Twist: Izaki intermitenteak
Harkaitz Cano
Susa
Soto eta Zeberio 
bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano 
idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu 
oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka 
urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien 
ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna.
Errua, maitasuna, 
traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, 
antzezpena… asko dira “Twist” nobelako hariak, baina denen gainetik 
nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.
Hau da liburuaren booktrailerra
Hau da liburuaren booktrailerra
TWIST booktrailer from iban del campo on Vimeo.
