Ibarrako Udal Liburutegiari buruzko informazioaz gain,liburutegiko nobedade (liburu, Cd, DVD) gomendagarriak azaltzen diren bloga
2012/06/04
2012/05/30
2012/05/23
Paradisua. Arrate Egaña

Elkar
Zoriontasun izpien bila dabiltza Arrate Egañaren kontakizunetako protagonistak. Beren bizitzak dautzan gristasunetik aterako dituen esku salbatzailearen zain, mirari hori une bateko irudipena besterik ez izan arren.
Familiaren abaroan gelditu edo etxetik joan barne tenkan dabiltzan gazteak, bikotean bilatzen zutena aurkitu ezinaz kexatzen diren gizon-emakumeak, beren erdipurdikeria estali nahiz besteen bizitzak banpirizatzen dituzten lagunak...
Bost istorio batu ditu Egañak helduentzako bere lehenengo bilduma honetan; kontatzen den historia bezainbat, pertsonaien erretratuak, haien arteko harremanak, bizi duten giroa zaindu ditu, testuari dentsitatea eta aberastasuna emanez, irakurleak geruzaz geruza deskubritu beharko duena.
Bideoan idazleak liburuaren aurkezpenean esandakoak agertzen dira
2012/05/21
El lenguaje de las flores. Vanessa Differnbauch
Salamandra
A los dieciocho años, tras una vida entrando y saliendo de numerosos hogares de acogida y pisos tutelados, Victoria Jones está obligada a emanciparse por ley. Se ha convertido en una joven introvertida y arisca, y sólo en su pasión por las flores se vislumbra un camino de salvación. Finalmente, tras encontrar trabajo en una floristería, se cruza con un joven a quien conoció diez años antes, durante la época en que vivió en casa de Elizabeth, una madre de acogida que le enseñó el lenguaje de las flores. El misterioso joven conoce un secreto que atormenta a Victoria, aunque sólo ella puede arreglar cuentas con el pasado. Así, Victoria, que es capaz de expresar los sentimientos de los clientes con hermosos ramos, deberá aprender a interpretar sus propias emociones, la única manera de deshacerse del enorme peso que arrastra desde niña y que le impide encontrar la felicidad.

2012/05/14
Izaskun Mujikaren ipuin kontaketa

“Txikia nintzenean Afrikara joan nintzen
oporretara nire familiarekin. Han Meto izeneko
mutiko bat ezagutu nuen eta ez dut inoiz
ahaztu bidaia hura. Jakin nahi al duzue
zergatik? “
Honela hasten da narrazio hau,
imajinazioarekin munduan zehar bidaiatzeko
eta leku ezberdinetako istorioak ezagutzeko
aukera aparta, kultura desberdinak ezagutuz
eta baloratuz.
Etiketak:
Aktibitateak,
Haurrak,
Ipuin kontaketak,
Izaskun Mujika
Komiki berriak
Hemen dituzue azken aldian helduentzat erosi ditugun komiki berriak. Gehienak 2011 urteko komiki onenetariko zerrendetan azaltzen dira, adibidez Grup de còmic i biblioteques taldeak osatzen duen zerrendan
KOMIKI BERRIAK Komiki hauek Pinteresten ikusi nahi badituzu, klikatu hemen
KOMIKI BERRIAK Komiki hauek Pinteresten ikusi nahi badituzu, klikatu hemen
Etiketak:
Komikiak,
Liburuak,
Nobedadeak
2012/05/07
Liburu elektronikoen irakurgailuak liburutegian
Liburu elektronikoak ezagutu eta erabiltzen ikas ditzazuen, liburutegian bi erosi ditugu mailegurako: bata Sony etxekoa eta bestea berriz Wolber markakoa. Biak ezaugarri ezberdinak dituzte wifi, pantaila ... aldetik baina biek egile eskubiderik ez duten liburu ugari dituzte hizkuntz ezberdinetan (euskeraz, gazteleraz, ingelesez eta frantzesez).
Irakurgailuak mailegatzeko liburutegiko txartela ekarri eta ondoren, beste liburu edo DVDak bezala egingo dugu mailegua. Irakurgailuarekin batera zorroa eta jatorrizko gehigarriak (USB kablea eta kargagailua) emango dizkizuegu. Mailegua 3 astetarako egingo da eta ezingo da epea luzatu. Behin hogeitamar egunok igarota, irakurgailua itzuli egin beharko duzue, baina haien gaineko erreserbak egiteko aukerea ere baduzue.

Liburu elektronikoak,
Liburuak
2012/04/27
Suscribirse a:
Entradas (Atom)