Nahiz eta beraien lehenengo diskoa izan, Iñaki Plaza eta Ion Garmendia ibartarra ez dira hasiberri batzuk musika munduan. Urteetan Kepa Junkera, Faltriqueira, Tejedor , Ibon Koteron ... bezalako musikariekin jo dute zuzenean edo beraien diskoetan parte hartu dute. Gainera, saio didaktikoak, instrumentu ezberdinei buruzko ikastaroak eta ikasketa metodologia berriak ere landu dituzte.
Disko honetan, euskal musika eta instrumentu tradizionalak (trikitia, alboka, txistua, txalaparta ...) pvc-ko hodiak, plastikozko bidoiak edo harrizko txalaparta bezalako beste musika-tresna batzuekin nahasten dituzte, tradizioak eta esperimentazioak bat eginez eta emaitza polita lortuz.
Lupak abestiarekin egindako muntaia duzue hemen ikusgai
Datorren ostiralean, urriaren 30ean, arratsaldeko 6etan ipuin kontaketa saio berri bat izango dugu Ibarrako Kultur Etxean. Kontalaria Miriam Mendoza izango da eta 5-8urteko haurrentzat kontatuko ditu bere ipuinak.
Oharra: saiora haurrak bakarrik sartuko dira.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Liburutegi zerbitzuaren laguntzarekin antolatutako saioa.
Europa iparraldeko nobela beltzak izugarrizko "booma" izan du batez ere Stieg Larsson idazle suediarraren Millenium trilogiari esker. Nobela hauek munduko herrialde aurreratuenetan gertatzen diren arazo sozialak dituzte oinarrian eta bertako protagonistak pertsona normalak dira, ez da polizia superheroirik agertzen. Egungo arazoez gain, bertako kultura, ohitura, gizartea eta bizimodua ezagutzeko ere aproposak dira.
Liburutegian idazle eta liburu hauek aurkitu daitezke:
Izenburua: Reservoir dogs Zuzendaria: Quentin Tarantino Antzezleak: Harvey Keitel, Tim Roth, Chris Penn, Steve Buscemi, Lawrence Tierney, Michael Madsen Jatorria: AEB, 1992
Aurtengo Donostiako Zinemaldiko izar nagusienetakoa izan den Quentin Tarantino zuzendari ospetsuaren lehen filma izan zen hau. Orduan inork gutxik ezagutzen zuen eta film honen estreinaldiak izugarrizko ustekabekoa suposatu zuen.
Filmak porrot egiten duen lapurreta bat kontatzen digu: elkarren artean ezezagunak diren eta asmatutako izenak dituzten sei lagun bitxi-denda bat lapurtzeko kontratatzen dituzte. Dena zehatz-mehatz prestatu dute baina polizia azaltzen da eta lapurreta zapuzten du. Badirudi traidore bat dagoela eta bizirik gelditzen diren lapurrak zein den jakiteko bilduko dira.
Film honetan Tarantinoren ibilbidean errepikatuko diren ezaugarriak azaltzen dira: biolentzia, elkarrizketa zorrotzak, musikaren garrantzia ...
Zuzendari hau gustokoa baduzue, film hauek ere baditugu liburutegia:
Boneville herritik kanporatuak izan ondoren, bone arrazako Fone, Phoney eta Smiley lehengusuak galdu egiten dira basamortuan eta banaka, baso eder batera iritsiko dira. Hemen Thor neska ederra eta bere amona bitxia ezagutuko dituzte eta abentura izugarriak izango dituzte basoko pertsonai beldurgarri baina oso azkarrak ez diren mostrorratekin.
Fantasia eta abenturazko komiki hau 90. hamarkadan hasi zen argitaratzen, berehala arrakasta handia izan zuen eta 40 sari baina gehiago jaso zituen, klasiko batean bihurtuz. Astiberri argitaletxeak 9 liburuxketan bildu du eta koloretan argitaratu du (jatorrizkoa txuri-beltzean zen).
Lehenengo kapitulua ikusi nahi baduzu, klikatu hemen
Hau da irakurle batek liburu honetaz pasa digun komentariotxo ezin hobea:
"Oso ondo pasa dut liburu hau irakurtzen. OSO ONDO. Banpiroak, likantropoak, istorio gurutzatuak, mundua eskura (leku ezberdinak ezagutzeko aukera), artea ... eta batez ere idazteko era (egitura) ... zoragarria"
Hemen duzue Sautrela saioan idazleari eginiko elkarrizketa