2009/09/07

Bone

Bone
Jeff Smith
Astiberri

Boneville herritik kanporatuak izan ondoren, bone arrazako Fone, Phoney eta Smiley lehengusuak galdu egiten dira basamortuan eta banaka, baso eder batera iritsiko dira. Hemen Thor neska ederra eta bere amona bitxia ezagutuko dituzte eta abentura izugarriak izango dituzte basoko pertsonai beldurgarri baina oso azkarrak ez diren mostrorratekin.

Fantasia eta abenturazko komiki hau 90. hamarkadan hasi zen argitaratzen, berehala arrakasta handia izan zuen eta 40 sari baina gehiago jaso zituen, klasiko batean bihurtuz. Astiberri argitaletxeak 9 liburuxketan bildu du eta koloretan argitaratu du (jatorrizkoa txuri-beltzean zen).

Lehenengo kapitulua ikusi nahi baduzu, klikatu hemen

2009/07/24

Nora ez dakizun hori. Irati Jimenez

Nora ez dakizun hori
Irati Jimenez
Elkar

Hau da irakurle batek liburu honetaz pasa digun komentariotxo ezin hobea:

"Oso ondo pasa dut liburu hau irakurtzen. OSO ONDO. Banpiroak, likantropoak, istorio gurutzatuak, mundua eskura (leku ezberdinak ezagutzeko aukera), artea ... eta batez ere idazteko era (egitura) ... zoragarria"

Hemen duzue Sautrela saioan idazleari eginiko elkarrizketa


2009/07/02

Mailegatuenak

2009ko lehen sei hilabeteetan helduen artean mailegatuenak hauek izan dira:

Liburuak

11 aldiz. Bilbao-New York-Bilbao. Kirmen Uribe
10 aldiz. La flor de la argoma. Toti Martínez de Lezea
9 aldiz. El chino. Henning Mankell
Los hombres que no amaban a las mujeres
. Stieg Larsson
Zoaz infernura, laztana
. Andu Lertxundi




DVD-ak


17 aldiz. Napola: Escuela de élite nazi.
14 aldiz. American ganster.
12 aldiz. Promesas del este.
Deseo, peligro
.
Irina palm
.
Hacia rutas salvajes
.
Juntos, nada más
Cuatro minutos
.
Sophie Scholl: Los últimos días

CD-ak

9 aldiz. Malko Gorria. Sugan
8 aldiz. Viva la vida or Death and all his friends. Coldplay
7 aldiz. Itsas ulu zolia. Benito Lertxundi
Materia organiko eta gainerakoak
. Kerobia
As I am
. Alicia Keys

2009/06/29

Udarako ordutegia

Jada udarako ordutegiarekin ari gara lanean liburutegian. Ordutegia hau da:


Ekainak 22- uztailak 30:
9:30-14:00
Abuztua:
Itxita
Irailak 1-4:
9:30-14:00


Gogoratu udaran mailegua zure beharretara egokitzen dugula

2009/06/11

Mendi ibilaldiak

Badirudi eguraldi ona iritsi dela eta giroaz, mendiaz eta naturaz gozatzeko aukera dugula. Horretarako azkenaldian erosi ditugun liburu eta DVD hauek proposatzen dizkizuegu:

Parque Natural de Valderejo: ascensiones, excursiones
Iñigo Muñoyerro, Fernando J. Pérez
SRB

Arabako naturgune honetako txoko ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du liburu honek famili giroan egiteko ibilaldi errazak edo mendi igoera zailagoak eskainiz.

Montes de Gipuzkoa
Iñaki Alcalde, Jesús M. Pérez Azaceta
Sua

Herrialdeko 143 tontorren igoerak deskribatzen ditu.


Euskal Herria basatia
Mikel Tellagorri
Sua

Euskal Herriko baso eta ibarrak, itsasertza, labarrak eta haitzarteak, tontor nagusiak, ibaiak eta ur-jauziak ezagutzeko aukera ematen du.


Trekking por la costa vasca
Ander Izagirre
Sua

Euskal kostaldeak dituen 225 kilometroak 13 etapetan egitea proposatzen du.



El Pirineo Navarro: 50 itinerarios
Rufo Ganuza
El senderista

Zaraitzu, erronkari edo Zuriza bezalako leku ederrak ezagutzeko parada ematen duen liburua. Ibilbide ezberdinek informazio zehatza dute: zailtasuna, iraupena, kartografia ...


Ideas para el fín de semana: travesías de montaña y propuestas culturales

El Mundo de los Pirineos

Pirinioetan zehar 2 eta 3 egunetan egiteko ibilaldiak proposatzen dizkigu El Mundo de lo Pirineos aldizkariko zenbaki berezi honek, baina oraingo honetan ibilaldi bukaerako herrietako leku esanguratsuenak bisitatzea ere gomendatzen digu.


Pirineum
Aneto publicaciones

14 DVDz osatutako bilduma honetan Piriniootaz informazio asko ematen zaigu: lehenengoan nola sortu ziren eta zein aldaketa izan dituen azaltzen zaigu, baina bestetan bailara eta mendi ezberdinak erakusten zaizkigu betiere irudi ederrekin hornituta eta bailara bakoitzaren berezitasunak, kultura eta ohiturak adieraziz.

2009/06/04

Oporretarako irakurketak

Zuen gustukoak izango direlakoan, oporretan irakurtzeko aproposak izango diren liburu berri batzuk aurkezten dizkizuegu adinaren arabera sailkatuta.

0-8 urtekoentzat




8-12 urtekoentzat




12-16 urtekoentzat


2009/05/27

Joan as Police Woman. To survive

Joan as Police Woman
To Survive
Pias

Joan Wasser, hau da bere benetako izena, oso txikitatik hasi zen biolina eta pianoa jotzen. Gaztetan talde ezezagun batzuen partaide izan ondoren, artista esanguratsu batzuen laguntzaile gisa egin zen ezagun. Nirvana, Nick Cave, Lou Reed, Antony & the Johnsons edo Rufus Wainwright bezalako taldeekin lan egin ondoren hasi zen bere bakarkako ibilbidea, To Survive bere bigarren diskoa delarik.

Disko honetan piano soinuak dira nagusi. Soula, popa eta jazza nahasten ditu abesti goxo eta lasaiak eginez, beti ere sentimendu ezberdinei buruz hitz eginez, batez ere maitasunari buruz.

2009/05/14

El violonchelista de Sarajevo

El violonchelista de Sarajevo
Steven Galloway
El Aleph

Nobela honek benetako gertaera bat hartzen du abiapuntutzat: Sarajevoko Filarmonikako Vedran Smailovíc biolontxelo joleak okindegi batean 22 pertsona hiltzen ikusi zituen bonbardaketa batean eta haien ohorez 22 egunez kalean Albinoniren Adagioa jo zuen. Oinarri honekin, liburuak gerra garaian Sarajevon bizi diren 3 pertsonaien eguneroko bizitza erakutsiko digu, beraien pentsaera, beldurrak eta sentimenduak, baina baita ere gerraren ondorioak oso era errealistan.

Hemen Tomaso Albinoniren "Adagio in G minor" entzuteko aukera duzu