Alfred Joseph  Hitchcockek (1899-1980) zinemarekin izan zuen lehen harremana  pelikula mutuetan azpitituluak egitea izan zen. Honela zinemagintzan  zaletzen joan zen eta montadore, zuzendari artistiko eta gidoilari lanak  egin ondoren, Graham Cutts  zuzendariaren laguntzaile izan zen hiru urtez. 1929an egin zuen bere  lehen luzemetraia, "The pleasure garden" melodrama. Hasierako film hauek  ez zuten arrakasta handirik izan eta terrorezko filmak egiten hasi zen  nahiko harrera onarekin. 1939 urtean Hollywoodera joan zen eta han egin  zituen bere film ezagunenak. Suspensearen erregea deituriko zuzendari  honek 50 pelikula baino gehiago egin zituen 60 urtetan, horietatik  27 liburutegian ditugularik. Hauek dira esanguratsuenak:  - Shadows  of a doubt (La sombra de la duda, 1943)
 - Spellbound  (Recuerda, 1945)
 - Rope (La soga, 1948)
 - Strangers  on a train (Extraños en un tren, 1951)
 - Vertigo  (Vértigo, 1958)
 - North  by northwest (Con la muerte en los talones, 1959)
 - Psycho  (Psicosis, 1960)
 - The birds (Los pájaros,  1963)
 - Marnie (Marnie la ladrona, 1964)
 - Frenzy  (Frenesí, 1974)