2010/10/14

Viajes con Herodoto (Ryszard Kapuscinski)

Ryszard Kapuscinski
Viajes con Herodoto
Anagrama

Ryszard Kapuscinski kazetari gazteak 50. hamarkadan herriz-herri Polonia zeharkatzen duen bitartean, amets bakarra dauka: muga zeharkatzea. Aukera hori lan egiten duen egunkariak Indiara bidaltzen duenean iristen zaio. Bidai honetan liburu bakarra eramango du: Herodotoren Historiak. 1964 urtean Poloniako berri-agentziaren atzerriko gaietako kazetari izendatzen dute eta Afrika eta Asiako herrialde ugari bisitatuko ditu. Bidai guzti hauetan ere Herodotoren liburua izango du lagun.
Viajes con Herodoto liburuan bere bidaiak eta Herodotoren liburua komentatzen ditu sailkatzen erraza ez den (bidai liburua, autobiografikoa, historikoa, etnografikoa, kazetaritza liburua ...) lan bat lortuz.

2010/10/06

Kamishibai ipuinak

KAMISHIBAI ipuinak kontatzeko modua Japoniatik ekarritako teknika bat da. Ipuinak entzun eta ikusi egiten dira kontatzen diren bitartean irudiak erabiltzen baitira lagungarri gisa. Japoniako ohitura zaharretik ekarritako ipuinak kontatzen ditut baita duela gutxi sortutako istoriotxoak ere, non umeek kontaketan parte hartzen baituten. Irudiek irudimenarekin bidaiatzera, jolastera, barre egitera eta parte hartzera gonbidatzen gaituzte.Animatzen al zarete?

Kamishibai ipuinak
Ines Bengoa ipuin kontalaria

3-5 urteko haurrentzat
Urriaren 14, osteguna, arratsaldeko 6etan
Benito Izagirre Kultur Etxean

2010/09/24

Ines bengoaren ipuin kontaketa

Datorren asteazkenean, irailaren 29an, arratsaldeko 6etan ipuin kontaketa saio berri bat izango dugu Ibarrako Kultur Etxean. Kontalaria Ines Bengoa izango da eta 5-8 urteko haurrentzat kontatuko ditu ipuinak.

Oharra: saiora haurrak bakarrik sartuko dira.

2010/09/06

Udaran irakurritakoak

Oporretatik bueltan, udaran irakurritako liburuak partekatu nahi ditut zuekin:


- Xahmaran. Jon Arretxe
- Autokarabana. Fermin Etxegoien
- Heriotzarako jantzita. Donna Leon
- Loiolako hegiak. Imanol Murua Uria
- Viajes con Herodoto. Ryszard Kapuscinski
- Aurora boreal. Assa Larsson
- El caso Kurílov. Irène Némirovsky



Gehienak gustura irakurri ditut. Eta zuek zer irakurri duzue?

2010/07/26

III. Ibarra Galtzakomik Lehiaketa 2010

Hemen dituzue aurtengo lehiaketaren oinarriak (Klikatu irudietan handiago ikusteko)



2010/07/14

Bidaietako komikiak

Komikiek herrialde ezberdinetako bizimodua erakusteko ere balio dute. Liburu hauetan idazle berak egiten du bidaia (eta ez bere pertsonaiek) eta ikusten dutena kontatzen digu. Liburutegian bi adibide hauek ditugu:

Pyongyang
Guy Delisle
Astiberri

Idazleak lan kontuengatik Ipar Koreako hiriburura eginiko bidaia kontatzen digu. Bertan pasadizo eta bitxikerien bidez hiri honetako eguneroko bizitza eta errejimen politikoa deskribatzen dizkigu, horretarako umorea ere erabiltzen duelarik.

Bidaiekin lotutako beste bi liburu ere baditu autore honek: Shenzhen eta Crónicas Birmanas



Cuadernos de viaje
Craig Thompson
Astiberri

Blankets liburuan bere bizitza kontatu ondoren, autoreak lan kontuengatik Frantzia eta Bartzelonara eta turismoa eginez Marokora eginiko bidaia kontatzen digu. Egunkari baten modura dago antolatuta eta era arin batean bere bizipenak kontatzen dizkigu.