que lo desprecian, y de una hija de un segundo matrimonio que lo adora. Es el amado hermano de un buen hombre cuyo bienestar físico consigue despertar en él una amarga envidia, y además el solitario ex marido de tres mujeres diferentes con quien ha mantenido matrimonios desastrosos. Al final, es un hombre que acaba siendo lo que no quería llegar a ser.

Este libro ha conseguido el Premio Pen/Faulkner del 2006, siendo Roth el primer autor que obtiene por tercera vez este premio. Anteriormente, el autor había recibido el galardón en 1994 con la novela Operación Shylock y en 2001 con La mancha humana.

2007/03/09

United 93

United 93

Nazionalitatea: AEB

Ekoizpen urtea: 2006

Generoa: Drama
Zuzendaria: Paul Greengrass

2001eko irailaren 11n Newarketik (New Jersey) irten eta San Franciscorantz abiatu zen hegaldian gertatu zena jaso dute Paul Greengrassek zuzendu duen pelikula honetan. Hegazkina ez zen aireportu hartara heldu, lau ekintzailek desbideratu egin baitzuten. Kapitolioaren kontra bota nahi zuten, baina ez zuten helburua bete, Pennsylvaniako zelai batean erori bait zen.

2006ko filmerik hoberenaren saria jaso zuen Ameriketako Estatu Batuetako New York hiriko Kritikoen Elkartearen eskutik.

Filmaren trailerra (ingelesez) ikusi nahi baduzu, klikatu irudian

2007/03/06

Martxoak 8. Emakumearen Nazioarteko Eguna

1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk ehungintza lantegi batean matxinatu zirenetik urte mordoa pasa bada ere, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna ez dugu oraindik lortu.

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Ibarrako Udal Liburutegian emakumeei buruz (eskubideak, egoera, sexualitatea ...) ditugun liburuak ikusi nahi badituzu, klikatu hemen


2007/03/01

Ali Farka Touré & Toumani Diabaté


Disko honetan Maliko (Afrika) 2 musikari ospetsuenetakoak batzen dira eta halaber 2 tradizio ezberdin ere bai: alde batetik, Ali Farka Tourék gitarra jotzen du eta Peul herrikoa, nekazaria, nomada eta basamortu inguruan bizi da eta bestetik, Toumani Diabatek kora (21 sokako arpa, Afrika mendebaleko instrumenturik tradizionalena) jotzen du, Mandinga herrikoa da eta griot-en tradizioaren jarraitzailea da.

Abesti gehienak Mandinga herriko abesti tradizionalak dira: Ali Farkak oinarria jartzen du kanta guztietan eta Toumani Diabaték bakar-saio liluragarriak egiten ditu bere korarekin.
Disko honek Grammy sari bat irabazi zuen 2006ean.
Maliko musika ezagutu nahi baduzu, beste disko hauek ere baditu liburutegian:

2007/02/21

Bidaiak scriptoriumean zehar = Viajes por el Scriptorium

Bidaiak scriptoriumean zehar
Paul Auster
Alberdania

Gizon zahar bat gela itxi batean eserita dago. Gelak ate bakarra du, leiho bakarra, ohe bat, mahai bat eta aulkia. Memoriarik gabe esnatzen da egunero. Ez da gogoratzen ezta gelatik irtetea zilegi duen edo ez. Gela barruan dituen objektu gutxi horiek guztiek zinta-zerrenda bana dute objektuaren izena eskuz idatzita dakarrela. Mahaiaren gainean, berriz, argazki zuri-beltzezko batzuk ezagun egiten zaizkionak eta lau fardel folio.
Une horretan tarteko adineko emakume bat, Anna, sartzen da gelan, eta pilulez eta tratamenduez mintzo zaio; baita amodioaz eta promesez ere.
Nor da gizon zahar hori? Zein da bere patua? Nor da Anna hori eta zer izan da gizon zaharraren iraganean? Lotuko al ditu gizonak aurkezten zaizkion soka mutur guztiak ordura arteko bere bizitzak zentzua izan dezan?

Oscar Arana liburuaren itzultzaileari "Berria" egunkarian egindako elkarrizketa irakurri nahi baduzu klikatu hemen

Viajes por el Scriptorium
Paul Auster
Anagrama

Un hombre mayor está encerrado en una habitación. No recuerda quién es. Sobre el escritorio ve una pila de papeles cuya importancia no es capaz de descifrar. Ignora que le vigilan: lo que leemos es el informe de los movimientos de este amnésico al que llaman Mr. Blank y de las visitas que irá recibiendo. Una serie de personajes relacionados con su pasado pretenden ajustar cuentas con él. Otros le muestran su gratitud, como la mujer que le cuida, Anna (a quien está unido pese a haberle hecho algo terrible que no logra recordar). Cada visita proporcionará nuevas pistas sobre la identidad y el pasado de Mr. Blank. ¿Quién es realmente Mr. Blank? ¿Cuál es su relación con esos personajes que lo tienen encerrado? ¿De qué lo acusan? Uno de los manuscritos que hay entre los papeles del escritorio encierra la clave de su situación actual.

Si quieres leer la entrevista que concedió el autor al periódico "La Vanguardia", pulsa aquí


2007/02/12

Bagdad rap

Bagdad rap

Ekoizpen urtea: 2004
Zuzendaria: Arturo Cisneros
Iraupena: 75 min.
Nazionalitatea: Espainia
Generoa: Dokumentala
Sariak: New Yorkeko Zinemaldi Independienteko Dokumentalik Onena, Buenos Aireseko Gazteentzako Zinemaldiko Dokumentalik Onena ...

Brigadista talde bat Bagdadera iritsi zen gerra hasi baino egun batzuk lehenago eta hauetako batzuk bonbardaketak hasi zirenean bertan jarraitu zuten. Hauen iritziek osatzen dute dokumentalaren bizkarrezurra baina betiere bertako biztanleen egoera eta bonbardaketen ondorioak erakusten dituen imajinekin tartekatuta. Musika ere garrantzitsua da: rap eta hip-hoparen zuzeneko hizkeraren bidez, Irakeko egoera adierazten digu dokumental honek.

Filmaren orrialde ofizialean sartu nahi baduzu, klikatu hemen