2009/09/07

Bone

Bone
Jeff Smith
Astiberri

Boneville herritik kanporatuak izan ondoren, bone arrazako Fone, Phoney eta Smiley lehengusuak galdu egiten dira basamortuan eta banaka, baso eder batera iritsiko dira. Hemen Thor neska ederra eta bere amona bitxia ezagutuko dituzte eta abentura izugarriak izango dituzte basoko pertsonai beldurgarri baina oso azkarrak ez diren mostrorratekin.

Fantasia eta abenturazko komiki hau 90. hamarkadan hasi zen argitaratzen, berehala arrakasta handia izan zuen eta 40 sari baina gehiago jaso zituen, klasiko batean bihurtuz. Astiberri argitaletxeak 9 liburuxketan bildu du eta koloretan argitaratu du (jatorrizkoa txuri-beltzean zen).

Lehenengo kapitulua ikusi nahi baduzu, klikatu hemen

2 comentarios:

  1. Dirudienez, Jeff Smithek berak argitaratu izan behar zituen Boneren lehenengo aleak.

    Argitaratze historia eta komikiari buruzko datu gehiago Wikipedia orrian (ingelesez)

    ResponderEliminar
  2. http://www.guiadelcomic.com/comics/bone.htm helbidean komikiari buruzko informazioa zabala duzue (gaztelaniaz)

    ResponderEliminar