2014/03/18

Lasai, ez da ezer gertatzen

Lasai, ez da ezer gertatzen
Ana Malagon
Elkar



Bakardadearen mapa moduko bat da liburu hau, Iban Zalduak hitzaurrean dioenez. Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere orrietan, insatisfazioaren eta inkomunikazioaren kartografia. 162 mikroipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona. Haurtzaroa ageri da kontakizunotan, ez idealizatua baizik porrot txikiz osatua; heriotza ez tragikoa baizik eta ia etxekoa, misteriotsu baina aldi berean irrigarria; maitasun ez poz betezko baizik ahitua, askotan jaio orduko usteldua. Idazkera sobrio eta zehatza darabil Malagonek, apaingarriei eta enfasiei ihes egiten diena, eta –bistan denez– luzamendutan galtzen ez dena.


Eusko Irratian idazleari eginiko elkarrizketa entzun nahi baduzu, klikatu hemen

2014/03/13

Ipuin kontalaria



Izaskun Mujikaren eskutik 3-5 urteko haurrentzat ipuin kontaketa berri bat izango dugu kultur etxean datorren  
astearteanMartxoaren 18an.

Izaskun Mujikaren hurrengo saioa Ibarran apirilaren 1ean izango da 5-8 urteko haurrentzat.

2014/03/10

La infancia de Alan

La infancia de Alan, según los recuerdos de Alan Ingram Cope 
Emmanuel Guibert 
Sinsentido   


En 1994, Emmanuel Guibert se encontró fortuitamente, durante unas vacaciones, con un estadounidense retirado que vivía en la isla de Ré. A partir de aquí, comenzará una estrecha relación entre el jubilado, Alan Cope, y el ilustrador. Tras recopilar sus vivencias durante la II Guerra Mundial en La Guerra de Alan, Emmanuel plasmará los recuerdos del anciano en esta obra. El autor de la aclamada obra El fotógrafo, vuelve con esta maravillosa novela gráfica. La infancia de Alan nos da una imagen perfecta de la sociedad estadounidense de entreguerras. Descubriremos la vida de un humilde niño que va aprendiendo de su entorno, los juegos con los niños del barrio, la convivencia con su familia... La inocencia y la ternura se mezclan con la nostalgia de los recuerdos.




2014/02/24

Inauterietako egutegia






OSTEGUN GIZENETIK (OTSAILAREN 27TIK) ASTEARTERA (MARTXOAREN 4RA) LIBURUTEGIA ITXITA EGONGO DA 





2014/02/13

La cocinera de Himmler

La cocinera de Himmler
Franz-Olivier Giesbert
Alfaguara



He aquí la hilarante epopeya de Rose, una cocinera que nunca le ha temido a nada y que ha sobrevivido a las barbaries del siglo xx (el genocidio armenio, los horrores del nazismo y los delirios del maoísmo) sin perder el humor, el deseo de sexo y el afán de venganza: los tres pilares de la felicidad en su particular credo.
A los ciento cinco años aún regenta su famoso restaurante en Marsella, guarda una pistola en el bolso y no puede evitar los pensamientos eróticos cuando se cruza con algún tipo interesante. Esta singular cocinera, marcada por dos hombres y un siglo, se toma la justicia por su mano matando a sus enemigos suavemente. Rose pertenece ya a esa galería de grandes personajes literarios de los que no podemos separarnos.

2014/02/06

Hezurren ondarea

Hezurren ondarea
Dolores Redondo
Erein 

Johana Marquezen aitaordearen kontrako epaiketa hastear dago. Salan zain dauden pertsonen artean dago, haurdun, Amaia Salazar inspektorea, Foruzaingoaren homizidioen arloko burua. Zaindari ikusezinean ikusi genuen bezala, berak argitu zituen Basajaunen hilketak, Baztan ibar osoa izuz eta kezkaz bete zutena. Basajaunen modus operandia imitatuz, Jason Medinak bere andrearen alaba nerabea, Johana, hil, bortxatu eta mutilatu egin zuen. Amaiak bere egitekoa bete du hiltzaile bihozgabe hura akusatzen zuten frogak biltzen, eta prest dago epaiketan erakusteko. 

Halako batean, ordea, epaileak adierazi du epaiketa bertan behera gelditzen dela: akusatuak bere buruaz beste egin du epaitegietako komunetan. Berriak ikusmina eta haserrea pizten du salan, eta poliziak Amaiari deitzen dio: akusatuak ohar kezkagarri misteriotsu bat utzi du inspektoreari zuzendua. Hitz bakar bat: “Tarttalo”. Hitz bakar horrek lotura moduan jokatzen du eleberriko trama lazgarriaren garapenean, eta, inspektorea epizentro duela, bukaera bizkor dardaratsuraino eramango gaitu ia konturatu gabe. 

Baztango trilogiako bigarren eleberri honek badu beste foko bat ere, hari nagusiari maisuki lotua, familia harremanak, senar-emazte harremanak, amatasuna… ukitzen dituena eta kontakizuna are interesgarriago bihurtzen duena.



Hezurren ondarea, Dolores Redondo. from Erein argitaletxea on Vimeo.