2016/05/18

El árabe del futuro 2

El árabe del futuro 2: una juventud en Oriente Medio (1984-1985)
Riad Sattouf
Salamandra

Este libro cuenta la verdadera historia de un colegial rubio en la Siria de Hafez el Asad.


 

2016/04/29

Five days to dance

Five days to dance
Gidoia eta zuzendaritza, Rafa Molés eta Pepe Andreu


Gazteleraz, ingelesez, alemanez eta euskaraz egindako dokumental honetan, dantzari bikote bat institutu batera joango da astelehen goiz batez. Ikasle talde batekin bildu, eta astebeteko epea dutela esango diete, dantzan hasi eta eszenatokira igotzeko.Hain justu, gizarteak rol zehatzak ezartzen dizkien etapa horretan dauden gazteei, rolak hautsi eta mugitzen hasteko eskatuko diete, euren artean komunikatzeko, nahi duten bezala beren burua adierazteko. Eta kosmos txiki horren baitan, eztanda handi bat egingo dute.

Bi dantzariek, Wilfried Van Poppel holandarrak eta Amaya Lubeigt euskaldunak, aurrera eramandako proiektu interesgarria biltzen du 79 minutuko Five days to dance dokumentalak.



2016/04/22

Gaueko zaintzailea

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno
Elkar


Gizon adinean sartuxe bat, ez lagunik, ez familiarik, ez zaletasunik daukana, bere lanbidea besterik ez: gaueko zaintzailea da aluminio-fabrika batean, bere aita izan zen bezala, eta gauero eginkizun eta pauso berberak errepikatzen ditu zehaztasun maniatiko, ia milimetrikoz.

Segurtasun-sistema berriak ezarriko dituztela-eta, kalean geratuko da zaintzailea. Gaur du azken gaua, eta ohiko legean hasi du ibilbidea, lantegiaren txoko guztiak, bazter bakoitza ikuskatuz. Horrekin batera, baina, bere bizitzaren errepasoa egingo du, eta grisaren ñabarduren antzera deskubrituko dugu urteen monotonian ezkutaturiko misterioaren distira. Norbaitek esana da bizitzarik gatzbakoenak ere nahikoa joko ematen duela argumentu baterako, horretarako aski talentu izanez gero. Erronka horri eutsi eta garaile atera da Julen Belamuno, ohiturik gauzkan idazkera miresgarria koxka bat estuago landuz eta gogoan geratuko zaigun pertsonaia patetikoa marraztuz.


2016/04/15

Sally Heathcote : Sufragista

Sally Heathcote: Sufragista
La Cúpula


Púrpura, blanco y verde. Tres colores representan a la National Women’s Social and Political Union, una liga de mujeres extraordinarias que lucharon por conquistar derechos humanos que en el contexto rígido y clasista de la Inglaterra eduardiana brillaban por su ausencia.

Sally Heathcote es una trabajadora doméstica al servicio de Emmeline Pankhurst, una de las fundadoras del movimiento. La proximidad de ese entorno comprometido y militante irá concienciando a la joven en la causa sufragista, que reclama el derecho al voto para las mujeres. La desobediencia civil, la estrategia política, el aprendizaje de la acción directa y la reivindicación a pie de calle van a dictar la trayectoria feminista de Sally, que no dudará en enfocar su vida como una carrera de obstáculos pero también de grandes logros para las generaciones futuras.

Mary M. Talbot, Kate Charlesworth y Bryan Talbot construyen una historia apasionante sobre la lealtad, el coraje y la dignidad de un grupo de mujeres que lograron abrir, en el ámbito laboral, social y educativo, una serie de puertas que habían estado siempre cerradas.


2016/04/07

Dora Bruder

Dora Bruder
Patrick Modiano
Igela



DORA BRUDER da Patrick Modiano azken Nobel Saridunaren lanik adierazgarrienetako bat. Bilaketa baten historia da. Galdutako 16 urteko neska baten historia.

Frantziaren okupazioaren garaia eta juduek garai horretan bizi izan zutenaren historia gai nagusietako bat da Patrick Modianoren nobelagintzan, bere lehenbiziko eleberritik. Beti-itzulian dabilen gaia da.

Ehunka eta milaka dira horretaz idatzi diren liburuak, baina Modiano zerbait baldin bada, kontatzeko estilo xumea eta bere-berea duen musika apal hori da.

Hona Pello Lizarraldek, Patrick Modianori joan den urtean Nobel Saria eman ziotenean esandakoak:

“Obsesio jakin batzuk ditu Patrick Modianok, eta etengabe agertzen dira bere obran. Esango nuke liburu bakarra idatzi duela bere bizitzan, eta haren bariazioak argitaratu direla”.

“Nire iritziz, bere lanaren muina ez da okupazioa, egunotan esan izan den bezala. Nik uste Paris, esaterako, protagonista bilakatu duela. Labirinto bihurtuta aurkezten du hiria, eta gehienetan kanpotik Pariseko auzoetara etorritakoak hartzen ditu hizpide”.