Nobela honetan hogeita bost emakumeren bizitzen gorabeherak datoz,
izandako amodioak, penak, traizioak, bozkario eta sufrimenduak azalduko
zaizkigularik. Emakume sendoak, nortasun handikoak, asko bizi eta asko
sufritu dutenak. Ia mende osoa hartzen duen historian emakume horiek
hemen, edo Europa osoan eta baita Ameriketan ere, hainbeste pertsonaia
famaturekin izango dituzte harremanak, horietatik batzuk erlazio estua
izango baitute kirolari ospetsuekin, artista ezagunekin, eragin handiko
politikari eta negozio gizon aberatsekin.
Horrela, liburu
honetan Hollywoodeko zinema artista distiratsuak azaltzen dira, hala
nola Lupe Vélez, Claire Bow, Gary Cooper, Dolores del Río; Paulino
Uzkudun harroputza eta Isidoro Gaztañaga ibartar segaila, punta-puntako bi
boxeolari euskaldunen adiskidetasun eta gorrotoz jositako harreman
biziak kontatzen dira sakonean, ondo hasi eta oso gaizki amaitu zutenak,
bi Euskal Herri betidanik kontrajarri eta arerio bortitz izandakoaren
isla izaki; Ernest Hemingway idazle bikaina, Ladis Goiti doktore
ahantzezina, Rosamunde Krügger emakume fatala, Strauss eta Perlo
engainatzaile bitxiak… Glamour eta luxuzko bizimodu hori, modu
zalapartatsuan aurrera zihoana, gerra zibilak apurtuko du, eta perlak,
kolpeak, musuak, traizioak… zurrunbilo ero batean murgilduko dira.
Pélissier, 1923ko Tourraren irabazlea, araudiaren gogortasunaren aurka hasi zen protestan: «Laster beruna jarriko digute patrikan». Robic txikiak, 47ko irabazleak, berunez zamatzen zuen bizikleta, mendateak azkarrago jaisteko. Tourrak dakarren sufrimendua berunezkoa da, baina txirrindularien ahalegina ere halakoxea da.
Oreka horretan mugitzen dira liburu honetako atalak. Istorio hauen
bitartez ezagutuko dugu Frantziako Tourraren B aldea, garaipen eta
porrot sonatuenetatik hasi eta aurreneko karreristen abenturetaraino;
bertan topatuko ditugu istorio tragikoak (adibidez, Tom Simpsonek Mont
Ventouxen hil baino lehen emandako azken 40 pedalkadei buruzkoa) zein
dibertigarriak (besteak beste, Vicente Blanco bilbotar herrenarena,
bakailaoarekin dopatzen zena eta Pariseraino joan zena bizikleta
gainean, Tourrean parte hartu ahal izateko); Coppi eta Bartali, Anquetil
eta Poulidor, Kübler eta Koblet, Merckx eta Ocañaren arteko borroka
gogoangarriak, Indurainen eta Hinaulten balentriak, Armstrongen
nagusitasunaren urteak eta goitik behera erori zitzaion gezur handia;
eta beste hainbat gorabehera ere bai: hor ditugu Walkowiak, Tourra
irabazteaz damutu zena, edo Zaaf aljeriarra, Tourreko etapa bat
irabaziko zuen lehen afrikarra izateko puntuan zegoenean, mozkortu eta
zorabiatuta erori zena.
Mahmud Traoré dedicó más de tres años de su juventud a llegar a
Europa, en un viaje que le llevó a través del Sahel, el Sáhara, Libia y
el Magreb. El final de esta odisea moderna llegó el 29 de septiembre de
2005, cuando participó en el asalto colectivo a la frontera de Ceuta, un
hecho que tuvo una gran repercusión en su momento. Aunque su viaje no
terminó ahí.
El relato de esta aventura —contado por Mahmud Traoré y escrito por
Bruno Le Dantec— pone al desnudo la realidad de la vida errante de un
migrante clandestino, una vida marcada por apaños, esperas, extorsiones y
brutalidades, pero también por la ayuda mutua y la valentía. Aquí se
desvela el funcionamiento de los centros de internamiento, los guetos y
otros campamentos improvisados en los que los migrantes reinventan una
organización social a la vez precaria y llena de contradicciones.