2012/02/15

Iñauterietako ordutegia

OSTEGUN GIZENEAN (OTSAILAREN 16EAN), ARRATSALDEZ ITXITA

ASTELEHENEAN ETA ASTEARTEAN (OTSAILAREN 20 ETA 21EAN), ITXITA EGUN OSOAN 


ONDO PASA!!!!!!!!!

2012/02/08

Twist: Izaki intermitenteak


Twist: Izaki intermitenteak
Harkaitz Cano
Susa


Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna.
Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena… asko dira “Twist” nobelako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.


Hau da liburuaren booktrailerra  


TWIST booktrailer from iban del campo on Vimeo.

2012/01/17

Mailegatuenak 2011 (Haurrak eta gazteak)

 Liburuak
  • 0-8 urte
- Nola dastatu ilargia? (MichaelGrejniec). 35 mailegu
- Nahastea ikasgelan (Sarah Wilson). 19 mailegu
Bob Esponja medikuarenean (Steven Banks)
- Galtzaile arrosa handia (Jenny Miglis). 18 mailegu
Barraskiloen lasterketa handia (Kim Ostrow)


  • 8-12 urte
- Bikini hondoko istorioak (David Lewman). 11 mailegu
- Gizajo baten egunkaria: Greg Heffleyren egunerokoa (Jeff Kinney). 10 mailegu
- Diario de Greg: Móntatelo tú mismo (Jeff Kinney). 9 mailegu
- Nur eta magia kanpamentua (Toti Martínez de Lezea). 8 mailegu
Nur eta alfonbra hegalaria (Toti Martínez de Lezea)
Nur eta herenseguaren tenplua (Toti Martínez de Lezea)
El tesoro de hielo (Tea Stilton)
El reino perdido (Geronimo Stilton)

  • +12 urte
- Prohibido  tener catorce años (Roberto Santiago). 8 mailegu
Llamando a las puertas del cielo (Jordi Sierra i Fabra)
- Sin máscara (Alfredo Gómez cerdá). 6 mailegu
Donde esté mi corazón (Jordi Sierra i Fabra)
Misterioa argitu arte (Juan Kruz Igerabide)
Te comerás el mundo (Jara Santamaría)


DVDak

- Disney's magic english. 57 mailegu
- Toopy y Binoo. 49 mailegu
- Irrien lagunak (Pirritx, Porrotx eta Marimotots). 28 mailegu





CDak

-Ongi etorri Pupu eta Lore (Pirritx, Porrotx eta Marimotots). 19 mailegu
- Eskerrik asko! (Pirritx eta Porrotx). 12 mailegu
- Piratak. (Pirritx, Porrotx eta Marimotots). 11 mailegu
- Go!azen. 10 mailegu


2012/01/12

Mailegatuenak 2011 (Helduak)

  • Liburuak euskaraz
- 3 Mariak (Arantxa Urretabizkaia). 11 mailegu
- Hilobiko isiltasuna (Arnaldur Indridason). 9 mailegu
- Fikzioaren izterrak (Ur Apalategi). 8 mailegu




  • Liburuak espainieraz
- Sé lo que está pasando (John Verdon). 14 mailegu
  El tiempo entre costuras (María Dueñas)
  La senda oscura (Assa Larsson)
- Los ojos amarillos de los cocodrilos (K. Pancol). 13 mailegu
  Dime quién soy (Julia Navarro)


  • DVDak
- El escritor (Roman Polanski). 23 mailegu
- Shutter island (Martin Scorsese). 21 mailegu
- Avatar (James Cameron). 20 mailegu




  •  CDak
- Speak now (Taylor Swift). 11 mailegu
- Loud (Rihanna). 10 mailegu
  En zgzwang (Bizardunak)
  Ortzemugak begietan (Ken Zazpi)

2012/01/04

Liburutegia 2011 zenbakietan

Bilduma osoaren kopurua: 24.338 ale
2011an eskuratutako ale kopurua: 1.067
Liburutegian izandako bisitari kopurua: 11.747 (2,7 bisita biztanleko)
Mailegu kopurua: 12.997 (biztanleko 3 mailegu)
Bazkide kopurua: 1.147 (biztanlegoaren %27)
Bazkide berriak 2011n: 78
Mailegu erabiltzaile kopurua: 634
Antolatutako ekitaldi kopurua: 7 (ipuin kontalari saioak)
Liburutegiko ordenagailuak erabili dituztenak: 1.618
Wifia erabiltzeko izena emandakoak: 447
Blog honek izan duen bisita kopurua: 2.098

2011/12/19

EGUBERRIAK 2011

Ibarrako Kultura eta Gazteria Sailak haur eta gaztetxoei zuzendutako programazio berezia antolatu du Eguberrietarako. Abenduaren 27tik 30era bitartean honako jarduerak antolatu ditu:


Abenduak 27, asteartea: "Huntz korapiloa" emanaldia 11:00etan, Benito Izagirre kultur etxean. 3-9 urte bitarteko haurrentzat.


Abenduak 28, asteazkena: "Miru, aintzirako sorgina" emanaldia Sointek taldearen eskutik. 11:00etan, Benito Izagirre kultur etxean. 2-7 urte bitarteko haurrentzat.


Abenduak 29, osteguna: "Ipuinezipuin" Eidabe taldearen eskutik. 11:00etan, Benito Izagirre kultur etxean. 4-8 urte bitarteko haurrentzat.

Abenduak 30, ostirala: "Beldurraren etxea" emanaldia Hipo eta Tomax pailazoen eskutik. 11:00etan, Benito Izagirre kultur etxean.

Eta gogoratu abenduaren 24ean, OLENTZERO 18.30ean abiatuko dela Izaskun auzotik behera eta iluntzeko 19:00etan helduko dela San Bartolome plazara haurrekin tartetxo bat egoteko!