Beruna patrikan
Ander Izagirre
Libros del K.O.
Pélissier, 1923ko Tourraren irabazlea, araudiaren gogortasunaren aurka hasi zen protestan: «Laster beruna jarriko digute patrikan». Robic txikiak, 47ko irabazleak, berunez zamatzen zuen bizikleta, mendateak azkarrago jaisteko. Tourrak dakarren sufrimendua berunezkoa da, baina txirrindularien ahalegina ere halakoxea da. 
Oreka horretan mugitzen dira liburu honetako atalak. Istorio hauen 
bitartez ezagutuko dugu Frantziako Tourraren B aldea, garaipen eta 
porrot sonatuenetatik hasi eta aurreneko karreristen abenturetaraino; 
bertan topatuko ditugu istorio tragikoak (adibidez, Tom Simpsonek Mont 
Ventouxen hil baino lehen emandako azken 40 pedalkadei buruzkoa) zein 
dibertigarriak (besteak beste, Vicente Blanco bilbotar herrenarena, 
bakailaoarekin dopatzen zena eta Pariseraino joan zena bizikleta 
gainean, Tourrean parte hartu ahal izateko); Coppi eta Bartali, Anquetil
 eta Poulidor, Kübler eta Koblet, Merckx eta Ocañaren arteko borroka 
gogoangarriak, Indurainen eta Hinaulten balentriak, Armstrongen 
nagusitasunaren urteak eta goitik behera erori zitzaion gezur handia; 
eta beste hainbat gorabehera ere bai: hor ditugu Walkowiak, Tourra 
irabazteaz damutu zena, edo Zaaf aljeriarra, Tourreko etapa bat 
irabaziko zuen lehen afrikarra izateko puntuan zegoenean, mozkortu eta 
zorabiatuta erori zena.
