Ibarrako Udal Liburutegiari buruzko informazioaz gain,liburutegiko nobedade (liburu, Cd, DVD) gomendagarriak azaltzen diren bloga
2007/12/14
Haur eta gazteentzako liburu berriak
BubbleShare: Share photos - Delicious Christmas Recipes.
2007/12/11
Aldizkariak (2007ko abendua)
Hauek dira hilabete honetan liburutegira iritsi zaizkigun aldizkari batzuk. Zer gai lantzen dituzten jakin nahi baduzue, klikatu tituluan eta beraien interneteko helbidera joango zarete, baina aldizkariak irakurri nahi badituzue etorri liburutegira edo erosi.
- Aldaketa 16 (214 ,215 zk., 2007ko abendua)
- Argia (2112, 2113, 2114 zk., 2007ko abendua)
- Behinola (15 zk., 2007ko maiatza)
- Elhuyar (237 zk., 2007ko abendua)
- Entzun (56 zk., 2007ko urria-azaroa)
- Euskal Herria (31 zk., 2007ko abendua-2008ko urtarrila)
- Fotogramas (1970 zk., 2007ko abendua)
- Galtzaundi (269 zk. 2007ko abenduak 14)
- Gaztezulo (80 zk., 2007ko abendua)
- Geo (251 zk., 2007ko abendua)
- Integral (336zk., 2007ko abendua)
- Karma, El (98 zk., 2007ko abendua)
- Lonely Planet Magazine (4 zk., 2007ko abendua)
- Mundo de los Pirineos, El (60 zk., 2007ko azaroa-abendua)
- Nabarra (81 zk., 2007ko abendua)
- The balde (37 zk., 2007ko abendua-2008ko urtarrila)
- Viajes National Geographic (93 zk., 2007ko abendua)
2007/12/03
Rojos - John Reed
Zuzendaria:Warren Beatty
Antzezleak: Warren Beatty, Diane Keaton, Jack Nicholson
Estatu Batuak, 1981
Benetako historia bat du oinarrian film honek: John Reed kazetari eta komunista iparramerikarra, Louise Bryant idazle feministarekin maitemindu zen Iraultza Errusiarra gertatu zen egunetan. Beraien gorabeherak kontatzen dizkigu film honek, betiere iraultzako egun gatazkatsuak erakusten dizkigularik.
Filmak 12 izendapen izan zituen 1981eko Oscar Sarietan eta 3 irabazi zituen.
John Reed (Portland, 1887-Moscu, 1920) Oregon estatuan jaio zen familia dirudun batean eta Harvard-eko Unibertsitate prestigiotsuan egin zituen kazetaritza ikasketak. Gerra korrespontsal bezala egin zen ezagun, XX. mende haserako gerra eta iraultza nagusienetan izan baitzen. Honela Mexicoko iraultza, Errusiako iraultza eta Lehenengo Munduko Gerratearen berri eman zuen, XX. mendeko historia ulertzeko ezinbesteko autorea bihurtuz. Politikan, Estatu Batuetako Lan Alderdi Komunista sortu zuen. Bera da Kremlinen ehortzirik dagoen amerikar bakarra. Bere lana ezagutzeko, liburutegian liburu hauek aurkituko dituzu:
- México insurgente
- Diez días que conmovieron al mundo
- La guerra en el este de Europa
- Hija de la revolución
2007/11/26
Zu bezain ahul
Karmele JaioZu bezain ahul
Elkar
Liburu honetaz hemerotekan aurkitu dudana hau da:
- Argia (2007ko urriak 21)
- Berria (2007ko urriak 10)
- Berria (2007ko azaroak 26)
- Deia (2007ko urriaren 10)
- Diario Vasco (2007ko urriak 8)
- Gara (2007ko urriak 4)
- Noticias de Gipuzkoa (2007ko urriak 4)
- Noticias de Alava (2007ko irailaren 19)
- Radio Euskadi (2007ko urriak 21)
2007/11/19
La gran final
La gran finalZuzendaria: Gerardo Olivares
Antzezleak: Atibou Aboubacar, Mahamadou Alzouma, Ahmed Alansar, Kenshleg Alen Khan, Abu Aldanish, Tano Alansar, Shag Humar Khan
Espainia-Alemania, 2006
Hiru istorio ezberdinen bidez , elkarrengatik urruti bizi diren eta 2002ko Munduko Futbol Txapelketako finala ikusi nahi duten gizaki batzuen gorabeherak kontatzen dizkigu komedia honek. Mongoliako nomada sendi bat, Saharako basamortuko gameluzain karabana bat eta Amazoniako indio talde bat dira filmaren protagonistak. Denek partida ikusi nahi dute telebistaz eta izugarrizko arazoak dituzte hori lortzeko. Hala ere, borondate eta trebetasun handiz arazo horiek gainditzeko gai izango dira.
Hau da filmaren trailerra
2007/11/12
Los combates cotidianos
Los combates cotidianosManu Larcenet
Norma Editorial
Komiki xume honek 2004ko Angoulemeko Komiki Jaialdiko Sari Nagusia irabazi zuen.
2007/11/05
Sexty Sexers. Urkamendi blues
Sexty SexersUrkamendi Blues
Gaztelupeko Hotsak
2001ean sortu zen musika taldea Beran, Nafarroan. 2006ko otsailean lehen disko luzea kaleratu zuten “Iluntze berri baten bila” izenekoa. “Urkamendi blues” beraien bigarren diskoa da. 70. hamarkadako musikan (The Cult, Black Sabbath ...) eta hard-rockean (Hellacopters, Turbonegro ...) oinarritutako musika egiten dute, gitarrak eta erritmo indartsuak nabarmentzen direlarik.
Talde honetaz informazio gehiago nahi baduzu, irudian klikatu eta “EITB kultura” saioak taldeari eskainitako erreportaia ikusiko duzu.
Sexty Sexers
Uploaded by borthuzai
2007/10/26
Ibarra
Azken urtean herriko elkarte batzuk (Xepla eta Alurrek) beraien historiaren berri ematen duten liburuak argitaratu dituzte. Honek herriari buruz dugun bilduma handitzeko balio izan du, liburutegian Ibarrari buruzko liburu hauez gain beste batzuk baititugu. Baita ere CD eta DVDak.
Iñaki LinazasoroIbarra: Todo un pueblo = Erabateko herria
Ibarrako Udala, 1997
Ibarrako deskribapen orokor bat egiten du, gai asko jorratuz: toponimia, geografia, historia, pertsonaiak ...
Juan Garmendia LarrañagaLa ferrería Azkue La Nueva o Pertzola
Lan Kide Aurrezkia, 1988
Gipuzkoako Agiritegian aurkitzen den agiri bati esker, 1551 urtean Azkue baserrian burdinola bat bazegoela badakigu. Liburu honetan burdinola honi buruzko dokumentuak, erabilitako teknikak ... azaltzen zaizkigu.
Sabino AlijostesSan Joanetako Estropadak: Ibarra, 1947-1988
Aitzeta, 2002
Ibartarrek zaletasun handia izan dutela estropadetara argi gelditzen da liburu honetan. Tolosako San Joanetako estropadetan ibarrako batelek izandako partehartzea azaltzen digu Sabinok, baita ere Donostiako Kontxan izandakoa ere.
Emeterio SorazuIbarra : El caminar de la Comunidad de San bartolomé : manuscritos - documentos, S. XIV-XXI
2004
Ibarrako San Bartolome parrokiaren historia, arkitektura, antolaketa ... eskuizkribu eta agiri bitartez.
Xantos Agirrezabala, Xabino AlijostesXepla S.K.E.: 25 urteurrena, 1980-2005
Xepla, 2006
Xantos eta Sabinok Xepla Elkartearen historia kontatzen digute: sorrera, bazkideak, kirolak ...
Eli NosellasAlurr
Alurr, 2007
Hemen ere elkartearen, Alurr Dantza Taldearen, historia da liburuaren gai nagusia.
Eneko Aritza : (Orreagako Guda)Mairu Ikastegi Herritarra, 2003
Ibarrako Eneko Aritzaren Lagunak Kultur Elkartearen lehen fruitua izan zen Eneko Aritza pertsonaiari buruzko fikziozko laburmetrai hau. Gogoratu orain film luze bat egiten ari direla (Sua).
IbarraGaldare, Comunicación Audiovisual, 2006
Ibarraren deskribapen bat da hau ere, baina DVD formatuan. Bertan herriko ohiturak, paisaiak ... agertzen zaizkigu.
Ibarrak merezi du!Ibarrako Udala, 2002
"Ibarrak merezi du! 1802-2002” lemapean Ibarra herri bihurtu zeneko bigarren mendeurrena ospatu zenean, herriko ondarea ezagutatarazteko CD hau argitaratu zen Ibarrako abesti esanguratsuenekin.