Ibarrako Udal Liburutegiari buruzko informazioaz gain,liburutegiko nobedade (liburu, Cd, DVD) gomendagarriak azaltzen diren bloga
2010/10/26
2010/10/14
Viajes con Herodoto (Ryszard Kapuscinski)
Ryszard KapuscinskiViajes con Herodoto
Anagrama
Ryszard Kapuscinski kazetari gazteak 50. hamarkadan herriz-herri Polonia zeharkatzen duen bitartean, amets bakarra dauka: muga zeharkatzea. Aukera hori lan egiten duen egunkariak Indiara bidaltzen duenean iristen zaio. Bidai honetan liburu bakarra eramango du: Herodotoren Historiak. 1964 urtean Poloniako berri-agentziaren atzerriko gaietako kazetari izendatzen dute eta Afrika eta Asiako herrialde ugari bisitatuko ditu. Bidai guzti hauetan ere Herodotoren liburua izango du lagun.
Viajes con Herodoto liburuan bere bidaiak eta Herodotoren liburua komentatzen ditu sailkatzen erraza ez den (bidai liburua, autobiografikoa, historikoa, etnografikoa, kazetaritza liburua ...) lan bat lortuz.
2010/10/06
Kamishibai ipuinak
KAMISHIBAI ipuinak kontatzeko modua Japoniatik ekarritako teknika bat da. Ipuinak entzun eta ikusi egiten dira kontatzen diren bitartean irudiak erabiltzen baitira lagungarri gisa. Japoniako ohitura zaharretik ekarritako ipuinak kontatzen ditut baita duela gutxi sortutako istoriotxoak ere, non umeek kontaketan parte hartzen baituten. Irudiek irudimenarekin bidaiatzera, jolastera, barre egitera eta parte hartzera gonbidatzen gaituzte.Animatzen al zarete?Kamishibai ipuinak
Ines Bengoa ipuin kontalaria
3-5 urteko haurrentzat
Urriaren 14, osteguna, arratsaldeko 6etan
Benito Izagirre Kultur Etxean
Ines Bengoa ipuin kontalaria
3-5 urteko haurrentzat
Urriaren 14, osteguna, arratsaldeko 6etan
Benito Izagirre Kultur Etxean
2010/09/30
2010/09/24
Ines bengoaren ipuin kontaketa
Datorren asteazkenean, irailaren 29an, arratsaldeko 6etan ipuin kontaketa saio berri bat izango dugu Ibarrako Kultur Etxean. Kontalaria Ines Bengoa izango da eta 5-8 urteko haurrentzat kontatuko ditu ipuinak.Oharra: saiora haurrak bakarrik sartuko dira.
Etiketak:
Aktibitateak,
Haurrak,
Ines Bengoa,
Ipuin kontaketak
2010/09/22
2010/09/06
Udaran irakurritakoak
Oporretatik bueltan, udaran irakurritako liburuak partekatu nahi ditut zuekin:

- Xahmaran. Jon Arretxe
- Autokarabana. Fermin Etxegoien
- Heriotzarako jantzita. Donna Leon
- Loiolako hegiak. Imanol Murua Uria
- Viajes con Herodoto. Ryszard Kapuscinski
- Aurora boreal. Assa Larsson
- El caso Kurílov. Irène Némirovsky
Gehienak gustura irakurri ditut. Eta zuek zer irakurri duzue?
- Xahmaran. Jon Arretxe
- Autokarabana. Fermin Etxegoien
- Heriotzarako jantzita. Donna Leon
- Loiolako hegiak. Imanol Murua Uria
- Viajes con Herodoto. Ryszard Kapuscinski
- Aurora boreal. Assa Larsson
- El caso Kurílov. Irène Némirovsky
Gehienak gustura irakurri ditut. Eta zuek zer irakurri duzue?
2010/07/26
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

