Hamar ipuin berri dakarzkigu gure idazle estimatu eta miretsienetakoak. Man Booker International saria irabazi zuen 2009an.
Lehenengo ipuinean, emazte eta ama gazte bat bere hiru haurrak galdu 
izanak sortzen dion min jasanezinetik libratzen saiatuko da ustekabeko 
bideetatik. Beste batean, emakume gazte batek, sedukzio ezohiko eta 
umiliagarri baten aurrean, buru argiz baina modu desatseginean 
erantzungo du. Beste ipuin batzuk agerian utziko dituzte, besteak beste,
 senar-emazte batzuen “zulo-sakonak”, haurren krudelkeria susmatugabea 
nahiz mutil bati bere aurpegi desitxuratuak bizitzan dakarzkion alde 
onak, eta txarrak. Eta lanari izenburua ematen dion ipuin luzean, negu 
batean Sophia Kovalevskyrekin batera (XIX. mende amaierako errusiar 
atzerriratu eta matematikari bat) bidaiatuko dugu. Bidaia Rivieran 
hasiko du ―maitalea bisitatuko baitu han―, Parisen, Alemanian eta 
Danimarkan jarraituko ―bertako doktore batekin egingo du topo 
zorigaiztoz―, eta Suedian amaituko ―han irakatsiko baitu, emakumezko 
matematikari bati lana eman nahi dion Europako unibertsitate bakarrean―. 
Argi eta aise, Alice Munrok berriz ere gertaera eta emozio konplexu eta 
zailak jasotzen ditu ipuin hauetan, gizon-emakumeak bizitzan gertatzen 
zaien horretara nola egokitzen diren eta nola bizipen horiek sarri buruz
 gain egiten dien erakusten baitu.
