2008/01/09

Adimen emozionala

Bailaran izan diren hitzaldi eta ikastaroei esker (azkenekoa aste honetan Ibarrako Kultur Etxean Uzturpe Ikastolak antolatuta), adimen emozionala gero eta kontzeptu ezagunagoa da gure eskualdean. Daniel Golemanen arabera “Emozioa sentimendua da eta sentimendu horrek egoera biologikoak, egoera psikologikoak, pentsamenduak eta jokaerak sortarazten ditu”. Ondorioz, adimen emozionala garatzea oso garrantzitsua dela diote adituek, emozioaren aldetik adimendunak direnak lehiakorragoak baitira, eta gatazka gutxiago izaten baitituzte.

Gai honekin erlazionatuta dauden liburu hauek ditugu liburutegian:

María Luisa Ferreros
Haur psikologia 6 urtetik 12 urtera bitartean: adimen emozionala (DVD)
Tibidabo



Jaume Soler, M. Mercè Conangla
La ecología emocional: el arte de transformar positivamente las emociones
Amat


Maurice J. Elias, Steven E. Tobias, Brian S. Friedlander
Educar adolescentes con inteligencia emocional

Plaza & Janés




Maurice J. Elias, Steven E. Tobias y Brian S. Friendlander
Educar con inteligencia emocional
Plaza & Janés



Daniel Goleman
La práctica de la inteligencia emocional
Kairós




Daniel Goleman
Inteligencia emocional
Kairós




Pablo Fernández Berrocal, Natalia Ramos Díaz
Desarrolla tu inteligencia emocional
Kairos




Jaume Soler y M. Mercè Conangla
Ámame para que me pueda ir: padres e hijos desde la ecología emocional
Amat



Daniel Goleman
Inteligencia social: la nueva ciencia de las relaciones humanas
Kairós




Manuel Muñoz Heras
Inteligencia emocional y pensamiento positivo: guía de uso cotidiano
Libro Hobby Club




Begoña Ibarrola
Cuentos para sentir : educar las emociones y los sentimientos
SM



Jaume Soler, M. Mercè Conangla
Aplícate el cuento : relatos, cuentos y anécdotas de ecología emocional para una vida inteligente y equilibrada
Amat

2008/01/07

Mailegatuenak 2007

2007an gehien mailegatu diren helduentzako dokumentuak hauek izan dira Ibarrako Udal Liburutegian:

  • Euskarazko liburuak
1. Ostegunak. Jon Arretxe
2.
SPrako tranbia. Unai Elorriaga
3
. Ihes betea. Anjel Lertxundi
Leturiaren egunkari ezkutua . Txillardegi
4.
Euskal hiria sutan. Xabier Montoia
Aulki bat elurretan
. Uxue Alberdi


  • Erderazko liburuak
1. La brecha. Toti Martínez de Lezea
La ecología emocional. Jaume Soler
2.
La fortuna de Matilda Turpin. Alvaro Pombo
La catedral del mar
. Ildefonso Falcones
El niño con el pijama de rayas. John Boyne
El peregrino del tiempo. Romain Sardou



  • DVD-ak
1. Azuloscurocasinegro. Daniel Sánhez Arévalo
Match point. Woody Allen
2. Aupa Etxebeste. Asier Altuna, Telmo Esnal
3. Una historia de violencia. David Cronemberg

4. Vete y vive. Radu Mihaileanu
Pequeña Miss Sunshine. Jonathan Dayton, Valerie Fairis


  • CD-ak

1. Las aceras están llenas de piojos. Marea
2. Jaio. Musika. Hil. Berri Txarrak
Biluzik. Kauta
3. Limón y sal. Julieta Venegas
Gelditu denbora. Ken Zazpi

2008/01/02

Blogaren estatistikak 2007

Dagoeneko blog honek urtebete pasatxo egin du. 2007an 48 post idatzi ditugu, Perretxikoak eta onddoak izan delarik zabalduena eta 3 komentario bakarrik jaso ditugu. Bisitariei dagokionez, taula honetan azaltzen zaizkizue zenbat izan diren.

MesVisitantes distintosNúmero de visitasPáginasSolicitudes
Ene 200767138394394
Feb 200786155323323
Mar 200780161369369
Abr 20075292162162
May 200761133249249
Jun 200752109269269
Jul 20073669181181
Ago 200740416060
Sep 200755111208208
Oct 2007179312646646
Nov 2007116210399399
Dic 200796153235235
Total920168434953495

2007/12/14

Haur eta gazteentzako liburu berriak

Urtero legez, haur eta gazteentzako liburu berriak erosi ditugu eguberrietarako. Hemen dituzue liburu horien azalak. Paperean nahi baduzue, liburutegian gida txiki bat prestatu dugu.

BubbleShare: Share photos - Delicious Christmas Recipes.

2007/12/11

Aldizkariak (2007ko abendua)

Hauek dira hilabete honetan liburutegira iritsi zaizkigun aldizkari batzuk. Zer gai lantzen dituzten jakin nahi baduzue, klikatu tituluan eta beraien interneteko helbidera joango zarete, baina aldizkariak irakurri nahi badituzue etorri liburutegira edo erosi.

2007/12/03

Rojos - John Reed

Izenburua: Rojos
Zuzendaria:Warren Beatty
Antzezleak: Warren Beatty, Diane Keaton, Jack Nicholson
Estatu Batuak, 1981

Benetako historia bat du oinarrian film honek: John Reed kazetari eta komunista iparramerikarra, Louise Bryant idazle feministarekin maitemindu zen Iraultza Errusiarra gertatu zen egunetan. Beraien gorabeherak kontatzen dizkigu film honek, betiere iraultzako egun gatazkatsuak erakusten dizkigularik.

Filmak 12 izendapen izan zituen 1981eko Oscar Sarietan eta 3 irabazi zituen.


John Reed (Portland, 1887-Moscu, 1920) Oregon estatuan jaio zen familia dirudun batean eta Harvard-eko Unibertsitate prestigiotsuan egin zituen kazetaritza ikasketak. Gerra korrespontsal bezala egin zen ezagun, XX. mende haserako gerra eta iraultza nagusienetan izan baitzen. Honela Mexicoko iraultza, Errusiako iraultza eta Lehenengo Munduko Gerratearen berri eman zuen, XX. mendeko historia ulertzeko ezinbesteko autorea bihurtuz. Politikan, Estatu Batuetako Lan Alderdi Komunista sortu zuen. Bera da Kremlinen ehortzirik dagoen amerikar bakarra. Bere lana ezagutzeko, liburutegian liburu hauek aurkituko dituzu:


2007/11/26

Zu bezain ahul

Karmele Jaio
Zu bezain ahul
Elkar

Ipuingintzara itzuli da Karmele Jaio, eleberrietan ere bere trebezia erakutsi ondoren. Hamabost istorio dakarzkigu orain, kontakizun zuzen eta iradokorren bitartez, amodioaren ahulguneak nabarmenduz; arlo horretan nor ez da ahula baina? (Liburuaren kontrazaletik hartutako testoa)

Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) kazetaria da ikasketaz eta lanbidez. Hamabost zauri (2004) eta Amaren eskuak (2006) kaleratu ditu orain arte.

Liburu honetaz hemerotekan aurkitu dudana hau da:


2007/11/19

La gran final

La gran final
Zuzendaria: Gerardo Olivares
Antzezleak: Atibou Aboubacar, Mahamadou Alzouma, Ahmed Alansar, Kenshleg Alen Khan, Abu Aldanish, Tano Alansar, Shag Humar Khan
Espainia-Alemania, 2006

Hiru istorio ezberdinen bidez , elkarrengatik urruti bizi diren eta 2002ko Munduko Futbol Txapelketako finala ikusi nahi duten gizaki batzuen gorabeherak kontatzen dizkigu komedia honek. Mongoliako nomada sendi bat, Saharako basamortuko gameluzain karabana bat eta Amazoniako indio talde bat dira filmaren protagonistak. Denek partida ikusi nahi dute telebistaz eta izugarrizko arazoak dituzte hori lortzeko. Hala ere, borondate eta trebetasun handiz arazo horiek gainditzeko gai izango dira.

Hau da filmaren trailerra