Udazkeneko lorea
Xabier Etxeberria
Elkar
 Carlosen ezkontzan ezagutuko dute elkar Mikelek eta Luciak. Baina euren 
artean gertatutakoa isilpean gorde beharko du Mikelek, Naroak ezer jakin
 ez dezan. Luciak, berriz, Marta bere ahizpari sekretu minga-rri bat 
dauka argitzeko; gutun batean idatziz kontatuko dio bere egia osoa. 
Naroa ere Mikeli esatera ausartzen ez den gezur batean harrapatuta dago.
Esan
 ezin direnei edota esatea komeni ez direnei buruzko eleberri honetako 
hiru istorioak ustekabean gurutzatuko dira. Eta halabeharrez edo, bizi 
dituzten pertsonaien sekretuak bere horretan geratuko dira, ezagutzera 
eman gabe. Izan ere, idazleak berak dioen bezala, guztia ezagutzea ez da
 beti ona; gehienetan, ez jakiteak babestu egiten gaitu. Egiak aurpegi 
asko baititu eta gezurrak ere bai. Eta batzuetan, gezurra da egiaren 
aurpegietako bat.
Hemen duzue egileari Eusko Irratian eginiko elkarrizketa 
                
