2009/05/08

Una historia violenta

Una historia violenta
Gidoia: John Wagner
Marrazkiak: Vince Locke
Argitaletxea: Astiberri

Tom McKena gizon arrunt bat da, herri txiki bateko kafetegi batean lan egin eta familia bat osatu duena. Baina dena aldatu egingo da bere lantokian lapurreta bat egiten saiatzen direnean eta berak gaizkile arriskutsuei aurre egiten dienean. Gauetik goizera heroi bat bihurtzen da eta ondorioz, telebista eta egunkariak direla medio, gizon ezaguna. Honek bere iraganari aurre egitea behartuko dio bere bizitza xumea alde batera utziz.
Komiki honek mendekuaz eta bizirik irauteaz hitz egiten digu, horretarako indarkeria eraibili behar bada ere.

Una historia de violencia izenburuarekin, liburu honetan oinarrituta film bat egin zen. Zuzendaria David Cronemberg da eta aktore nagusiak berriz Viggo Mortensen, William Hurt eta Ed Harris.

2009/04/28

Altxor uhartea

Altxor uhartea
Robert Louis Stevenson
Elkar

Stevensonek 1883an argitaratu zuen liburua baina lehenago gazteentzako aldizkari batean argitaratua izan zen emanaldi ezberdinetan. Hala ere liburuak bere semeordeari kontatzen zizkion ipuinetan du jatorria, ipuin-kontaketa horietako baten uharte bat marraztu baitzuten eta hori izango zen gero Altxor uhartea izango zenaren oinarria.
Liburuaren protagonista Jim Hawkins gaztea da. Berak kontatuko digu nola bilatuko duten urruneko uharte batean Flint kapitain piratak urte askotan itsasontziak hondoratuz eta gizon asko hilez pilatutako altxor handia. Baina horretarako John Long Silver piratari aurre egin beharko diote Jim eta bere lagunek.
Eleberri honek izugarrizko eragina izan zuen ondorengo pirata istorioetan, hemen azaltzen diren elementu asko gero errepikatu egingo baitira: piraten egurrezko hanka, loro hiztunak, itsasontziko matxinadak, altxorra aurkitzeko mapa ...
Gazte eta helduek ondo pasatzeko eginiko abenturazko eleberria eta helduen munduan sartzera doan gazte baten istorioa dela esan dezakegu laburbilduz.

2009/04/23

Liburuaren eguna 2009

Liburuaren eguna dela eta, Nafarroako Liburuzainen Elkarteak (ASNABIk)"Herri liburutegiak denontzat, denok den-denak garenean" manifestua atera du jasaten ari diren zentsura eta esku-hartze politikoa salatzeko. Manifestua hemen klikatuz irakurri daiteke. Dena den, Montxok eta Zaldieroak Berrian argitaratu dituzten zintek argi erakusten dute zein den egoera.








2009/04/20

Komiki berriak

Hauek dira erosi ditugun azken komikiak:

2009/04/08

Pazko astea 2009

Hau da Kultura sailak pazko asterako antolatu duen egitaraua

2009/04/03

Antes que el diablo sepa que has muerto

Izenburua: Antes que el diablo sepa que has muerto
Zuzendaria: Sidney Lumet
Antzezleak: Philip Seymour, Ethan Hawke, Marisa Tomei ...
Jatorria: AEB, 2008

Diru asko zor duten bi anaiek lapurreta errez bat egitea pentsatzen dute gurasoen bitxi-dendan: ez dute biolentziarik erabiliko, pistolarik ere ez eta aseguruak gurasoei ordainduko die lapurtutakoaren balioa. Baina dena gaizki ateratzen da. Porrot honek nola eragingo duen bi anai eta aitarengan ikusiko dugu.

Kritiko batzuentzat 2008ko filmerik hobena izan zen hau.


2009/03/31

Apirilak 2: Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna

1965. urtea geroztik, IBBYk (International Board on Books for Young People) Hans Christian Andersen idazlearen jaiotza goraipatzeko Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du apirilaren 2an. Hori dela eta, IBBYko sail batek egun hau iragartzeko kartel eta mezu bat idazten du, aurten Egiptoko saila izan delarik lan hau egin duena.

Hani D. El-Masri margolariak egindako kartela eta idatzia hauek dira:


Ni naiz mundua

Ni naiz mundua, eta mundua ni naiz
zer nahi huraxe bainaiz
neure liburuaren bidez.

Hitzek eta irudiek, hitz lauz edo bertsotan,
gertura naramate, eta urrun aldi berean.

Sultanen eta urrearen lurraldean
milaka istorio daude ipuinetan:
alfonbra hegalariez, kriseilu
miresgarriez…
Jeinuek, demonioek eta sinbadek
beren sekretuak dizkiote Xerezaderi

Orrialde bakoitzean hitz bakoitzarekin
espazioan eta denboran zehar noa bidaian.
Eta fantasiaren hego gainean
dabil nire gogoa
lehorrean eta itsasoan.
Gehiago irakurri ahala, hobeto ulertzen dut
beti nagoela nire liburuarekin
konpainia onean

Beste hizkuntza batzuetan irakurri nahi baduzu, klikatu hemen

2009/03/17

Baratza etxean


La huerta en casa
Usoa Arin
Txertoa

Baratzantza gustatzen bazaizu baina ez baduzu lurrik baratza bat edukitzeko, hau da zure aukera. Liburu honen bidez zure etxeko balkoi edo terrazako loreontzietan ereindako barazki goxoak jan ahal izango dituzu eta gainera era ekologiko batean ekoiztuak.

Usoa Arin agronomoak baratza bat nola lortu etxean erakusten digu: zer lur mota erabili, konposta nola ekoiztu, gaixotasunei nola aurre egin eta azkenik, laborantza mota honetara egokitzen diren barazkien deskribapena egiten du.

Baratzantza edo balkoiko ekoizpena interesatzen bazaizu, liburu hauek ere baditugu liburutegian: