Zuzendaria: Paul Verhoeven
Antzezleak: Carice van Houten, Sebastian Koch ...
Ekoizpen urtea: 2006
Nazionalitatea: Holanda
Generoa: Gerrakoa / abenturak
Paul Verhoeven zuzendaria bere herrialdera (Holandara) itzuli zen pelikula hau filmatzera Hollywooden lan arrakastatsu batzuk egin ondoren (Desafio total, Instinto básico …). Filmak benetan gertatutako gertaeretan du oinarria: erresistentziako kideak eta aldi berean nazien kolaboratzaileak zirenen izenak zeuden “liburu beltz” bat omen zegoen II. Munduko Gerratean.
Filmak, naziek okupatutako Holandan bere familiaren heriotza mendekatzeko erresistentzian sartuko den emakume abeslari judutar baten istorioa kontatzen digu. Bere eginbeharra nazien kuartel nagusira sartzea izango da buruzagi nazi baten maitale bihurtuz, informazioa lortu eta bertan dauden presoei alde egiten laguntzeko. Baina planak huts egiten du traidore bat baitago erresistentziako kideen artean.
Zuzendariak abenturaz betetako film historiko bat egiten du, klasikoen xarma darion film bat, amodioa, traizioa, suspensea, abentura, espioiak … azaltzen diren film bat.
Filmaren trailerra
No hay comentarios:
Publicar un comentario