2008/12/12

Haur eta gazteentzako liburu berriak

0-8 URTEKOENTZAT



8-12 URTEKOENTZAT



12-16 URTEKOENTZAT

2008/12/05

Atrapados en el hielo. Shackletonen abentura

Caroline Alexander
Atrapados en el hielo: la legendaria expedición a la Antártida de Shackleton
Geoplaneta, 2008

Ernest Shackletonek, Scott esploratzailearen Antartidarako espedizioetan parte hartu ondoren, bere espedizioa antolatu zuen 1908. urtean baina hego polotik 160 kilometrotara gelditu zen. 1911. urtean Roald Amundsen polora iristen lehena izan zela ikusirik, beste helburu bat asmatu zuen: Antartida kontinentea oinez zeharkatzea. 1914.an abiatu zen asmo honekin Londresetik baina beraien ontzia izotzetan gelditu zen harrapatuta eta suntsitua izan zen. Orduan hasi zen Shackleton eta bere gizonen benetako abentura.
Liburu honetan azken espedizio hau kontatzen digu, nola lortu zuten bizirik irautea inguru ezatsegin eta zail horretan.


Shackleton eta bere gizonen ibilbidea jarraitu dutenak Al Filo de lo Imposible saiokoak izan dira. DVD honetan garaiko irudiak gaur egungoekin nahasten dira eta espedizioaren ibilbidearen berri emateaz gain, Antartidako edertasuna erakusten dute.

Georgias del sur
Impulso Records, 2005

2008/11/28

"Emakumeen ekarpena migrazio prozesuetan" narrazio lehiaketa

TOLOSALDEA GARATZEN AGENTZIAK ANTOLATU DUEN “EMAKUMEEN EKARPENA MIGRAZIO PROZESUETAN” LEHENENGO NARRAZIO LEHIAKETAREN OINARRIAK

GAIA

Errez aurki daitezke euskaldunetaz eta hauek munduan zehar izandako mugimenduetaz diharduten literatur testuak. Testu hauek gutxi edo ezer diote prozesu hauetan parte hartu zuten emakumeetaz, ordea. Emakumeak ezkutatzeko eskema hau bera antzeman dezakegu gaur egun Euskal Herrira datozenetaz ari garenean. Emakume etorkinak ez daude agerian, batez ere egoera irregularrean daudenak, ezkutatzen errazak diren lanetan aritzen direnak. Hala, Literatur lehiaketa honetan idazketaren bidez emakume hauek nabariagoak izan daitezen laguntzera gonbidatu nahi zaituztegu, bai atzerritik Tolosaldeara etorritako emakumeen historien bidez, baita bertatik atzerrira joandakoenen bidez ere. Horrela gizarte aintzatespena lortzen laguntzea lortuko duzue. Hori dela eta, proposatzen dizuegun gaia hau da: Emakumeen ekarpena migrazio prozesuetan.

PARTE HARTZAILEAK

Lanak aurkezteko bi kategoria aurreikusi dira:
1. 16 urte beherako
Tolosaldean bizi diren neska eta mutil guztientzako.
2. 16 urtetik gorako (2008 urtean beteta)
Tolosaldean bizi diren emakume eta gizon guztientzako.
Bi kategoriatan, partaideek beste lehiaketaren batean saririk jaso ez duten argitaratu gabeko lan originala aurkeztu behar dute. Baldintza hauek epaimahaiak bere erabakia aditzera eman arte iraungo dute.

GOMENDIOAK

Idazlanetan hizkera
ez sexista eta gizonezkoen eta emakumezkoen estereotipoez
harago doana erabiltzea baloratuko da.

HIZKUNTZA

Idazlanak
euskaraz eta gaztelaniaz onartuko dira.

NARRAZIOEN EZAUGARRIAK

Lanak gehienez 10 orrikoak izango dira, DIN A-4 neurrikoak, makinaz edo ordenagailuz idatziak, tarte bikoitzarekin eta alde batetik bakarrik. Letra, Times New Roman motakoa izango da, 12 tamainakoa.


AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Narrazioen ale bakarra aurkeztuko da egilearen identifikaziorik ez duen gutunazal
itxian. Gutun-azalean, datu hauek bakarrik agertuko dira:
  • Narrazio lehiaketa, izenburua eta adina.
Barruan, beste gutun-azal itxi bat sartuko da. Kanpoaldean aurreko gutunazaleko datu berberak jarriko dira eta barrualdean honako hauek:
  • Lanaren izenburua.
  • Idazlearen izen-abizenak.
  • NAN-aren fotokopia (edo balio bereko dokumentua atzerritarra izanez gero, pasaportea, egoitza-baimena...)
  • Helbidea eta harremanetarako telefonoa.
LANAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA

TOLOSALDEA GARATZEN
San Esteban auzoa, 20
20.400 Tolosa
edo helbide elektroniko honetara: inmigrazioa@tolosaldea.net
Egileek,
2008ko abenduaren 31 arte bidali ahal izango dituzte lanak Tolosaldea Garatzenen bulegoetara edo eraman Agentziaren ordutegian. Emailez bidaltzeko,
abenduaren 31ko 23:59 ordu arte.

EPAIMAHAIA
  • Joxe Mari Iturralde (Idazlea).
  • Miren Garmendia (Filologoa).
  • Josebe Iturrioz (Tolosako Udaletxeko Berdintasun Teknikaria)
  • Susana Marato (Billabonako Udaletxeko Berdintasun Teknikaria).
  • Mamen Rasero (Tolosaldeko Inmigrazio Teknikaria).

EPAIA

Epaimahaiaren erabakia
otsailean jakingo da. Soilik irabazleek izango dute
honen berri sari banaketa arte.

SARIAK

  • 16 urte beherakoentzat, 200 euro eta saria.
  • 16 urte gorakoentzat, 500 euro eta saria.
SARITU GABEKO LANAK

Egileek, 2009ko martxoaren 31 arte jaso ahal izango dituzte lanak Tolosaldea
Garatzenen bulegoetan (Agentziako ordutegian).

SARI-BANAKETA

Irabazleei saria emango zaie horretarako egingo den ekitaldian.

Oinarriak gazteleraz irakurri nahi badituzu, sakatu hemen

2008/11/26

Ipuin kontaketaren argazkiak

Lur Kortaren emanaldi jendetsuaren argazkiak dituzue hauek




Argazkien egilea: Makiu

2008/11/21

Ipuin kontaketa


IPUIN KONTALARI SAIOA IBARRAN


NOR: LUR KORTA
NORENTZAT: 2-4 URTEKO HAURRENTZAT
NOIZ: ASTEARTEA,AZAROAREN 25 , 5.30EAN
NON: BENITO IZAGIRRE KULTUR-ETXEAN
OHARRA: HAURREK ZAINTZAILEREN BATEKIN
EGON BEHARKO DUTE SAIOAN.


Diapositiva 1

2008/11/13

Bestea da mundua

Juan Mari Irigoien
Bestea da mundua
Elkar


Orbetarrak trilogiaren lehenengo liburukia da hau, XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran Orbe eta Aldasoro familien gorabeherak kontatzen dizkiguna.

Idazleak bere liburuari buruz dioena jakin nahi baduzu, ikusi ETBko Sautrela saioan Irigoieni egindako elkarrizketa


2008/11/10

Saharako ipuinak

Datorren ostegunean, azaroaren
13an, arratsaldeko 5:30ean
Saharako ipuin kontaketa saio bat
izango dugu kultur etxean, ondoren henna tatuaien tailerra eta tea dastatzea izango direlarik.
Ekimen hau Kultur Trukea 08 hamabostaldiko egitarauaren barnean dago.

2008/11/03

Arianna Puello. 13 razones

Arianna Puello
13 razones
Zona Bruta

Ariannak ibilbide luzea du Rap musikaren baitan, Ari izenarekin 2 disko (maxi bat eta LP bat) atera baitzituen eta oraingo izenarekin beste 5. Estatuko abeslari ezberdinen diskoetan ere kolaborazio ugari ditu: Fermin Muguruza, Frank T, Jotamayuscula... Bera izan zen lehenengotako emakumea estatuan Rap musika egiten.
Disko honetan Rap musika egiten jarraitzen du baina beste estilo batzuekin nahastuta. Dominikar Errepublikan grabatua izan da eta ondorioz bertan nagusi diren erritmoak azaltzen dira: saltsa, reggae, erritmo tropikalak ... baita reggaetona ere.

Bideo honetan Amparanoiaren laguntza duen
Juana Kalamidad abestia ikus eta entzun dezakezu.