2007/06/13

Lura. M'bem di fora

M'bem di fora
Lura

Lura Lisboan jaio baina Cabo Verdetar jatorria duen abeslaria da, horregatik ez da harritzekoa bere disko berriak “M'bem di fora” (Kanpotik nator) izenburua izatea. Hau bere bigarren diskoa da eta bertan Cabo Verdeko erritmoak (saudade, coladeira, morma, funana ...) Portugal (fadoa) eta Brasilko (bossa) erritmoekin nahasten ditu.
Abeslari honen orrialdea, http://www.luracriola.com/.
Disko honetako “Ponciana” abestiaren bideoa ikusi nahi baduzu, klikatu irudian







2007/06/07

Munduan zehar bidaiatuz … Bidaien inguruko astea

Ekainaren 8tik 14ra bitartean Ibarrako Udaleko Kultura Sailak "Munduan zehar bidaiatuz …" bidaiei buruzko astea antolatu du, honako egitarauaz gozatzeko parada izango delarik:

  • EKAINAK 8-14: “PAISAIEN OIHARTZUNA”, argazki-erakusketa. Benito Izagirre kultur etxean, goizez 10.30etik 13.00etara eta 15.30etik 21.00etara arratsaldez.
  • EKAINAK 8, OSTIRALA: “NOMADAK TX”, Oreka TX taldearen Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoaren filma. Benito Izagirre kultur etxean, iluntzeko 20.30ean.

Bi musikarik txalaparta pertsonen eta kulturen elkargune bihurtzeko egin duten ahalegina kontatzen da Nomadak TX filmean. Desio horrek bultzatuta, protagonista biak planetako bazter ezkutuenetan barna ibili ziren soinu eta ahots desberdinen bila. Hainbat herrirekin bizi izan aritu ziren: Adivasiekin, -Indiako kastarik gabekoak-, Laponiako amiekin, Mongoliako estepako biztanleekin eta Saharar herriarekin. Topaketa bakoitza bikaina da. Ezuste eta esperientzia harrigarriz beteriko bidaia.

Filmaren trailerra ikusi nahi baduzu, klikatu irudian


  • EKAINAK 11, ASTELEHENA: “MEKONG IBAIA, BIZITZA TSUNAMIAREN ONDOREN”, Angel Cuerdoren ikus-entzunezkoa. Benito Izagirre kultur etxean, iluntzeko 20.00etan.

Angel Cuerdo eta Fabiola Jubin Asiako lurraldetara joan ziren Mekong ibaia jaistera. Bikotearen asmoa zen, ibaiak zeharkatzen dituen zazpi herrialdeak ezagutzea, alegia: Txina, Birmania, Laos, Tailandia, Kanboia eta Vietnam.

Dena den, herrialde horietan sartzeko bisatuen izapideak egiten ari zirela, inoizko tsunamirik okerrenak Bambu izeneko irla txikian harrapatu zituen. Zorionez, bizirik atera ziren eta bidaia egiteko aukera izan zuten.

  • EKAINAK 12, ASTEARTEA: “NEW YORK AIRETIK”, dokumentala. Benito Izagirre kultur etxean, iluntzeko 20.00etan.

  • EKAINAK 13, ASTEAZKENA: “EUSKAL HERRIA BIZIKLETAZ: NIRE LEHEN BIDAIA”, Bizibidaia. Benito Izagirre kultur etxean, iluntzeko 20.00etan.

Bateragarria al da ama-aita izatea bizikletaz egindako bidaia batekin? Zer egiten zaio deigarria ume bati bere lehen bidaian? Urrutira joan gabe egin al dezaket bizikletaz bidaia interesgarri bat? Euskal Herria hobeto ezagutu nahi al duzu?... Rosak, Mikelek eta Ekik galdera hauen eta beste batzuen erantzuna ematen dute hiru zatitan banaturiko ikusentzunezko honetan.

2007/06/04

Ipuin kontalaria

IDOIA SANCHEZ IPUIN KONTALARIA

OSTEGUNEAN, 2007KO EKAINAREN 7AN, ARRATSALDEKO 17:00ETAN



IBARRAKO KULTUR ETXEKO ARETO NAGUSIAN


GALTZAUNDI EUSKARA TALDEAK ANTOLATUTAKO SAIOA

2007/05/24

El arte del placer

El arte del placer
Goliarda Sapienza
Lumen

Érase una vez una niña que nació el 1 de enero de 1900 en una casa pobre y en una tierra aún más pobre. Se llamaba Modesta y era siciliana, pero desde el principio su cuerpo y su mente re-clamaron para ella una vida más allá de los confines de su aldea y de su condición de mujer ignorante. Cuando aún era una chiquilla, Modesta fue enviada a un convento y de allí al palacio de unos nobles, donde su enorme talento y su inteligencia maquiavélica le permitieron controlar la economía de la casa y convertirse en aristócrata gracias a un matrimonio de conveniencia, y eso sin dejar de seducir a hombres y mujeres de toda ralea, que serían compañeros fieles hasta los últimos días de su vida. Amiga generosa, madre entregada, amante sensual... En fin, mujer capaz de saltarse con ingenio las reglas del juego de su tiempo para gozar del verdadero placer.
Una novela sensual, erótica, feminista e inteligente que recorre la historia de los primeros cincuenta años del siglo XX europeo.

2007/05/17

Kultur Arteko Jardunaldiak 2007: Pakistan

Datorren astean (Maiatzaren 22tik 26ra) Ibarrako Udalak eta Jatorkinek (Etorkinen aldeko Elkarteak) antolatu dituen "Kultur Arteko Jardunaldiak" izango dira Ibarrako Benito Izagirre Kultur Etxean. Aurten aukeratu den gaia Pakistan izan da.
Jardunaldi hauetako egitaraua ezagutu nahi baduzu, klikatu irudietan


2007/05/10

Erretzaileen eremua

Erretzaileen eremua
Jon Alonso
Susa

Sekula ezer erre ez dugun erretzaileok ez dugu erretzeari uzteko ametsa alde batera utzi. Kerik gabeko eremu inposible bateko istorio arruntak dituzu liburu honetakoak. Jon Alonsok bisturi batekin bezala idatzi ditu hamahiru narrazio hauek.
Jon Alonsok narratibaren alorrean Espainiako Kritikaren saria irabazi berri du liburu honekin.

Idazle honen liburutegiko liburuak ikusi nahi badituzu, klikatu hemen

2007/04/26

Pequeña Miss Sunshine









Izenburua: Pequeña Miss Sunshine
Zuzendaria: Valerie Faris, Jonathan Dayton
Aktoreak: Greg Kinnear, Paul Dano ...
Komedia, AEB, 101 minutu


“Pequeña Miss Sunshine” Estatu Batuetako famili bati buruzko komedia bat da. Oso ironikoa eta aldi berean, gizatasun handikoa den film honek familia desestrukturatu bat aurkezten digu: Hoovetarrak. Familia honetako alabak “Pequeña Miss Sunshine” haurrentzako edertasun lehiaketan parte hartu behar du eta horretarako 1000 kilometroko bidaiari ekiten dio familia osoak. Bidaia honetan familia aldatzeko balio izango duten gauza asko gertatuko dira.
Filma Sundanceko Zinemaldian estrenatu zen arrakasta handiarekin. Gero sariak izan zituen Donostian eta Oscar sarietan besteak beste.
Filmaren trailerra ikusi nahi baduzu, klikatu irudian


2007/04/20

Mariza. Fado curvo

Fado curvo
Mariza
EMI
Mariza 1999. urtean egin zen ezaguna Amalia Rodrigues fado abeslari handiaren hil osteko omenaldietan abestu zuenean.

Bere lehenengo diskoak (“Fado em Mim”), izugarrizko arrakasta izan zuen Portugalen. “Fado curvo” diskoa berriz, bere bigarrena da eta 2003 urtean argitaratu zuen. Disko honekin lortu zuen nazioarteko arrakasta.
Mariza fadoaren berritzaile nagusietako batean bilakatu dela esan daiteke. Fado tradizionalak era berritu batean abesten ditu, sentsibilitate eta dotorezia handiarekin, eta instrumentu askoren laguntzarekin.
Gogoratu Mariza gure eskualdean izango dela apirilaren 26an «Mundua Tolosan» egitasmoaren barruan kontzertua eskainiko baitu Leidorren. Aurretik Gasteizen abestu zuen eta hau dela eta Gara egunkarian egindako elkarrizketa irakurri nahi baduzu, klikatu hemen

Portugaldar poeta nagusien hitzak erabiltzea asko gustatzen zaio Marizari. Disko honetan Fernando Pessoaren poema baten moldaketa egiten du “cavaleiro monge” abestian. Abesti honen bideoa ikusi nahi baduzu, klikatu irudian