Emile gizon edadetua eta alarguna da, bizitza oso monotonoa daramana: tabernan egon lagunekin eta arrantza egitea dira bere eguneko eginbeharrak. Baina berarekin arrantzara joaten zen laguna hiltzen denean eta honek zeraman bizitza sekretua nabarmentzen denean bere egoerari buruzko hausnarketa egiten du eta pixkanaka bizimoduaz aldatzen hasten da, gauza berri eta ezberdinak probatuz. Komiki atsegin eta baikor honek Frantziako Kritikarien saria jaso zuen 2007an.
Aurreko komikiak irribarre batekin usten bagaitu, honek zer pentsatua emango digu berriz. Komiki honen protagonista Emilio da, hau ere edadetua eta alarguna da baina gaixo dago eta erresidentzia batean sartzen dute alzheimerri aurre egiteko. Komikian protagonistaren oroimen galtzearen prozesua jarraituko dugu eta errealitatean oinarritutako pasadizo batzuen bitartez beste gaixoak eta erresidentziako bizitza ere ezagutuko ditugu. Nahiz eta gai gogorra izan, egileak umorea erabiltzen du desdramatizatzeko eta komiki sentikor, atsegin eta errealista egiteko. Komiki honek Espainiako Sari Nazionala jaso zuen iaz.
Datorren ostegunean, martxoaren 12an, arratsaldeko 5.30ean ipuin kontaketa saio berri bat izango dugu Ibarrako Kultur Etxean. Kontalaria Miriam Mendoza izango da eta 2-4 urteko haurrentzat kontatuko ditu bere ipuinak.
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, liburutegian ditugun eta emakumeen egoera azaltzen duten pelikula batzuk gomendatzen dizkizuegu
Agua con sal Zuzendaria: Pedro Pérez-Rosado Nazionalitatea: Espainia
Olga Kubatik ikasketa beka batekin etorri da Europara bere egoera hobetzeko asmoz baina denborarekin etorkin ilegala bihurtzen da eta altzari fabrika batean oso baldintza txarretan lan egiten bukatzen du. Hemen arazoz betetako familia batean hazitako Marijo valentziarra ezagutzen du. Biak langile ilegalak dira, 2 € kobratzen dute orduko eta egunean 10 ordu lan egiten dituzte. Film hau ongizate gizarte honetan bizirik iraun nahi duten emakumeen istorio bat da.
Persepolis Zuzendariak: Marjane Satrapi eta Vincent Paronnaud Nazionalitatea: Frantzia
Izenburu berdineko komikian oinarritutako film honetan, Iraneko XX. mendeko historia (Sharen garaia, iraultza islamiarra, Iran eta Iraken arteko gerra ... ) eta garai bakoitzean emakume irandarrek izan duten egoera azaltzen zaigu.
Ladybird Ladybird Zuzendaria: Ken Loach Nazionalitatea: Britainia handia
Benetako istorioa da Ken Loachek kontatzen diguna: Maggie aita ezberdineko lau seme-alaben ama da eta arazoak ditu haurrak ez dituela zaintzen usten dutelako gizarte zerbitzuetakoek. Emakumeak arazo xenofoboei ere aurre egin beharko die paraguaiar batekin erlazio sentimental bat hasten duenean.
Iranen emakumeek debekatuta dute futbol partidak ikustera zelaietara sartzea. Asko mutilez janzten dira debekua gainditzeko baina harrapatuak izaten dira eta polizien esku gelditzen dira. Komedia honek Iraneko emakumeen eskubideei buruz hitz-egiten digu.
Te doy mis ojos Zuzendaria: Iciar Bollain Nazionalitatea: Espainia
Emakumeen aurkako indarkeriaz ari zaigu pelikula. Filmak Pilar eta Antonio bikotearen istorioa kontatzen digu baina baita ere egoera onartzen duen ama batena, ulertzen ez duen ahizpa batena eta Toledo bezalako hiri erlijioso batena.
Ana 18 urteko mexikar jatorriko gaztea, bere familian unibertsitatean sartzeko aukera duen lehena da. Baina bere familiak beste egitasmo batzuk ditu berarentzat: argaldu, ezkondu eta haurrak izan. Belaunaldi ezberdinen arteko gatazka, inmigrazioa, emakumeen papera gizartean, edertasunaren kanonak ... lantzen ditu filmak.
Fraulein Zuzendaria: Andrea Staka Nazionalitatea: Suitza
Jugoslavia ohiko lurralde ezberdinetan jatorria duten eta Suitzan bizi diren hiru emakume dira film honen protagonistak. Adiskidetasuna, etorkinak, gerra, deserrotzea eta lan erlazioak dira film honen gai nagusiak.
Otis Redding Estatu Batuetako hegoaldean (Georgian) jaio zen 1941ean. Bere aita apaiz bautista izanik, elizako koruan egin zituen lehen pausoak musikan gero institutuko bandan aritzeko eta talde ezberdinetan ondoren: Little Richarden "Upsetters" eta Johnny Jenkinsen "Pinetoppers" taldeetan. Azkenik 1963an lortu zuen bere lehen diskoa grabatzea. Kanta gehienak Otis berak idazten zituen eta gero bere ahots leunarekin (edo urratuarekin abestiak horrela eskatu ezkero) abesteko. Pixkanaka arrakasta lortzen joan zen eta "Soularen errege" goitizena jarri zioten. 1967an hil zen bere taldeko partaide gehienekin batera hegazkin istripu batean. Disko hau bere heriotza ondoren argitaratu zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Bertan hemen entzuteko aukera duzun (Sittin'on) The dock of the bay abesti ezaguna azaltzen zen
Yacobián eraikina Kairoko (Egipto) erdialdeko kale komertzial batean dago kokatuta. 1930ean eraiki zuten aberats jendea bertan bizitzeko baina denboraren poderioz gainbeheran dago eta orain era guztietako jendea bizi da bertan: politikoak, ikasleak, aristokratak, kazetariak, emakumeak, langileak ... Idazleak biztanle hauen bizitzak azaltzen dizkigu Egiptoko arazoen eta egoeraren berri emateko: ustelkeria, poliziaren indarkeria, homosexualen egoera, emakumeenganako diskriminazioa, fundamentalismo islamdarra ... Egia esan ez du oso ondo uzten Egiptoko egungo erregimen politikoa.
Idazlea eta bere lana ezagutu nahi badituzu, ikusi bideo hau
Datorren ostegunean, otsailaren 12an, arratsaldeko 5.30ean ipuin kontaketa saio berri bat izango dugu Ibarrako Kultur Etxean. Kontalaria Miriam Mendoza izango da eta 4-8 urteko haurrentzat kontatuko ditu bere ipuinak.
Kultur Etxeko lankideei esker, 2008ko urtekaria jada liburutegian dago nahi duenak kontsultatzeko. Bertan herrian gertatu diren eta egunkari eta aldizkarietan azaldu diren albisteak bildu ditugu zuen eskura jartzeko. Gogoratu Ibarrako berriak egunero jarraitzeko nahikoa duzuela eskuineko zutabean Ibarrako albisteak klikatzea.