Egia esan
Peru Magdalena
Elkar
Aita desagertu zenetik hankamotz dabil Kimu semea. Barruko puzzlea 
berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran, aitak aspaldi eginiko 
bidaia berregiten du, hark bidaian zehar idatzitako koaderno beltza 
lagun.
Aita zoroa, aita artista, aita ganorabakoa, aita bizizalea. 
Haren lorratzari segika, ezinbestean, norbere barruraino doan bidaia 
batean murgilduko da Kimu.
Narrazioari harilkatutako era askotako 
testuak erabili ditu egileak –kantak, poemak, jendearen lekukotasunak–, 
hegaldi baten antza hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik ez baina beti 
gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun…
Hemen duzue Euskadi Irratian idazleari eginiko elkarrizketa 

No hay comentarios:
Publicar un comentario